Anjel Lertxundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anjel Lertxundi
Anjel Lertxundi idazlea.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnjel Lertxundi Esnal
JaiotzaOrio1948ko martxoaren 5a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Andu eta Iñaki Aldai

Inguma: anjel-lertxundi-esnal Literaturaren Zubitegia: 85

Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a) euskal idazlerik oparoenetarikoa da. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik. Idazle lanetan, bi ezizen erabili izan ditu: Andu —aitaren baserriaren izena— eta Iñaki Aldai. Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik.[1] Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak Andu Lertxundiren 69 ekarpen ditu jasota.[2]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ai, Leire, Leire (1979, Erein)
  • Gaur asteartea da (1979, Erein)
  • Nikolas Mikolas (1979, Erein)
  • Sorgin bat aidean (1979, Erein)
  • Txibiribi bonbon (1979, Erein)
  • Txilibitu danbolin (1979, Erein)
  • Negua (1980, Erein)
  • Udaberria (1981, Erein)
  • Udazkena (1981, Erein)
  • Uda (1981, Erein)
  • Portzelanazko irudiak (1981, Erein)
  • Tristeak kontsolatzeko makina (1981, Erein)
  • Gizon kabalen piurak (1982, Erein)
  • Auskalo mendian (1984, Erein)
  • Tximinitik gora (1984, Erein)
  • Artillero dale fuego (1986, Erein)
  • Bateltxo bat kulunkan (1986, Erein)
  • Elegantzia frantzia (1986, Erein)
  • Ipurdian bost letra (1986, Erein)
  • Janda gero, majadero (1986, Erein)
  • Lekeitioko plazan (1986, Erein)
  • Titiritero titirimundi (1986, Erein)
  • Eskiatzaile herrenaren kasua (1988, Erein)
  • Estalaktita rockeroaren kasua (1988, Erein)
  • Kaxkajo bahituaren kasua (1988, Erein)
  • Paris de la France-ko pateen kasua (1988, Erein)
  • Alarguntsa sikodelikoaren kasua (1989, Erein)
  • Sardina ezpain gorriaren kasua (1989, Erein)
  • Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe (1993, Erein)
  • Tresak eta kordelak (1993, Zarauzko Udala)
  • Lehorreko koadernoa (1998, Alberdania)
  • Nire kuleroak (1999, Elkar)
  • Muxubero, mon amour (2000, Elkar)
  • Nik erremerre hitz egiten dut (2000, Elkar)
  • Dindirri = Flick (2001, Baigorri, Gara)
  • Aizak eta aizan elkarrekin dantzan (2002, Elkar)
  • Ezkutuko maitea (2002, Elkar)
  • Brummm! (2003, Elkar)
  • Graak! (2003, Elkar)
  • Maria Goikoak batbihirulau! (2011, Erein)
  • Haltzaren muinoa (2020, Elkar)
  • Zakarruko (2020, Erein)

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urrezko Astoa; Luzio Apuleio (1996, Ibaizabal)

Bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martin Ugalde, leialtasun baten historia (1997, Andoaingo Udala)
  • Eskarmentuaren papera (2009, Alberdania)
  • Paper festa : minimalia (2012, Alberdania)
  • Zu (2015, Erein)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anjel Lertxundi ez da teknofiloa, baina hasiera-hasieratik garrantzi handia eman dio Interneti. Euskal idazleen artean, eremu horretan gehien nabarmendu direnetariko bat da.

Bloga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anjel Lertxundik Hitz beste izeneko blog pertsonala dauka, Berria.eus webgunean. Blog horretan argitaratzen du egunero Berria egunkarian idazten duen zutabea, Hitz beste, baina blogean idazleak atal bat gehitzen dio zutabeari, post scriptum bat, eta hor Lertxundik azaldu ohi du zelan idatzi duen zutabe bakoitza, zergatik aukeratu dituen hitz edo adierazpide batzuk eta ez beste batzuk, alegia, azaltzen ditu bere idazkuntzaren nondik norakoak.

Hitz asmatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hitz asmatu ditu Anjel Lertxundik, Interneti lotuak, eta hitz horiek bidea egin dute sarean:

  • 8. probintzia. Berak izendatu zuen lehen aldiz “8. probintzia” esaldia (Internet, euskararentzat), adierazteko zer garrantzi duen Internetek euskararentzat.[5]
  • Sarelari. Horrela deitu zien Lertxundik internautei, alegia, Interneten nabigatzen dutenei.[6]
  • Informazio batzaile. Berak proposatu zuen izen hori Aurki.com, Bloglines eta antzeko aplikazioentzat. Horrela azaldu zuen proposamena: "Hona agregatzaile batek betetzen dituen lanak: aurkitu, jaso, bildu; elkartu; sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri; erantsi… Hiztegian bada horiek guztiak biltzen dituen aditz bat: Batu: aurkitu. Batu: jaso, bildu. Batu: elkartu. Batu: sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri. Batu: erantsi ‘Batzaile" hitzak, esanahiari dagokionez, primeran ordezka dezake "agregatzaile". Polita den ala ez, estetika gaitzetsi gabe ere, nik uste dut halako hitzek praktikoak eta argiak izan behar dutela. (…) Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez… "Nik egunero begiratzen diot aurki batzaileari’”.[7]
  • "Geurtz" hitza berreskuratzeko deia (berria, 2022-06-05).[8]
    Geurtz hitza berreskuratzeko deia egin zuen. Euskarak ahaztua zuen pieza hori eskatzen zuen denboraren anfora hautsiari eransteko: Lehen, orain, gero. Atzo, gaur, bihar. Iaz, aurten... "geurtz". Datorren urtea aipatzeko forma zaharkitua, alegia. "Horra hitz labur bat, ekonomikoa oso. Natural-natural ateratzen zaigu, kolpean ulertzen dugu. Denbora zehatz bat, hitz bakar batez adierazia."[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zabala, Juan Luis. (2015-08-30). «Aspaldi hautsitako zubia» Berria.
  2. Anjel Lertxundiren produkzioa, Inguma datu-basean erregistratua.
  3. Sarasola, Ainhoa. «Jaiotzetik klasiko bat zena» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Valente, Gimferrer, Lertxundi e De Melo, premios Rosalía de Castro» La Voz de Galicia 2000-07-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  5. Lertxundi, Anjel Blog, blog! url: http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=blog_blog_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1
  6. Lertxundi, Anjel Etxe zuria (post scriptum) url: http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=etxe_zuria_2&more=1&c=1&tb=1&pb=1
  7. Lertxundi, Anjel Agregatzaile ala batzaile? url: http://www.goiena.net/blogak/faroa/agregatzaile-ala-batzaile
  8. a b Lertxundi, Anjel. (2022-06-05). «Iaz, aurten, geurtz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Anjel Lertxundi