Euripides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euripides
Euripides Pio-Clementino Inv302.jpg
Bizitza
Jaiotza SalaminaK. a. 480
Herrialdea Antzinako Atenas
Talde etnikoa greziarra
Heriotza PellaK. a. 406
Heriotza modua : animalia-erasoa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak tragedy writerra Itzuli
Lan nabarmenak Alcestis Itzuli
Andromache Itzuli
The Bacchae Itzuli
Hecuba Itzuli
Helen Itzuli
Electra Itzuli
Herakles' Children Itzuli
Herakles Itzuli
The Suppliants Itzuli
Hippolytus Itzuli
Iphigenia in Aulis Itzuli
Iphigenia in Tauris Itzuli
Ion Itzuli
Cyclops Itzuli
Medea Itzuli
Orestes Itzuli
Rhesus Itzuli
The Trojan Women Itzuli
The Phoenician Women Itzuli
Genero artistikoa Tragedia greziarra
IMDb nm0262381

Euripides (antzinako grezieraz: Εὐριπίδης; Salamina, Antzinako Grezia, K. a. 480 - Pella, K. a. 406) poeta tragikoa izan zen. Bere garaikideek eszeptikoa zela aurpegiratu zioten, jainkoei jaierarik ez ziela, Greziako mitoak ez zitzaizkiola axola. Gerrak ahuldutako Atenas batean, jendeak tradizioak, legeak, erakundeak, antzinakoengandik jasotako morala gutxiesten zituen unean idatzi zuen Euripidesek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barneko izaera, antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatzea baino, eta hartaz, Euripidesek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu zuen ospea da horren lekukorik garbiena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren jatorriaz, bizitzaz, eta heriotzaz nahiko datu gutxi dago, eta sarri asmo txarrez esandakoak ezagutzen dira. Sokratesen adiskidea zen. Filosofoen eta sofisten irakatsiak entzun zituen, poesia eta antzertia idazten hasi aurretik. K. a. 455ean aurkeztu zituen, lehen aldiz, hiru obra Dionisoren omenetako lehian, Atenasen. Hirugarren geratu zen. Eskilo, Euripidesen areriorik gogorrena, urte horretan hil zen.

Bizi zela, ez zuten bere garaikideek aintzat hartu; baina Mazedoniako Arkelao erregearen gortean hil ondoren, Euripidesen ospea Grezia osora hedatu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi zituen laurogeita hamabi obretatik, hemezortzi heldu dira gaurko eguneraino. Noiz idatzi zituen, batzuetan zail da zehazten. Hiru taldetan bana daitezke obra horiek:

  1. Hasteko, formaz eta edukiz klasikoak direnak: Medea (431), Hipolito (428), Ifigenia Aulisen (405) eta Bakanteak (405).
  2. Bigarren, tragedian teknika-berrikuntzak dakartzanak: Alzeste (438), Ion (418), eta Elektra (413).
  3. Eta, azkenik, garai hartan gertatzen ari zena jasotzen duten obrak: Heraklideak (430), Andromaka (426), Troiarrak (415) eta Helena (412).

Oraindik beste zenbait tragedia gaineratu behar dira: Hekuba (424), Erregutzaileak (424), Herakles haserre (424), Ifigenia Tauriden ( 414), Feniziarrak (410) eta Orestes (408).

Data ezaguna ez bada ere, Euripidesek drama satiriko bat idatzi zuen, Ziklopea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euripides Aldatu lotura Wikidatan