Edukira joan

Lankide:Ion Elezgarai/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ion Elezgarai/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1963ko apirilaren 17a
Herrialdeakanadarra
Jarduerak

Penny Vilagos

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penny Vilagos (Ontario, Kanada, 1963ko apirilaren 17a) igeriketa sinkronizatuko kanadako igerilari erretiratua da, Bartzelonan 1992an txapeldunorde izan zena binakako lehiaketan.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko Munduko Igeriketa Txapelketan, Guayaquilen, urrea irabazi zuen taldekako lehiaketan; hamar urte geroago, Bartzelonan (Espainia) 1992an egindako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen duoen lehiaketan, Estatu Batuen ondoren (urrea) eta Japoniaren aurretik (brontzea), bere ahizpa bikia Vicky Vilagosekin batera.

Garaipenak
Txapelketa Urtea Lekua Arloa Domina
Olinpiar jokoak 1992 Barcelona Binakako igeriketa sinkronizatua Zilarra
Munduko txapelketa 1982 Guayaquil Igeriketa Urrea

2002an Kanadako Olinpiar Jokoen ospearen aretoan sartu zuten. 2014an, Swimming of Fame ospearen aretoan sartu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Olympics Site Closed | Olympics at Sports-Reference.com» www.sports-reference.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).