Lankide:Joseba Zumeta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sorosleak S.L Orioko hondartzako segurtasuna bermatzen duen lan enpresa bat da. Enpresa hau 2000.urtean sortu zen eta gaur egunera arte iraun du herriko hondartzan lanean.

Orioko ikuspegia

Sozietate honen helburua hondartzako erabiltzaileen ongizatea eta segurtasuna bermatzea da eta honetarako 12 lankide tituludunekin kontatzen du.

Hondartza herriko zonalde erabilienetako bat dela esan gabe doa. Honez gain, herriari ospea eta turismoa ekartzen dio. Beraz, udaletxearentzat oso garrantzitsua da hondartzaren kudeaketa on eta zaindu bat diru fluxu handia suposatzen baitu honek. Sorosleen denboraldiak ekainaren 1etik irailaren 30era irauten du eta ez dute jai egunik. Beste hitz batzuetan esanda, egunero egon behar dute 6 sorosleek lanean.

Enpresa honetan urtero egoten dira aldaketak plantilan eta urtero maiatzean egiten dira hautaprobak. Proba hauek Getaria-Zarautz igeri zehartzean datza eta lehenengo iristen direnak izango dira hautatuak. Honez gain, aurreko urtean liskarrak izan baditu lankide batek enpresako beste kideekin honek sarbidea debekatua du tenporada berrirako.

Orioko hondartza

Ekainetik Irailera bitartean jendez gainezka egon ohi da hondartza eguraldi beroekin nagusiki eta liskarrak, txakurrak, korriente eta olatu handiak, etab ohikoak izaten dira. Beraz, ezinbestekoa da enpresa osatzen duten langileak momentuoro jakitea zer egin eta estres handiko egoerak nola aurrera eraman jakitea. Sorosleak S.L enpresako arazoei erreparatzen diegunean nabarmenetako bat komunikazioa dela esan genezake. Izan ere, langile asko lan baldintza onengatik atzerritik etortzen dira eta ez dakite Euskaraz mintzatzen. Inglaterra, Frantzia, Danimarka…ko jendea dago plantilan eta ezinezko izaten da askotan elkar ulertzea eta gainera ez dago hizkuntza-kudeaketako protokolorik.

12 langileetatik herrikoak direnak 6 dira eta euskaraz dakitenak halaber 3. Geratzen diren seiak atzerritarrak dira eta Ingelesa erabiltzen dute elkar komunikatzeko ez baitute ez gaztelania ez euskara ulertzen. Egoera hau dela eta, Oriotarrek eta euskeraz mintzo ezin duten beste hirurek ingeleraz hitz egitea besterik ez zaie geratzen eta honek inpotentzia eta samin egoerak sorrarazten ditu enpresan.

Enpresa hiru sailetan banatuta dago. Lehenik eta behin hondartza arduradunak daude (2 pertsona) eta beraiek dira jabeak. Bigarrenik patroiak daude uretako motoaren erabileraz arduratzen direnak eta hirugarrenik sorosle arruntak. Watshapp talde bat dago langileen artean eta bertan Ingelesez hitz egitea derrigortzen du hondartzaburu Danimarkarrak bestela ez baitu ulertzen. Halaber, bi oriotarrek ez dakite ingeleraz mintzatzen eta taldeko mezuak ez dituzte ulertzen. Bilerak egiten direnean ere atzerriko hizkuntzan egiten dira eta oriotarrak nazkatuta daude beraien herriko hondartzan ezin euren euskalkian hitz egiteaz eta ingelera inposatzeak hondartzaburuetako batek.

Beste arazo bat ordutegiarena litzateke, Izan ere goizeko zortzietatik gaueko zortzietara egon behar baitute lanean enpresa honetako langileak. Eguzkia ateratzen denetik sartzen denera gutxi gorabehera. Honen inguruan manifestazioak egin dira baina ez da inoiz aldaketarik egon. Gainera, asteburuetan lan egiteagatik ez da gehigarririk kobratzen beste lanetan gertatzen den bezala. Azkenik, lesionatuta badaude edota gaixorik eta baja eskatu behar badute ez dute ordainsaririk jasotzen baja eskatu eta bost egun pasa arte.