Lankide:JonBabarro/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anne-Marie Rose Nicholson 1991ko apirilaren 7an jaio zen Essex-en, Ingalaterran. Anne-Marie izenarekin ezaguna den abeslari eta musikagilea ingelesa da. Hainbat single-etan parte hartu du eta hauetako batzuk lehen postuak lortu dituzte salduenen zerrendetan, gehien bat UK Singles Chart-en, Lehen postura Rockabye (Clean Bandit eta Sean Paul-ekin sortutako abestia), Alarm , Ciao Adios, FRIENDS eta 2002 iritsi ziren. Bere lehen estudioko diska Speak Your Mind izan zen, 2018ko apirilaren 27-an kaleratua. Diska hau UK Albums Chart-en hirugarren postura iritsi zen eta Anne-Marie-k lau izendapen jaso zituen 2019ko Brit sarietan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta lehen pausoak musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anne-Marie Nicholson, 1991ko apirilaren 7an jaio zen Essex-ko konderrian, Londreseko ipar-mendebaldean, Erresuma Batuko hiriburua. Humea zela, Anne-Marie bere logelan bakarrik kantatzen ikustea oiohkoa zen eta oso gustuko zuen Christina Aguilera, Lauryn Hill, S Club7 eta Alanis Morissette abestiak entzutea, azken hau influentzia garrantzitsua bihurtuz bere konposizioetan. Urteak aurrera joan ala, Prince eta Michael Jacson bezalako abeslariak entzuten hasi zen eta soul, ska, reggae eta rap musika estiloetan atentzioa jarri zuen, azken honetan Eminem eta 50 Cent artistengan interesa erakutsiz.

Bi urte zituela, Anne-Marie dantza eta antzerki klaseak jasotzen hasi zen herriko arte eszenikoen eskolan, bere anaiak ikasten zuen leku berean. Sei urte zituela, Les Misérables antzezlanerako proba bat egin zuen bere eskolan eta hau arrakastaz igaro zuen, West End-en ekoizpen honetan antzezteaz gain abesteko gaitasunak zituela erakutsi zuen. Musikalean zortzi urterekin kantari bezela estreinatu zen, abestia oso modu sinplean abestuz, baina denbora pasa ala ekoizleei bere papela gustatu zitzaien eta garrantzi gehiago ematea pentsatu zuten. Les Misérables-en emandako emaitza onen ondoren West End ekoiztetzearen beste musikal batean lana egin zuen, Whistle Down the Wind izenekoa, bertan Jessie J-ekin batera antzeztu zuen. Anne-Marie-ik antzezteari utzi zion nerabezaroan bere ahotsa jazotako tonu jetsieraren ondorioz.

Unibertsitatean zela, hainbat talentu frogetan parte hartu zuen Alanis Morissette-n abestiak kantatuz, bertan izandako hartu-emanak jendearekin beregan konfiantza irabazteko balio izan zion. Froga hauetako batean, eskolatik ezagutzen zuen epaimahaikide batek bira batean parte hartzeko eskatu zion. 2013-an, konpositore bat ezagutu zuen piano klase batzuk medio, honek bere piano abestiari ahotsa jartzeko norbaiten bila zenbilen eta Anne-Marie aukeratu zuen lan honetarako. Abestia Elton John-en Rocket estudioan grabatu zen, disketxearekin egindako lanarekin oso gustora gelditu zenez Anne-Marie-rekin kontratu bat sinatzea erabaki zuten.

Ezagutzera ematen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disketxearekin kontratua sinatu ostean, Anne-Marie musika pop-eko hainbat konpositore eta ekoizlerekin hasi zen lanean. 2013ko erdialdean, abeslariak maketa bat argitaratu zuen Summer Girl izenekoa, entzuleei asko gustatu zitzaien abestia eta bereziki Ed Sheran-ni. Kritika baikorrak jaso zituen hainbat kritikariren aldetik adibidez Sam Lansky. Naiz eta harrera ona izan bere lehen lanak, Anne-Marie-k denbora bat hartu zuen artista bezala garatzeko bere bakarlari karrerarekin aurrera jarraitu baino lehen. Etenaldi honetan, hainbat abeslariekin parte hartu zuen adibidez Magnetic Man, Gorgon City eta Raized By Wolves. Hau guztiak atentzioa deiarazi zion Rudimental-li eta idazketa saio batzuk eduki zituzten, baina azkenean ez zuten ezer argitaratu. Beranuduago, talde horretako abeslari batek taldea utzi zuenean 2013 biran, Anne-Marie gonbidatu zuten parte har zezan. 2014-an zehar, talde beraren bigarren diskan grabaketaren parte izan zen, We the Generation, bertan lau abesti idazten lagundu eta gainera batzuetan abestu zuen. Rudimental taldearekin, Anne-Marie-k bere experientzia musikalak handitzeko aukera izan zuen eta experientzia honekin bere bakarkako karrera aurrera jarraitzen lagundu zion. Akordio bat sinatu zuen Major Tom's taldearen disketxearekin eta beranduago Asylum eta Atlantic-ekin.

