Hondartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pomerania Beach (Darss)
Kontxako hondartza, Donostia

Hondartza itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo haien azpian, hareazko edo harri txikizko lurzoruarekin.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzak ibaiei eta itsasoari esker sortzen dira.

  • Ibaien eragina: Iturburuetatik gertu dauden errekek mendietako harkaitzak higatzen dituzte eta arrokatik partikula txikiak askatu, edo ahulguneak erasotzean, harri puskak ateraz. Harri puska txikiago horiek ere higatzen ditu urak, tamaina are txikiagokoak izan arte, eta itsasoratzera iristerako basak eta hareak baino ez dira uretan suspentsioan geratzen. Hondar eta lohi horiek itsasbazterrean kokatzen dira, eta denborarekin dunak eta hondartzak sortzen dira.
  • Itsasoaren eragina: Itsasoak itsasbazterretako labarrak higatzen ditu eta abrasio plataformak eta hondarra sortzen. Hondar hori korronteetatik babestutako guneetan metatzen da, ibaien itsasoratze guneetan, adibidez. Horrez gain, itsasoak gerora harearekin metatzen diren beste hondakin batzuk ere xehatzen ditu (adibidez, maskorrak).

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisialdi gune horietara jende franko joaten da, batez ere udan. Bertan bainatu, ur bazterrean ibili eta uretako eta bestelako kirolak egin daitezke.

Hondartzak gune publikoak izaten dira eta uda garaian sorosleek zaintzen dituzte, bai hondartzak berak, baita bertara doan jendea ere. Zaindu gabeko hondartzak ere badaude.

Hiru bandera izaten dituzte: berdea (lasaitasun osoaz igeri egin daiteke), horia (argi ibili beharra dago bainatu nahi bada eta gorria (bainatzea debekatuta dago).

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko hondartzak»

Euskal Herriko hondartzak La Arenako mendebaldeko hondartzatik (Muskiz) beste muturreko Barra hondartzaraino (Baiona) daude. Euretako asko surf egiteko oso egokiak dira eta munduan ezagunak dira, batez ere Biarritzeko hondartza eta Mundakakoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.