Lankide:Joxan Garaialde/Edukiontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Edukiontzia[1] itsas edo ibai-garraiorako, lurreko garraiorako eta garraio multimodalerako karga- edukiontzi bat da. Salgaiak eguralditik babesten dituzten unitate estankoak dira, eta ISO (Normalizaziorako Nazioarteko Erakundea) araudiaren arabera fabrikatzen dira, zehazki, ISO-668. Horregatik, ISO edukiontziak bezala ere ezagutzen dira.

Edukiontziak objektu handiak edo astunak garraiatzeko erabil daitezke: motorrak, makineria, ibilgailu txikiak, eta abar, edo paletizatutako salgaiak. Ez dira hain ohikoak soltezko salgaiak garraiatzen dutenak. Edukiontziaren neurriak estandarizatuta daude bere manipulazioa errazteko; ohikoena 6 metro luze (20 oin) izaten da.

Edukiontziak corten altzairuzkoak dira, batez ere, baina badira aluminioa eta beira-zuntzez indartutako beste kontratxapatu batzuk ere. Gehienetan, zorua egurrezkoa da, nahiz eta dagoeneko badauden banbuko batzuk. Barruan, hezetasunaren aurkako estaldura berezi bat dute bidaian zehar hezetasuna saihesteko. Edukiontzien beste bereizgarri bat izkina bakoitzean bihurguneetarako atxikileku egotea da, eta horiek, garabi berezien bidez, lotzeko aukera ematen dute, baita itsasontzietan zein kamioietan lotzea ere. Gainera, ontziak zigilatu egiten dira bidaierako.

Efukiontziekin, salgaien lehen garraioa 1956ko apirilaren 26an izan zen. New Yorketik Houstonera bidaia egin zuen Malcom McLeanek antolatuta. [[Kategoria:Ontziak]] [[Kategoria:Logistika]]

  1. http://lema.rae.es/drae/?val=contenedor