Lankide:Joxan Garaialde/Argonautak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argonauta izena latinezko argonautatik dator eta hau, berriz, grezieratik: αργοναύτης, Ἀργώ / Argó (ontziaren izena) eta ναύτης / naútēs (marinel). Argo zen bidaiatzen zuten ontziaren izena, bere eraikitzailearen, Argos, ohoretan, nahiz eta izen hori etimologikoki ere erlazionatuta zegoen ἀργός, "azkar" esan nahi zuenarekin[1].

Argonauten istorioa Greziako kondaira zaharrenetakoa da, eta elementu komun asko biltzen ditu herri-ipuinetan: hura paretik kentzeko bidaia arriskutsura bidalitako heroia, ezinezko zeregina ezarriz, baina ustekabeko aliatuen laguntzari esker garaile ateratzen dena.

Antzinako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argonauten bidaia mitikoko gertakariak antzinateko literatura-lan ugaritan kontatu ziren. Homerok Argo itsasontzia aipatzen du Noraezeko Arrokak zeharkatu zuen lehena bezala, Kolkidetik nabigatuta[2], baina ez du Urrezko ahari-larruari buruzko aipamenik egiten. Hesiodoren bidaiari buruzko aipamen laburra ere egiten du[3]. Espedizioaren osoko kontakizunik zaharrena Pythica IV da, Pindarorena, K.a. V. mendekoa. Baziren bidaia kontatu behar zuten beste poema zaharrago batzuk, horietako bat Eumelo Korintokoari egotzia, K.a. VIII. mendean datatu ohi dena. eta Naupactias izeneko beste bat, K.a. V. mendekoa baino lehenagokoa izan behar zuena, baina, haietatik, zati batzuk baino ez dira gordetzen[4]. K.a. V. mendekoa ere Euripidesen Medearena da, zeinak, bidaiaren ondorengo gertaerak kontatzen baditu ere, bere garapenean hari buruzko xehetasun batzuk eskaintzen dituen.

K.a III. mendekoa da espedizioko kontaketa osatuena kontsideratzen den Apolonio Rodaskoaren Argonáutikoak. K.a. I. eta K.o. II. mendeen artean, Diodoro Sikuloren Liburutegi Historikoa, Valerio Flakoren Argonáutikoak —lan hau amaitu gabe zegoen arren—, Apolodororen? Biblioteka Mitologikoa eta Higinoren Alegiek ere mitoaren berri zehatzak eskaintzen dituzte. Geroago, Argonautiko Orfikoak dira, agian, IV. mendekoak.

Lan horietako batzuek, iturri gisa, iraun ez duten mitografoen lanak erabili zituzten, hala nola Kleon Kuriokoa, Herodoro, Ferecides, Teolito Metimnakoa, Demarato edo Dioniso Szitobrakion[5].

Irudikapen artistikoetan, Delfosko Sizion Altxorreko monopteroen metopak antzinatasunagatik eta kalitate artistikoagatik nabarmentzen dira, K.a. 570. urte inguruan datatuak izan direnak, eta Frixoren eta Argo itsasontziaren irudikapenak dituzte, non Orfeo barne hartzen duen. Argonautak antzeztuta zeuden Peliasen omenezko hileta jokoetan parte hartzen ere, Zipselo kutxa ospetsuan, Pausaniasen informazioaren arabera, baina lan artistiko hori ez da gorde. Zeramikaren barruan, mitoaren alderdi zehatzen irudikapenak ezagutzen dira, K.a. VII.-VI. mendez geroztik[6].

. [[Kategoria:Argonautak]]

  1. Diodoro Sículo IV,41.
  2. Homero, Odisea XII,70.
  3. Hesíodo, Teogonía 992.
  4. Bernabé Pajares, Alberto (1979): Fragmentos de épica griega arcaica, Gredos, Madrid, pp. 246-274.
  5. Máximo Brioso Sánchez y Antonio Villarrubia Medina, Estudios sobre el viaje en la literatura de la Grecia antigua, p.24, Sevilla: Universidad de Sevilla (2002), ISBN 84-472-0751-X.
  6. Estela Martínez Cabezón,El mito de Medea en las letras hispanas (siglos Txantiloi:Siglo-Txantiloi:Siglo), p.44, tesis doctoral (2012), Universidad de la Rioja.