Lankide:Jonitur/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

AKRBELTZ[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nor da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akerra eta sorgina

Akerbeltz euskal mitologiako pertsonaia bat da. Itxuraz bai giza eta bai animalia itxurak nahastuta agertzen zaigu, izan ere lepoz gora nahiz gerriz behera aker beltz baten itxura eta ezaugarriak duazka. Sabel eta bular aldea berriz giza itxurakoak ditu.

Ikuspegi desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akerbeltzek hainbat siniezkizun dauzka beregan. Garai batean Kristautasunaren barruan, bere menpe hainbat deabru zerbitzari dauzkan deabru bezala ikusi izan da, txarkeriarako girnez betea. Horretaz gain akalearre ororen zuzendari ere bada elizaren arabera.

Aldiz azken urteotan, beste sineskizun batzuk gailendu dira. Antza denez, akerbeltz, animalien zaindari eta defedatzaile da, haiek gaixo daudenean sendatzeko gaitasuna baitauka. Hori dela eta Euskal Herriko hainbat baserritan aker bat eduki ohi zuten ukuilu eta ezkaratzeetan animalien babesgarri modura.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aditzera aspaldiko denboretatik dabil euskal lurretan. Akitanian aurkitutako III. mendeko izkribu erromatarretan Aherbelste izenaz ageri da. Izen hri gaur egun linguistek Akerbeltz izenrakin lotzen dute. Izkribu horretan, garai hartako jainko batez dihardu, animaliak gobernatu eta ziantzen dituen jainkoa. Hau bera izan liteke XVI-XVII. mendeetan sorginek gurtzen zuten jainko bera.

Akelarreekin lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu den Akerbeltzekiko adiera negatibo horri dagokionez, berak sorginen biltzarrak, "akelarreak" alegia, gidatzen zituen eta akelarreak txarkeriarekin eta gaiztakeriarekin lotu izan direnez, nola ez, ekitaldi hauek gidatzen zituena ere gaizotzat jo izan da.

Akelarre hitza beraren jatorriari begiratuta ikus dezakegu "aker" eta "larre" hitzen baturak osatzen duela. Akelarre Zugarramurdiko kobazuloaren atarian dagoen zelaia da.

Estaen da garai batean sorginek Akelarren egiten zituztela beren biltzarrak esan bezala Akerbektz buru izanik, astelehen, asteazen eta ostiralero. Sorginek Akerbeltz bere erlijioaren aurkako eta ezarritako ordenaren aurka egiteagatik miresten zuten, naturarekiko espirtualtasuna defendatzen zuten sinesmenak goratuz.

Funtsean, inkisizio garian, XVI-XVII. mendeetan, sorgin ehiza, ohitura eta sineskizun zaharren defentsa egiten zuen herri mugimendu baten aurkako errepresioa izan zen.