Lankide:Iker Acero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cupra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logo ofiziala
Cupra
Datuak
MotaKotxe marka
Jarduera sektoreaIndustria automobilgintza
Honen parteVolkswagen
Aulki-kopuruaVolkswagen
ZuzendariaVíctor Sarasola
Legezko formaSozietate anonimoa
Sorrera2018ko otsailaren 22a (4 urte, 3 hilabete eta 9 egun)
SorlekuaA-2, km 585 08760 Martorell (Bartzelona) Katalunia, Espainia
https://www.cupraofficial.es/

SEAT Cupra, S. A. U., zeinen enpresa-izena Cupra da (estilizatuta CUPRA), kirol-auto marka espainiarra da, Volkswagen Taldekoa[1]. CUPRAk Martorell-en instalazioetan du sedea (Bartzelona, ​​​​Katalunia, Espainia), eta munduan zehar salmenta-puntu espezializatuen sare bat du. Orain arte, CUPRAk lau modelo jarri ditu merkatuan: CUPRA Ateca[2], CUPRA León[3], CUPRA Born (bere lehen modelo 100% elektrikoa)[4] eta CUPRA formentor (bere lehenengo modelo guztiz diseinatuta eta eginda CUPRAren eskutik[5].

Historioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, SEAT S.A, CUPRA izena sortu zuen (CUP-RAcing akronimoa), konpainiaren goi mailako kirol bertsioa bezala. Izen hau estreinatu zuen modeloa Ibiza II izan zen, 3 ateko GTI 16V akabera azpian, Racing itxura gehiagorekin. Edizio berezi gisa atera zen merkatuan, Ibiza Kit Car aipatzen baitzuen lehiaketa ereduari omenaldi gisa.

1998an, lehen CUPRA-tik bi urtera, bigarren modelo bat sortu eben, oraingoan CUPRA 2 World Rally Champion izenekoa, kotxe honetan barne pertsonalizazio gehiago eman eutsen xehetasun gorriekin, hala nola bolantean bordatuak, eta eserlekuak, segurtasun gerriko gorriak eta CUPRAko inspirazioa. Kanpoaldea ia aurrekoaren bezalakoa zan, grisa koloreko biniloak, karbono efektua CUPRA inspirazinoagaz eta CUPRA 2 World Rally Champion inskripzioarekin atearen beheko aldean soilik aldatu zan. Bi modelo hauek arrakasta asko lortu eben eta orduan, konpainia erabaki eban CUPRA bihurtzea honen kirol bertsioa eta handitu marka kotxe gehiagogaz.[6]

CUPRA marka moduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cupraren logoa Cupra Atecan
Cupra Formentor

20 urte baino gehiagoko historiaren ondoren eta kirol gamak motorren munduan izan duen arrakasta handia izan ondoren, 2018ko urtarrilaren 31n konpainiak CUPRA marka independente bihurtuko dela esan eban,[7] marka berrirako logo berri bat sortzen. Bi C-ei perspektiba emanez, alderantzizko triangelu moduan eta kobre koloreko logo tribala lortuz.

Marka berria 2018ko otsailaren 22an aurkeztu zen ofizialki Terramar zirkuituan, Cupra Ateca merkaturatu zen lehen modeloa izanik. 2019ko otsailaren 22an, CUPRA marka inauguratu zenetik lehen urteurrenarekin bat eginez, konpainiak Genevako Automobil aretoan eramango zuen hurrengo modeloa aurkeztu zuen: Cupra Formentor izeneko auto kontzeptuala. Irailaren 11n, Cupra Tavascan auto kontzeptuala aurkeztu zuten Frankfurten (IIA). CUPRAk 2030etik aurrera marka guztiz elektrikoa izateko helburua iragarri zuen.[8]

Instalazio barriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cupra Born barrutik

2020ko otsailaren 20an, bere bigarren urteurrenagaitik, "CUPRA Garaje" izeneko Cuprako instalazio berriak aurkeztuko dira. Martorelleko instalazioen barruan kokatuta, 2.400 m²-ko eta bi solairuko espazioan, instalazio berriek hainbat bulego daukaz, bere ibilgailuentzako ikerketa-sail bat eta aurkezpen-leku bat.[9]

2020ko uztailean, 2021erako guztiz elektrikoa den modelo berri bat merkaturatu zela iragarri zen, SEAT kontzeptuan oinarritutako Cupra Born.[10]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CUPRA 75 salmenta puntu daukaz guztira herrialde osoan[11] eta mundu osotik bere lekuak daukaz be. 2019an, CUPRAk Espainiatik kanpo bere lehen espazioa ireki zuen Mexiko Hirian eta 2020ko irailean Europako nazioarteko merkatuan estreinatu eban bere lehen proiektu enblematikoaren inaugurazioarekin Hanburgon (Alemania).[12]

CUPRA Racing[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CUPRAk ere dauka presentzia automobilgintzaren munduan. 2018tik, CUPRA Racingek bi modelo ditu: CUPRA León Competición, TCR turismoko txapelketetan eta Espainiako Erresistentzia Txapelketako hainbat probatan parte hartzen duena.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El presidente de Volkswagen presume del Cupra Formentor y el jefe de Seat 'saca pecho'» MARCA 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  2. (Gaztelaniaz) Álvarez, Javier. (2018-02-22). «¡Al descubierto! El nuevo CUPRA Ateca es el primer modelo de CUPRA como marca independiente» Motorpasión (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  3. (Gaztelaniaz) «CUPRA lanza su primer CUPRA León y estrena sede» abc 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  4. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «Cupra presenta el Born, su primer eléctrico, con opción de suscripción - elEconomista.es» www.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  5. (Gaztelaniaz) Digital, Confidencial. (2020-10-27). «CUPRA Formentor, llega el primer vehículo diseñado y desarrollado en exclusiva por la marca» Confidencial Digital (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Seat Cupra: 20 años y 15 modelos que emocionan» Todas las noticias de coches en un solo portal: Pruebas, fotos, vídeos, informes... 2016-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Cupra. Se convierte en una marca independiente de Seat» Motor16 2018-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  8. (Gaztelaniaz) Aragón, Esther de. (2019-12-31). «2019 ha sido un año de reafirmación y fuerza para CUPRA» Movilidad Eléctrica (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  9. (Gaztelaniaz) «Cupra Garage: nueva sede de la marca en Martorell» La Vanguardia 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  10. (Gaztelaniaz) «El CUPRA el-Born ya es oficial y llegará al mercado en 2021» Motor.es 2020-07-08 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  11. (Gaztelaniaz) «Cupra desplegará en un año una red de 75 tiendas en España» La Tribuna de Automoción 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. Press, Europa. (2020-09-14). «Cupra inaugura su primer Cupra Garage en Europa, ubicado en Hamburgo (Alemania)» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. (Gaztelaniaz) «Cupra TCR, el primer coche de competición de la nueva marca de SEAT» www.lasexta.com 2018-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).