Lankide:Jaimeaisti/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

FERNANDO ALONSO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando Alonso Díaz, 1981eko uztailaren 29an jaio zen, Oviedon, Asturias. 1 Formulan Aston Martin taldearekin lehiatzen duen gidari espainiarra da eta McLaren, Renault eta Minardi taldeetan egon da.

Alonso hiru urterekin hasi zen kart lasterketetan parte hartzen eta arrakasta handia lortu zuen herriko eta nazioarteko txapelketetan.2001ean debutatu zuen Minardi taldearekin 19 urte zituela.Gaur egun Alonsok 32 lasterketa irabazi ditu eta 22 pole lortu ditu. 2018an atsedena hartu aurretik, 1.899 puntu lortu zituen. 1 Formularen historian distantzia gehien egin duen gidaria da eta munduko txapelketa irabaztea lortu duen espaniar bakarra da

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minardi F1 (2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean Ferrarirekin akordioa lortzeko pauso batera geratu zen. Azkenean Alonsok Renaultekin sinatu zuen kontratua. Minardi taldean egin zuen debuta, Renaultek utzita.

Renault F1 taldea (2002-2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Munduko Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko martxoaren 20an, Malaysiako Sari Nagusian (denboraldiko bigarrena), Fernando Alonsok bigarren garaipena lortu zuen, eta, gainera, pilotuen munduko txapelketan buru izan zen lehen pilotu espainiarra bihurtu zen Renault taldearekin batera. Denboraldiaren amaieran, F1eko munduko txapeldun izan zen lehen espainiarra zen. Alonsok hurrengo bi lasterketetan ere irabazi zituen Baréingo Sari Nagusia eta San Marinoko Sari Nagusia.Txapeldun gazteena bihurtu zen, 24 urterekin. Urte horretan taldeen txapelketa ere irabazi zuten Giancarlo Fisichellak ekin batera.

Vodafone McLaren Mercedes (2007)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi oso zaila izan zen Fernando Alonsorentzat. McLaren taldeak fitxatu zuen 3 urteko kontratua sinatu ostean. Bakarra bete zuen. Lewis Hamilton taldekidearekin arazo asko izan zituen, baita Ron Dennis zuzendariarekin ere. Azkenean 3. bukatu zuen 109 punturekin.

Scuderia Ferrari (2010-2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrarirekin debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrarirekin debuta. Urte hasieran Red Bull eta McLaren taldeak lehenengoko posizioetan zeuden, naiz eta Alonsok lehen lasterketa irabazi. Denboraldi erdian lehenengo postutik 40 puntura zegoen, baina azken aurreko lasterketan lehenengo postuan jartzea lortu zuen.Azken lasterketan txapelketa galdu zuen estrategia akats larri baten ondorioz. 2.bukatu zuen 252 punturekin, Sebastian Vettel txapeldunak baino 4 puntu gutxiagorekin.

McLaren (2015-2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Mclaren-ekin sinatu zuen 3 urterako, 2017raino.Bartzelonako neguko probetan istripu handia izan ondoren, Espainiako pilotuak ezin izan zuen denboraldiko lehen GPa jokatu, Australian, medikuaren gomendioagatik. Denboraldiaren hasiera oso zaila izan zen, McLaren-Hondaren motor berrien fidagarritasun- eta potentzia-arazoengatik.

Alonsok F1ean bizi izan duen denboraldi txarrenetako bat izan zen, arazo mekanikoengatik lehenengo 7 lasterketetatik 5etan utzi baitzuen.

Alonsoren Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko abuztuaren erdialdean, Alonsok, Twitter bidez, 1 Formula utziko zuela jakinarazi zuen, eta urte horretako denboraldia parte hartzen duen azkenekoa izan zen.

1 formulara itzultzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpine (2021-2022)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko uztailean, Renaultekin batera (gero Alpine F1 Team) «kategoria maximora» itzuliko dela iragarri zen, Daniel Ricciardoren ordez 2021. denboraldirako.

2021eko otsailaren 11n, auto batek harrapatu zuen Alonso, Luganotik hurbil ziklismoa egiten ari zela. Baraila eta hortz batzuk apurtuta, ospitalean geratu zen, baina lesiorik gabe. Hortz-kirurgia egin ondoren, 2021. denboraldiko aurredenboraldirako prestatzen jarraitu zuen.