Essex

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Essex konderriaren kokapena.

Essex[1] Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Ingalaterrako ekialdeko eskualdean dago eta hain zuzen ere bertako konderririk populatuena da.

Konderriaren hiriburua Chelmsford da (110.000 biztanle) eta 3.670 kilometro karratuko area du eta 2003an 1.627.647 biztanle zituen, eta 1.396.600 2011an. 3.465 km2-ko azalera dauka.

Londresetik gertu dagoenez, konderria hiriburuko hedapena da gaur egun. Konderrian ere Stansted aireportua dago, Londresko hirugarrena.

Konderriaren izena antzinako Essex erreinutik dator k. a. 500an sortua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide hauek ditu: Londres Handia, Hertfordshire, Cambridgeshire eta Suffolk. Kent konderriarekin bere muga Tamesis ibaia da.

Konderriaren lekurik altuena "Chrishall Common"en dago, 147 metrotara.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Essexeko barrutiak.
  1. Harlow
  2. Epping Forest
  3. Brentwood
  4. Basildon
  5. Castle Point
  6. Rochford
  7. Maldon
  8. Chelmsford
  9. Uttlesford
  10. Braintree
  11. Colchester
  12. Tendring
  13. Thurrock
  14. Southend-on-Sea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Essex Aldatu lotura Wikidatan