Lankide:Iuzkudun/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


HEZIKETA GENEROA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko literaturaren funtzioetako bat, herri edota komunitate baten ohiturak eta ezaugarriak transmititzea da. Trasmisio prozesu horretan zehar, zaharrenek gazteenei zenbait gai irakasten dizkiete eta horiek hezibidearekin erlazionatuta egon daitezke. Heziketa generoa konkretuki ahozko transmisioan oinarrituta dagoela esan daiteke, Hori kontuan hartuta munduko kultura gehienetan hezkuntzaren arloan, erabiltzen den baliabideetako bat kantua dugu. Sehaska kanten bidez esate baterako, haurrek lehengo hitzak ezagutzeko aukera dute. Amaitzeko neska-mutilen pentsamendua garapenean laguntzen duten iragarkizunak eta haur jolasak ditugu. Beraz, heziketa generoa hiru talde desberdinetan banatzen dela esan daiteke.[1]

SEHASKA KANTAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lo kantak edo sehaska kantak haurrari lo eragiteko erabiltzen diren kantak dira. Erritmo geldo eta erlaxatu batean kantatzea komenigarria izan ohi da. Haurra amaren altzoan edota sehaskan dagoenean, hura lasaitzeko edota lo hartzeko erabiltzen dira. Lo kantak garai eta leku desberdinetan erabili izan dira. Badakigu, haurrak garai eta bazter guztietan  izan direla,eta hauen gizarteratze prozesuan, ama eta amonarenganako  nolabaiteko lotura gertatzen da. Mª Eugenia Markaidak bere liburuan dionez, sehaskaren kulunkarekin eta haurraren bihotz taupadekin batera elkarrizketa bat sortzen da, non gertaera horren pertsonaiak ama eta haurra izango dira. Amaren eta haurraren artean sortutako harreman estu horren ondorioz, haur kanten mundua ez da hain ezaguna, kantak etxe barruan geratzen baitira. Badaude gai honekiko beste ikuspuntu batzuk duten pertsonak, esate baterako, Gabriel Celaya izeneko olerkigilea. Hark dioenez, lo eragin ziguten kantek gerora ikasi ahal izan ditugun kanta guztiak baino iraupen luzeagoa izan dute, izan ere, geure inkontzienteak jaio ginenetik  kanten hitzak gordetzen ditu. Kanta horietan zentzu poetikoa duten, irudi, animali eta konparaketa agertzen dira. [2]


Lo kanta honetan argi ikus dezakegu goran esandakoa: ama eta haurra dira kantaren protagonistak eta biak batera joango dira:

Gure umetxu doyen orduen

zaldi urdiñen ganien,

bosteun kaskabel urregorrizko

zaldiyek idunerien;

beste ainbeste eta mille geyago

atzeko petralarien. [2]



Baude lo kantetatik kanpo, euskaldunen mitologiarekin lotutako ipuin ederrak. Ezaguna da Samartintxiki, jentilei bere jakinduria ostu ziena eta honen inguruan kontakizun polit bat dago.

Kontakizun horren barnean sehaska kanta bat agertzen da:

Elorriya loran dago

Mirua loka dago

Ai, artua ereiteko

Zer sasoia dago . [2]


Horrez gain, lo kantetan agertzen den beste berezitasun bat da opari bat eskaintzea. Amak umeari  berak gustuko duen zerbait eskaintzen dio, baino haurrak hori lortu ahal izateko lehendabizi lo hartu beharko du. Esate baterako, lo kantaren zati honetan:

OPILA

Haurtxo xikia zuretzat

Opila surtan deraukat

Erdi erdia emango dizut

Beste erdia neuretzat


Seintxu txiki zuretzat

opila sutan badaukat

erdi-erdia emango deutsut

beste erdia niretzat


ASMAKIZUNAK

Asmakizun hitzaren jatorriari buruzko enigma asko egon arren, esan daiteke, frantseseko "énigme" hitzean eta gaztelaniazko “acertijo” edo “adivinanza” hitzetan oinarritzen dela. Euskararako hiztegian begiratzean asmakizun edo igarkizun hitzen definizioak honela dio: asmatzeko, igartzeko ematen den esamolde korapilatsu edo pipitakia. Definizioari begira esan daiteke, denbora-pasa erabiltzen den hitzezko joko dela eta adimena zorrozteko modu bat dela. Sorrerari begira hasiz gero, pentsa daiteke, aspaldiko arbasoek atseden ordurako erabiltzen zuten lehiaketa zela. Lehenengo igarkizunak agertu zirenekin urte asko igaro dira; batzuk Biblian zehar irakurri ditzakegu; eta gauza jakina da antzinako greziarrek ere erabiltzen zituztela ("Edipo eta Esfingea" kontakizunean esaterako) . Ordea, erromatarrek asmakizunenei maisuek baino estimazio urriagoa eskaini zioten, adimen zorroztasuna beraientzako ez zen hain garrantzitsua.

