Jurisprudentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuzenbidean, jurisprudentzia edo epaigintza[1] da epaitegiak denboraren joanean osatzen joan diren doktrina juridikoa, euren epai eta ebazpenen bidez. Euskal Herriko zuzenbideetan jurisprudentziak arau juridikoa sortzeko baliorik ez badu ere, common law jarraitu edo ingeles tradizioko zuzenbidea duten herrialdeetan jurisprudentzia lehen mailako zuzenbidearen iturria da.

Espainian, 1978. urteko Konstituzioko sistemaren praktika juridikoa ez zen zerotik hasi, eta onartu egin zuen diktadurako jurisprudentzia. Beraz, jurisprudentzia horrek balio osoa du, betiere gerora lege berriek sartu dituzten aldaketek eta ñabardurek mugatuta. Francoren erregimenean emandako epaiek, halaber, indarrean jarraitu dute XXI. mendean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2012-09-11). «3/1992 LEGEA, uztailaren 1ekoa, Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzkoa.» www.legegunea.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.