2015-eko uztailean, Anne-Marie-k bere lehen EP argitaratu zuen Karate izenekoa, bertan Gemini, stole eta Karate izeneko single bat aurkitzen dira, Josh Record eta Two Inch Punch- ek ekoiztuak. Urrian, bere lehen bakarkako bira egin zuen bere Erresuma Batuan. Arrakasta handia izan zuen eta sarrera guztiak saltzea lortu zuen, hilabete geroago Boy izeneko single bat kaleratu zuen. 2016 urtearen hasiera, Anne-Marie bere jaioterrian bira batean murgilduta egon zen Craig David eta WSTRN-rekin, MTV telebista kateak babestuta. Mtv-ren eskutik artista berriaren saria irabazi zuen 2016ean. Gainera, Anee-Marie lau kontzertuko bakarkako bira bat egin zuen Manchester, Nottingham, Brighton eta Londresen, ondoren Rudimental taldearen Erresuma Batuko biran parte hartu zuen.

2016-Orainaldia: Arrakastak eta Speak Your Mind[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko lehen hilabeteetan, Anne-Marie-k Do It Right estreinatu zuen, hasieran bere diskako single bezala argitaratu nahi zuten baina azkenean beste bat aukeratu zuten. Abestiarekin australiako single-en zerrendan hogeitabigarren postua lostu zuen non urrezko egiaztagiria eman zioten Australian Recording Industry Association (ARIA) eskotuk 35 mila kopia saltzeagatik. Bere hurrengo single-ak Alarm, bere bikotearen desleialtasunean oinarritua, maiatzean merkataratu zen eta honek zazpigarren postua lortu zuen ARIA-ko zerrendan. 70 mila ale saldu zituen Australian eta ARIA-k platinosko ziurtagiria eman zion. Erresuma Batuan izandako harrera hare handiagoa izan zen 400.000 ale salduta eta bertako sinlge-n zerrendan hamaseigarren postua lortu zuen. Aldiz Estatu Batuetan, Alarm abestiak gorakada izan zuen abestiaren hainbat bertsio argitaratu zirenean eta Billboard arrakastatsuenen zerrendan sartu zen. 2016ko uztailean, Anne-Marie-k MTVko babesa jaso zuen kate horretako hainbat iragarkitan azalduz eta urte horretako MTV European Music Awards sarietan push artista hoberenera izendatua izan zen, bertan bere Alarm abestia abestu zuen. Hontaz gain, Mobo Award sarietan artista berri hoberenaren izendapena irabazi zuen.

2016ko urrian, Illy raperoarekin elkarlanean Catch 22 kantua argitaratu zuten, Australiako entzuleei asko gustatu zitzaien abestia eta abesti arrakastatsuenen zerrendan hamabostgarren postua lortu zuten. Ondoren, Sean Paul abeslariarekin Rockabye single-an parte hartu zuen eta honek Erresuma batuko single-en zerrendan lehen postuan kokatu zen, lehenengo aldiz Anne-Marie-k postua lortu zuela. Baina Europan eta Amerikan kantua ez zen atzean gelditu, hemen ere lehen postuak lortu zituen single zerrendetan. "016ko lehen hilabeteetatik hasita Anne-Marie kontzertu bira batean murgilduta egon zen eta urte berdineko udan, Erresuma Batuan, hainbat jaialditan parte hartu zuen, esaterako V Secret Garden Party, Pukkelpop edo Bestival. Urri hasieran, Estatu Batuetako kontzertu aretoetan bakarlari bezala estreinatu zen eta bere abestien promozioarekin Erresuma Batuan jarraitu zuen. 2017an, Ed Sheeran en Divide Tour-eko gonbidatua izan zen. 2018an Speak Your Mind diska eta FRIENDS abestia argitaratu zituen eta urte berdinean Billboard saria irabazi zuen.

2018ko apirilaren 20an 2002 kantua plazaratu zuen eta urte berdineko abuztuaren 27an Don't Leave Me Alone argitaratu zuen, azken hau David Guetta-rekin lankidetzan sortua. Speak Your Mind-ek izandako arrakastaren ondorioz Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan urrezko diskaren ziurtagiria eman zioten. Asylum Records disketxeak Anne-Marie bere bigarren diskan lanean dagoela baieztatu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karate (2015)
  • Alarm (Remix EP) (2016)
  • Ciao Adios (Remix EP) (2017)
  • Then (Remix EP) (2018)

Single[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Lana Kategoria Emaitza
2016 MTV Europe Music Award
MTV

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]