Gaur egungo, hizkuntza guztietan erabiltzen diren asmakizunak jatorria antzinaroan dutela ziurtatu daiteke. Asmakizunen sorkuntza prozesua ez da edonolakoa , sarrera forma bereziak daude eta lurraldearen arabera aldatuz dijoa. Bizkaian asmakizunari sarrera emateko formarik erabiliena, "Zer dala eta zer dala" da; ordea Burundako zonan asmakizuna aurkeztu ondoren itauna egiten da. Beraz, formak desberdinak izan arren, leku bakoitzak berea dauka baino azken batean gauza bera adierazi nahi dute. Anjel Lertxundi idazleak Haur literaturari buruz idatzi zuen liburuxkan honela dio: "aztertutako asmakizunek bere funtzionamendua dute, erdaraz edo euskaraz idatzita egotea ez du garrantzirik". [2]


ASMAKIZUN DESKRIPTIBOA: asmakizunaren azken zatian galdera bat ematen da.

Gorri- gorria

oiloak ipinia,

aitak erosia,

amak egosia

eta nik irentsia;

zer ote den asmatzen

hasi zaitia.



KONTRAKO ASMAKIZUNA: enumearazioaz ematen da, paradoxen tankerakoen bidez.

Gero eta handiago

eta ez dugu ikusten,

gero eta beltzago

eta ez gaitu zikintzen.[2]



KANTUAK UME JOKOETAN

Kantu hauen helburua haurren-jolasa betetzen da. Hauek aztertzen hasiz gero, haien ugaritasunaz eta aniztasunaz konturatzen zara. Lehenik eta behin komenigarria izango litzateke sailkapen bat egitea, jarraian zenbait joko deskribatuko dira:

  1. Ume txikien jokoak: 0-3 urteen tartean dauden umeei eginiko kantak dira. Kasu honetan umea gehienetan hartzailea da, egilea bera baino gehiago. Pertsona helduak kantatzen du, modu horretan umeak azkarrago ikasten dute.
  2. Zozketa formulak: Izenak dioen bezala, zozketa- formulak ez dira jokoak. kanta hauen helburua izango da, jolasean gelditzen den pertsona zein den jakitea eta talde desberdinak sortzea. Kanta hauek, errezitatzen dituzten haurrak, eskolara joaten dira.
  3. Ume siniskerak: moneta honetako kanten helburua pertsona helduak bere haurrarari haren ohiturak transmititzea eta irakastea izango da.
  4. Korru, Soka, ilada eta pelota jokoak: lau joko hauek euren artean daukaten zerikusia hurrengoa da, neskentzako bideratutako jokoak dira, kantuz egiten dira eta zoritxarrez kantu gehienak gaztelaniaz gorde dira.


Argi dago, ume joko anitzek helburu desberdinak dituztela, jarraian zenbait adibide aipatuko dira:

TXALOPIN TXALO

Txalopin txalo, txalo eta txalo

katutxua mizperu gainean dago.

Badago bego, bego badago

zapatatxu berrien begira dago.

http:// https://www.youtube.com/watch?v=9_wU3m1SCzg



Atzamarrak bereizteko jokoa:

Onek arrutzea erosi,

onek pirijitan imini,

onek gatza ein,

onek probau dau,

onek totolo onek dana jan dau.



Mimika egiteko kantuak:

Iru errege magoak ain bide luzean,

zeruan musikea , munduan tronpetea

andra Josefa tronpeta joten, Kriston erreberentzia,

yarri belauniko, adora Jesukristo.

- Gure zelaian nor dabil?

- Azaburuak loratzen.

Atatxu, amatxu, urra urra pitxitxu.





[2]

  1. Paya, Xabier. (PDF) AHOZKO EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA. .
  2. a b c d e f Markaida, Mª Eugenia et alii. (1991). Genero txikiak. Labayru, 84-85 or. ISBN 8486833663..