Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Potentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau kontzeptu fisikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Potentzia (argipena)».

Fisikaren arloan, potentzia (sinboloa, ) deritzo sistema fisiko batean eginiko lanaren arrazoi edo ratio denboralari. Bestela esanda, potentzia denbora-unitatean eginiko lana da. Beraz, potentzia kalkulatzeko, egindako lanaren eta horretan pasaturiko denboraren arteko zatiketa egin behar da. Zer esanik ez, "lan" terminoa fisikako kontzeptu modura hartu behar da definizio horretan.

Potentzia magnitude fisiko eskalarra da. Nazioarteko SI unitate-sisteman, potentzia-unitateari watt deritzo euskaraz eta sinboloaz adierazten da. Izen hori James Watt ingeniariaren omenez eman zitzaion, lurrun-makinan hobekuntza nabariak egin zituelako. Dena den, watt unitatea joule segundoko () unitatearen baliokidea da:

Motor elektriko baten irteera-potentzia motorrak sortutako indar-momentuaren eta irteera-ardatzaren abiadura angeluarraren biderkadura da. Ibilgailu bat mugitzeko behar den potentzia gurpilen trakzio-indarraren eta ibilgailuaren abiaduraren biderkadura da. Bonbila batean energia elektrikoa argi eta bero bihurtzen duen potentzia watt-etan ematen da: zenbat eta watt gehiago, hainbat eta potentzia handiagoa, eta energia elektriko gehiago erabiltzen da denbora-unitate bakoitzeko[1].

Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz puntual batean denbora-tartean egindako lana bada, denbora-tarte horretan egindako batez besteko potentzia honelaxe definitzen da:

Bestalde, aldiuneko potentzia izango da denbora-tartea zerora hurbiltzean batez besteko potentziak duen balio limitea, hau da, batez besteko potenziaren denborarekiko deribatua aldiunean:

 Definizio horretan dela kontuan izanik,

da, non aldiuneko potentzia,  lana, denbora,  posizio-bektorea,  indarra eta  abiadura diren.

Potentzia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potentzia mekanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar baten eraginpean denbora-unitateko transferitutako energiari (edo burututako lanari) potentzia mekanikoa deritzo. Aurreko paragrafoan ikusitakoaren arabera, biraka ez dabilen solido bati aplikatutako potentzia mekanikoa indar erresultantearen eta abiaduraren arteko biderkadura eskalarra da:

Solidoa biratzen ari bada eta aplikatutako indarren abiadura angeluarra aldatzen ari bada:

non indar erresultantea,  indar-momentu erresultantea,   masa-zentroaren abiadura lineala eta   solidoaren abiadura angeluar bektorea diren.

Potentzia elektrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potentzia elektrikoa denbora jakin batean korronteak egin dezakeen lana edo eman dezakeen energia da. Une jakin batean gailu batek garatutako potentzia elektrikoa era honetan adierazten da:

non  aldiuneko potentzia den, watt-etan (joule/segundo) neurtuta;  gailutik zirkulatzen ari den korrontearen intentsitatea, ampere-tan;  gailuaren muturren artean dagoen potentzial diferentzia, volt-etan.

Gailua erresistore bat bada, era honetan adierazten da kontsumituriko potentzia elektrikoa:

non  erresistentziaren balioa den, ohm-etan neurtuta.

Potentzia kalorifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berogailu baten aldiuneko potentzia kalorifikoa denbora-unitateko askatzen duen bero-kantitatea da:

non   aldiuneko potentzia den, watt-etan (joule/segundo) neurtuta;  emandako energia, joule-tan; eta  denbora, segundotan.

Soinu-potentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu-potentzia soinu-uhinak denbora-unitateko gainazal jakin batean zehar garraiatzen duen energia da. Potentzia hori soinu-intentsitatearen eta zeharkaturiko gainazalaren azaleraren menpe dago:

non soinu-potentzia den,  soinu-intentsitatea eta  soinu-uhinak zeharkatutako gainazal-elementu diferentziala. Isolatutako iturri baten kasuan, integrala iturria barnean daukan gainazal itxi batean gauzatzen da.

Potentzia-unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko SI sisteman:

  • watt

Neurri-sistema anglosaxoian:

  • horsepower ingelesez, edo zaldi-potentzia euskaraz. Baliokidetza hau dago zaldi-potentziaen eta watten artean:

Neurri-sistema teknikoan:

  • kilogrametro segundoko :
  • kilokaloria orduko :

Unitate-sistema zegesimalean:

  • erg segundoko :

Unitateen arteko transformazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  The Feynman Lectures on Physics, 2017-10-21, https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=The_Feynman_Lectures_on_Physics&oldid=806342363. Noiz kontsultatua: 2018-01-17  .
  2.   Etxebarria, J.R. (2003), Fisika Orokorra (2. argitalpena), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), ISBN 84-8438-045-9  .