Lankide:InmaGwiki/Maturana-Berastegitarren jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maturana-Berastegi jauregia Gasteizen dago, Hedegile kaleko 141. zenbakian.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauretxea XVI. mendearen erdialdean eraiki zuen Antonio Saenz de Maturana Santa Maria katedraleko kalonjeak, 1546an Maturana maiorazkoa sortu zuenak. Hedegile kalearen eta Seminarioko kantoiaren izkinean dago, garai hartako jauretxeak bezala.[1]

Ondare zibilaren kategorian sartuta dago, jauregi-motakoa.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi hau Gasteizko alde zaharrean XVI. mendearen erdialdean eraikitako jauregi multzoaren zati da, bake eta oparotasun garai baten ondorioz, 1476an Errege Katolikoek egindako "Capitulado" ondoren. Ordenantza horrek amaiera eman zien 150 urtez hiriko Callejatarren eta Aiaratarren arteko borrokei. Eraikin horiek jabeek zuten boterea erakutsi nahi zuten kanpoaldean, eta barnean, familia-bizitzari argia eta erosotasuna ematen zioten egiturak eta elementuak sartzen saiatzen ziren.[3]


Jauregi honen jabea eta sustatzailea, Antonio Sáenz de Maturana, Santa Maria parrokiako kalongea zen eta ospe handia zuen hirian. Callejatarren aldeko familietako garrantzitsuenetako batekoa zen, eta jauregia Hedegile kalean eraiki zen, harresi-esparruan sartzeko leku estrategikoan.[3]


Indusketa arkeologikoen bidez, aurreko eraikuntzen gainean eraiki zela esan daiteke, eta ondoriozta daiteke eraikin zaharrenak 1256tik aurrera egin zirela, Alfontso X.ak egin zuen hiriaren handitzearekin batera. Aurkitutako hondakinek egiaztatu dutenez, dokumentatutako eraikin nagusian sutegi bat egon zen, eta horrek hainbat aldaketa izan behar zituen. Azkenean, XV. mendearen lehen erdian, eraikina erabat suntsitu zuen sute bat izan zen, eta baliteke Gasteiz suntsitu zuten mende horretako hiru liskar handienetako batek (1423, 1436 eta 1443) eragin izana. Sutearen hondakinen gainean Maturana-Berastegi jauregia eraiki zen zuzenean.[4]


Jauregiaren lehen aipamen dokumentala 1546an Antonio Sáenz de Maturana Pérez de Orok sinatutako Maturanatarren Maiorazkoaren sorrera-dokumentuan jasotzen da, jauregia eta jabetzak oinordeko bakar bati lotuz, ondarearen zatiketa saihesteko.

las casas principales con sus jardines y pertenenciasen que moraua y eran desde la calle de la Zapatería a la calle de Sant Domingo que sube ala de la Correría y surcan con el cantón y callexa..[4]

Lorategiak eta jauregiak zehazten dituzten beste aipamen dokumental batzuk dira: Benito José de Berastegiren alargunaren testu bat, maiorazkoaren errepasoa egiten duena, eta beste bat 1798an ondasunen inbentario batekoa. Dokumentu horietan guztietan ikusten da propietateak Seminarioko kantoiak bereizitako orubeetan finkatzen zirela.[5]

XVI. mendean maiorazkoari ondasunak gehitzen joan ziren, eta XVII. mendean ondarea handitu egin zen, alde batetik, Maturana-Lizarra-Hurtado-Anda familia Berastegi-Cucho familiarekin ezkontzeagatik eta, bestetik, mendeetan zehar elkarren ondoan zeuden baratze, orube eta eraikinen erosiz eta hori guztia azkenean eraikinaren egitura eta elementu arkitektonikoetan islatuko da.[1][5][6]


Gaur egun, jauregia jatorrizkoaren aldemeneko bi etxe batzearen emaitza da, bata 1681ean, José Lorenzo de Berastegi Hurtado de Mendozak, eta bestea 1790ean, Prudencio María de Berastegi eta Mariacak, bi etxe nagusien iparraldean etxea erosi zuenak.[1]


XX. mendearen bigarren erdian, Francisco Díaz de Arcaiak Fresno markesak eta Natividad Berastegiren senarrak, Emilio eta Luis Ángel de Apraiz arkitektoei eraikina eraberritzeko enkargua eman zien, batez ere helburu estetizistak zituen eraberritze bat, dekorazio-elementuen kopuruan islatzen dena.[1][3]


Historian zehar izandako handitze eta aldaketez gain, esku hartzeko eta zaharberritzeko zenbait proiektu egin dira XXI. mendean. Hala, 2010ean, jauregia zaharberritzea onartu zen, baina ez zen gauzatu, eta 2020. urtera arte ez zen esku hartu ur-sarrerak eragindako erorketa konpontzeko. Berriro ere, 2021ean, beste eskoramendu bat egin behar izan zen, barruan zutabe bat erori zelako, berriro ere ura iragazita.[1]


Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Arabako Kultura Ondasunak]] [[Kategoria:Arabako eraikinak]]

  1. a b c d e Lista Verde. Palacio Maturana-Verástegui. .
  2. Txantiloi:Cita web
  3. a b c Montero, Alberto; Benedet, Veronica; Alonso,, Silvia. (2010). «Correría, 141. Palacio Maturana Verástegui o del Marqués del Fresno» Arkeoikuska: Investigación arqueológica: 145-156. ISSN 0213-8921..
  4. a b Escribano-Ruiz, Sergio. Una fragua medieval en Vitoria-Gasteiz (Alava. País Vasco). .
  5. a b Azkarate Garai-Olaun [coordinador], Agustín. (2009). Palacio Maturana-Verástegui : análisis histórico de estructuración de espacio y usos. , 38 or..
  6. Rodríguez Fernández, José. (2018). «Las élites urbanas y el control del agua como estrategia de obtención de rentas y significación social» Urbanismo, patrimonio, riqueza y poder en Vitoria-Gasteiz a fines de la Edad Media e inicios de la Edad Moderna (Arabako Foru Aldundia = Diputación Foral de Alava): 382-383..