Lankide:Ikerobledo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nikotina higroskopikoa da, koloregabetik hori-marroira maila du, likido lirdinga bat da, alkoholean edo eterrean disolba daitekeena. Nahaskorra da uretan, bere amina base neutroaren forman, 60°C eta 210°C artean. Base nitrogenatu dibasikoa da, eta balio horiek ditu: Kb1=1.10—6 eta Kb2=1.10-11.[1] Azidoekin erreakzionatzean, amonio-gatzak erraz eratzen dituzte, eta horiek solidoak eta uretan disolbagarriak izan ohi dira. Sugar-puntua 95°C-koa da, eta autoignizio temperatura 224°C-koa[2]. Nikotina oso lurrunkorra da (5.5 Pa lurrun-presioa 25°C-tan).[1] Argi ultramorearen edo hainbat agente oxidatzaileren eraginpean egonez gero, nikotina oxidoa, azido nikotinikoa (niacina, B3 bitamina) eta metilamina bihurtzen da.[3]

Nikotina optikoki aktiboa da, eta bi forma enantiomeriko ditu. Nikotinaren itxura naturala lebogiroa da, errotazio espezifikoarekin [α]D = -166.4° ((-)-nikotina). Dextrogiro forma ((+)-nikotina) fisiologikoki ez da hain aktiboa (-)-nikotina baino, eta (-)-nikotina toxikoagoa da (+)-nikotina baino.[4] (+) -nikotinaren gatzak normalean dextrogiroak dira; protonazioaren ondoren lebogiroaren eta dextrogiroaren arteko eraldaketa hau ohikoa da alkaloideen artean.[3] Klorhidrido eta sulfatozko gatzak optikoki inaktiboak izatera iristen dira 180ºC inguruko ontzi itxi batean berotzen badira.[3] Anabasina nikotinaren egiturazko isomeroa da; biek formula molekular bera dute, C10H14N2.

  1. a b Metcalf, Robert L.. (2000-06-15). Insect Control. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ISBN 3-527-30673-0. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  2. Nanomaterials. Preparation of Material Safety Data Sheet (MSDS). BSI British Standards (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  3. a b c «The plant alkaloids. 4th ed. By Thoams a. Henry. The Blakiston Co., Philadelphia, 1949. xxiii+804pp. 15 × 23.5cm. Price $ 12» Journal of the American Pharmaceutical Association (Scientific ed.) 38 (9): 533. 1949-09  doi:10.1002/jps.3030380918. ISSN 0095-9553. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  4. Gauze, G. F.. (1941). Optical activity and living matter, by G. F. Gause.. Biodynamica, (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).