Lankide:Itsaasoo17/sandbox

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joanna Bryson[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanna Joy Bryson (Berlin, 1965) Berlingo Hertie School-en irakaslea da. Adimen Artifiziala (AA), etika eta ezagutza kolaboratiboa lantzen ditu. 2007tik britainiar herritarra da.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bryson Glenbard North High School-era joan zen eta 1982an graduatu zen. Behavioural Science (Portaeraren Zientziak) ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, AB batekin graduatuz 1986an. 1991n Edinburgoko Unibertsitatean MSc (Zientzietako Maisutza) bat egin zuen Adimen Artifizialean, Psikologiako MPhil (Filosofiako Maisutza) baten aurretik. Joanna Bryson MITera joan zen bere PhD (Filosofian doktorea) osatzeko, Doktoregoa Lynn Andrea Steinekin lortu zuen 2001ean, "Adimena diseinuaren bidez: modulartasunaren eta koordinazioaren printzipioak egokitze-eragile konplexuen ingeniaritzarako" tesiagatik. 1995ean, LEGO Futura-rako lan egin zuen Bostonen, eta, ondoren, 1998an, LEGO Digital-erako IAren aholkulari gisa Kristinn R. Thórissonekin, Wizard Group-eko LEGO autonomoentzako arkitektura kognitiboetan. 2002an doktoratu ondoko beka bat egin zuen Marc Hauseren Primateen Neurozientzia Kognitiboan, Harvardeko Unibertsitatean.

Bryson Batheko Unibertsitateko Konputazio Zientzien Departamentuan sartu zen 2002an. Bathen, Brysonek Sistema Adimenduak ikerketa taldea sortu zuen. 2007an Nottinghamgo Unibertsitatean sartu zen ikertzaile bisitari gisa Metodo eta Datuen Institutuan. Denbora horretan, Hans Przibram bekaduna izan zen Konrad Lorenz Eboluzio eta Kognizio Institutuan. 2010ean, Oxfordeko Unibertsitatean sartu zen ikertzaile bisitari gisa, erlijioak gizarteetan duen eraginari buruz Harvey Whitehouserekin lan egiten.

2010ean, Brysonek "Robots Should Be Slaves" argitaratu zuen, Yorick Wilksen "Close Engagements with Artificial Companions: Key Social, Psychological, Ethical and Design Issues" lanaren kapitulu gisa aukeratua izan zena. 2010ean Robotikaren Printzipioak definitzen lagundu zion EPSRCri (Engineering and Physical Sciences Research Council). 2015ean, Princetongo Unibertsitateko Informazio Teknologien Politiken Zentrora joan zen akademiko bisitari gisa, eta han egon zen afiliatuta 2018ra arte. "Adimen artifizialerako eta sistema autonomoetarako diseinu etikoaren estandarizazioa" du ardatz. 2020an Etika eta Teknologiako irakasle izendatu zuten Berlingo Hertie School of Governance-n.

Konpromiso publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brysonen ikerketak Sciencen eta Redditen agertu dira. Gurutze Gorriko aholkularia izan da arma autonomoei buruz, eta adimen artifizialari buruzko talde parlamentario batekin lan egin du.

2022an, Brysonek artikulu bat argitaratu zuen Wired aldizkarirako, "One Day, AI Will Seem as Human as Anyone. What Then?" izenburuarekin. Artikuluan AAren egungo mugez eta etorkizunaz hitz egiten du, publikoak oro har AA nola definitzen eta pentsatzen duen, eta AAk hizkuntzaren bidez pertsonekin nola elkarreragiten duen ere. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren, etikaren eta pertsonaren eta ordenagailuaren arteko interakzioaren gaiak ere jorratzen ditu. Brysonek Europar Batasuneko Adimen Artifizialaren Lege berriari buruz ere hitz egiten du.

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Brysonek Cognition X-ren Outstanding Achievement sari bat irabazi zuen. Erregilarki agertzen da komunikabide nazionaletan, gizakien eta roboten arteko harremanei eta AAren etikari buruz hitz egiten.