Lankide:Iratxeeartolaa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sputnik 2 espazio-ontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Sputnik 2

Sputnik 1 espazio-ontziaren arrakastaren ondoren,  Nikita Jrushchov-ek sobietarren buruak,  espaziora bigarren satelite artifizial bat bidaltzeko eskaera egin zuen, iraultza boltxebikearen berrogeigarren urteurrenaren egunean, 1957ko azaroak 7an. Eskaera jaso zutenean, ordurako satelite sofistikatuago bat eraikitzen ari ziren, hala ere satelite berri hori ez zen prest egongo eskatu zen datatik hilabete igaro arte, beraz, baztertu egin zuten. Baztertutako satelitea Sputnik 3 espazio-ontzia[1] izan zen.

Azarorako epemuga bete ahal izateko, espazio-ontzi berri bat eraiki behar zuten. Jruschovek bere ingeniariei “espazio ikusgarria” izeneko misio bat eskaini nahi zien, Sputnik 1 espazio-ontziaren arrakasta errepikatuko zuen proiektu  berri bat hain zuzen ere. Horrela, mundua  sobietarrek eginiko lorpenekin  harrituta geratuko zen. Egin zituzten planetan,   txakur bat hegaldi orbital batean bidaltzea erabaki zuten.  Suziriak egiten zituzten ingeniari sobietarrek txakurren orbita bat aurreikusi zuten giza hegaldi espazialak probatu baino lehen; 1951tik 12 txakur bidali zituzten espazio azpiorbitalera hegaldi balistikoetan. Txakur horiek bidaltzen hasi zirenean pixkanaka lanketak egin zituzten misio orbital posible bat egin ahal izateko 1958. urtean. Jruschoven eskariak asetu ahal izateko, txakurren hegaldi orbitala azarora[2]  aurreratu zuten.

Errusiar informazio-iturrien arabera, Sputnik 2 espazio-ontzia[3] espaziora bidaltzeko erabaki ofiziala urriaren 10ean edo 12an hartu zuten. Erabaki horren ondorioz,  espazio-ontzia eraiki behar zuen taldeak lau aste soilik izan zituen satelitea diseinatu eta eraikitzeko. Sputnik 2 espazio-ontzia beraz  denboraz justu eta larritasunez eginiko lana izan zen, espazio-ontziaren elementu gehienak zirriborroetan oinarritu baitziren.  Espazioan bizitzeko bidaiari bat bidaltzeko misioa izateaz gain, Sputnik 2 espazio-ontziak erradiazio kosmiko zein eguzki-erradiazioa[4] neurtu ahal izateko  tresneria ere bazuen.

  1. «El problema de la comprensión cultural en Otoño Cheyenne» Pensar lo humano (Vervuert Verlagsgesellschaft): 259–266. 1997-12-31 ISBN 978-3-96456-326-2. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. «El problema de la comprensión cultural en Otoño Cheyenne» Pensar lo humano (Vervuert Verlagsgesellschaft): 259–266. 1997-12-31 ISBN 978-3-96456-326-2. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. «Cuaresma.» Ciclo C (Herder): 65–140. 2013-11-15 ISBN 978-84-254-3516-4. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. «El problema de la comprensión cultural en Otoño Cheyenne» Pensar lo humano (Vervuert Verlagsgesellschaft): 259–266. 1997-12-31 ISBN 978-3-96456-326-2. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).