Lankide:Iune Dorronsoro/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thwaites iraulki kamioia

Iraulki-kamioia, (ingeleseko dumper izenaz ere ezaguna) eraikuntzan material arinak garraiatzeko erabiltzen den ibilgailua da. Materialak deskargatzeko iraulki bat du aurrealdean eta deskarga grabitatez edo baliabide hidraulikoen bidez egin dezake. Lau gurpil eta bi ardatzeko ibilgailua da, aurreko ardatza trakziokoa eta atzekoa direkzionala direlarik. Iraulki-kamioiaren eta dumper truck kamioiaren arteko desberdintasun nagusia bere konfigurazioa da. Iraulki-kamioiak iraulkia aurrealdean kokatua du eta dumper truck kamioiak aldiz gidariaren kabinaren atzealdean.

Gidariaren eserlekua iraulkiaren atzealdean kokatua dagoenez, atzeko gurpilen gainean, materialak egoki pilatzea beharrezkoa da gidatzerakoan ikuspen egokia izateko. Iraulkiaren ahalmena 0,5 - 1,5 m3 (1-3T) artekoa da normalean[1].  

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiaraztea orokorrean biradera batekin egiten da (nahiz eta azken aldian motor elektrikoen kasu gehiago ematen ari diren) eta barne-errekuntzako motorraren potentzia 10 eta 30 ZP artean dago (7,36 eta 22,1 kW artean), bere karga gaitasunaren arabera. Lau abiadura ezberdin dauzka, noranzko bakoitzeko bi, eta martxa-inbertsore baten bitartez eragiten da. Debekatua dago obra-eremuan zein eremutik kanpo orduko 20 km-ko abiadura gainditzea (material-bilketan). Abiarazte-biraderaren ondoan atoien arrastea baimentzen duen kako bat dago. Espainiako Zirkulazio Arautegiak behartzen duenez, argiak eta bestelako gailuak dauzka eta, hortaz, bere erabilera obra eremura mugatuta dago. Beraz, iraulki-kamioia errepidetik, autobideetatik edo autobietatik garraiatzeko kamioi edo garabia bat erabiltzea beharrezkoa izango da, garraioa modu seguruan egitea ahalbidetzen duen tamainakoa. Gainera, obran iraulki-kamioia erabiltzeko B motako gidabaimena izatea beharrezkoa da, baita ibilgailuaren zirkulazioa segurua egingo duten beste elementu batzuk ere.


Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraulki-kamioia erabiltzea debekaturik dago % 20ko malda baino gehiago duten lursail heze eta % 30eko malda baino gehiago duten lursail lehorretan. Gainera, kamioia kargaturik doanean aldapak atzera-martxan igotzea gomendatzen da, karga-galera, iraulketa eta egonkortasun-galera ekiditeko. Horrelako maniobrak egiteko, inguruan egon daitezkeen langileei makinak atzera-martxako lanak egiten ari direla ohartarazteko soinua egiten duen gailu bat eduki behar dute. Aldapa batean aparkatzen bada, motorra itzali, esku-frenoari eragin eta altxagarri bat ipini beharko zaio. Aldapek euren muturreraino 70 zentimetro libre izan beharko dituzte. Iraulki-kamioiak debekatua izango du autobide eta autobietatik zirkulatzea, eta hirian zirkulatzerakoan segurtasun-uhala erabiltzea beharrezkoa izango da.

Thwaites iraulki kamioia materiala deskargatzen

Langileek egin beharreko zeregin jakinentzat garraiatze-gailu berezi bat izan ezean, pertsonak garraiatzea debekaturik dago.

Elementu osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripuak murrizte aldera, iraulki-kamioiari hainbat osagarri gehitu ahal zaizkio:

  • Segurtasun-uhala eta euste-gailuak izango dituen segurtasun-portikoa. Portikoak deformazioarekiko eta konpresioarekiko daukan erresistentzia gutxienez ibilgailuaren pisua izan beharko da.
  • Gaizki orekatutako ibilgailuetan, kargatuta doanean oreka hobetzeko, desorekatutako eremuan lasta edo kontrapisua jarri beharko da.
  • Motorreko keen hustuketa-sistema gidariaren eskuinaldean egon beharko da, txasisaren azpian.
  • Ikusgarritasuna hobetzeko, gidariarengandik gertuen dagoen aldea altxatuko da.
  • Abiarazte elektrikoa, landatutako loturak, klaxona, atzerako ispiluak, iluminazio-sistemak, etab. ezartzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Construction Trucks and Dumpers of Today» www.handymoves.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).