Lankide:Joxan Garaialde/Humphrey Bogart

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru neba-arreben artean zaharrena zen. Gurasoak, Belmont DeForest Bogart zirujaua (1867-1934), jatorri anglo-herbeheretarra (Bogart abizena Herbeheretako Bogaert-etik dator) eta Maud Humphrey (1868-1940) artista grafikoa (1868-1940) Parisen sortua, Whistler margolari inpresionistarekin The Delineator moda aldizkariko zuzendari grafikoarekin eta sufragista militantearekin ikasia. Ama, marrazkilari gisa, entzute handikoa zen, eta bere senarrak baino bi aldiz gehiago irabazten zuen. Bi gurasoak hotzak, urrunak eta formalak ziren Humphreyrekin eta haren bi arrebekin, nahiz eta beren erara maite zituzten. Humphreyk aitarengandik kritikarako joera, arrantzarako zaletasuna, belarekiko betiko zaletasuna eta borondate sendoko emakumeekiko erakarpena jaso zuen.

Bogartarrak Upper West Side-ko apartamentu batean bizi ziren, eta txabola bat zeukaten 55 hektareako finka batean, Canandaigua Lake ondoan, New York estatuan, non, gaztetan, Humphreyren lagun taldea antzezlanak prestatzen entretenitzen zen. «Bogie», hala deitzen zioten, eskola onetan ibili zen, eta familiak, Yale Unibertsitatean, bere aitaren mediku karrera egitea espero zuen

Humphreyren bizitza, Philips Akademiako (Massachusetts) barnetegian, William Brady laguna (William A. Brady eszena-ekoizlearen semea) ezagutu zuenean aldatu zen, eta hark bultzatu zuen eszena-aktore izatera. Beharbada horregatik, Akademian huts egiten hasi, eta arrazoi ilun samarrak zirela medio (nahiz eta denak berarentzat zehaztutako patuarekin zerikusia zuten) kanporatu egin zuten.

[[Kategoria:Los Angelesen hildakoak]] [[Kategoria:Hollywoodeko ospearen pasealekua]] [[Kategoria:Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak]]