Lankide:Haizeagarazirati/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

REINHARD GEBHARD V. CONSIGLIO DELL 'ORDINE DEGLI AVVOCATI E PROCURATORI DI MILANO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Gebhard v Consiglio dell 'Ordine degli Avvocati e Procuratori di Milano (1995) C-55/94" EBko auzi juridiko bat da, Europar Batasunean kokatzeko askatasunari buruzkoa.

Reinhard Gebhardt Stuttgarteko abokatu alemaniarrak bulego bat ireki zuen Italian. Alemanian trebatutako abokatua zen. Baina aurretik Alemanian izandako esperientzia ez zen onartu Italian. Ondorioz, Milanen (Italia) abokatutzan aritzeagatik auzipetu zuten, behar bezalako erregistro eta baimenik gabe. Gebhardek argudiatu zuen murrizketak ezarpen-askatasunerako eskubidea urratzen zuela, "Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua"ren (EBFT) 49. artikuluaren arabera. Eskubide horien arabera, eragile ekonomikoek, partikularrek edo enpresek EBko estatu kide batean edo gehiagotan jarduera ekonomikoak oztoporik gabe egiteko eskubidea dute.

EBFT 49.artikulua: "Ondorengo xedapenen eremuan, debekatuta egongo dira estatu kide bateko herritarrek beste estatu kide bateko lurraldean kokatzeko daukaten askatasunaren kontrako murrizketak.

Debeku hori, halaber, estatu kide bateko lurraldean kokatuta dauden beste estatu kide bateko herritarrek agentziak, sukurtsalak edo filialak irekitzeko daukaten askatasunaren murrizketen kontra ere badoa.

Kokatzeko askatasunak berekin dakar bakoitzak bere konturako enplegua sortu eta horretan aritu ahal izatea, baita enpresak eratu eta kudeatzea ere, batez ere, sozietateak, 54. artikuluko bigarren lerrokadan zehaztuta dauden moduan, bertako herritarrentzat herrialde bakoitzeko legediek jarritako baldintzetan, kapitalei buruzko kapituluko xedapenei kalterik egin gabe."

Egitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Milango Abokatuen Elkargoak Gebhard kondenatu zuen 1982ko otsailaren 9ko italiar legea hausteagatik. 31 estatu kideetako abokatuei zerbitzuak ematea eta jarduerak eskaintzea urratzeari buruzkoa.
  • Gebhardt jaunaren arabera, Italiak ez du babesten legedi nazionalean Europako zerbitzu-jarraibideak ezartzea, batez ere estatu kideetako abokatuak inplikatzen dituen zatia, abokatu-bulego propioak ezartzen baitituzte.
  • Gainera, Gebhard jaunak berretsi zuen 1991n abokatu italiar bihurtzea eskatu zuen arren eta beharrezko baldintza guztiak bete zituen arren, ez zela ezer erabaki.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Justizia Auzitegi honen jurisprudentziaren arabera, Tratatuak bermatutako oinarrizko askatasunen erabilera oztopatu edo erakargarritasun gutxiago egin dezaketen neurri nazionalek lau baldintza bete behar dituzte: modu ez diskriminatzailean aplikatzea, interes orokorreko premiazko arrazoiengatik justifikatuta egotea, lortu nahi den helburua betetzen dela bermatzeko egokiak izatea eta helburu hori lortzeko beharrezkoa dena baino haratago ez joatea (ikus 1993ko martxoaren 31ko epaia, Kraus, C-19/92, Bil. or. I1663, 32. atala).[1]

Era berean, estatu kideek, beren estatu-xedapenak aplikatzean, ezin dituzte kontuan hartu gabe utzi interesdunak beste estatu kide batean eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak (ikus 1991ko maiatzaren 7ko epaia, Vlassopoulou, C-340/89, I-2357 or., 15. paragrafoa)[2]. Beraz, diplomak baliokidetasuna kontuan hartzera behartuta daude (ikus lehen aipatutako Thieffry epaia, 19. eta 27. paragrafoak) [3]eta, hala badagokio, haren xedapen nazionalek eskatzen dituzten ezagutzak eta gaitasunak eta interesdunarenak alderatuko dira (ikus lehen aipatutako Vlassopoulou epaia, 16. atala)[2].

Bidezkoa da, beraz Auzitegi Konstituzionalak planteatutako galderei erantzutea: EBren Tratatuaren 60. artikuluaren hirugarren lerrokadan aurreikusitako zerbitzu-ematearen aldi baterako izaera iraupenaren, maiztasunaren, aldizkakotasunaren eta jarraitutasunaren arabera zehaztu behar da. Zerbitzu-emailea, Tratatuaren ildotik, zerbitzua emateko behar den azpiegituraz hornitu daiteke harrerako estatu kidean. Estatu kide bateko herritar bat, modu egonkor eta jarraituan, beste estatu kide batean lan egiten duena, non, jarduera profesionaleko zentro batetik abiatuta, besteak beste, estatu horretako herritarrei zuzentzen zaien, ezarpen-eskubideari buruzko kapituluko xedapenen aplikazio-eremuaren barruan dago, eta ez zerbitzuei buruzkoan.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sententzia hau oso garrantzitsua da, langileen zirkulazio askeari baita Europako merkatu bakarrean kokatzeko askatasunari buruzko Europar Batasunaren jurisprudentzian funtsezko aurrekaria izan baita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «EUR-Lex - 61992CJ0019 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  2. a b (Ingelesez) «EUR-Lex - 61989CJ0340 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
  3. (Ingelesez) «EUR-Lex - 61976CJ0071 - EN - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).