Massachusetts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Massachusetts
Commonwealth of Massachusetts
Ereserkia: All Hail to Massachusetts (en) Itzuli
Leloa: Ense petit placidam sub libertate quietem
Flag of Massachusetts.svg
Massachusettseko bandera
Coat of arms of Massachusetts.svg
Map of USA MA.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Boston
42°21′30″N 71°3′45″W
Azalera27.336
Ura %26,1
Punturik altuenaMount Greylock (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakRhode Island, Connecticut, New York, Vermont eta New Hampshire
Administrazioa
GobernadoreaDeval Patrick
Governor of Massachusetts (en) ItzuliCharlie Baker (en) Itzuli
LegebiltzarraMassachusetts General Court (en) Itzuli
Epai autoritateaMassachusetts Supreme Judicial Court (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.794.422 (2015)
Green Arrow Up.svg246.793 (2010)
Dentsitatea248,55 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Derrigorrezko eskolaratzea-16
Ekonomia
BPG nominala584.039.000.000 US$ (2020)
596.593.100.000 US$ (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Historia
Sorrera data: 1788ko otsailaren 6a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
mass.gov

Massachusetts (ingelesez ˌmæsəˈtʃuːsɨts ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dago. Haren hiriburua Boston da. Guztira 6,3 milioi biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra Berria eskualdea osatzen du Connecticut, Maine, Hampshire Berri, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.

Laua da kostaldean eta menditsua mendebaldean (Berkshire mendiak). Taunton, Connecticut eta Merrimack ibaiak igarotzen dira estatutik[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Verrazanok esploratu zuen kostaldea 1524an. 1636ko irailaren 8an Harvard Unibertsitatea sortu zuten Cambridgen, Bostondik gertu, hasieran "New College" izenaz. Burujabetasunaren aldekoen gune garrantzizkoena izan zen, eta 1776an sartu zen Batasunean.[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrian, ehungintza eta oinetakogintza dira jarduera nagusiak, eta baita arrantza eta ontzigintza ere. Harvard Unibertsitatea bertan dago.[3]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusettseko hezkuntzak emaitza oso onak lortzen ditu AEBetan eta nazioartean egiten diren ebaluazioetan, baina bereziki goi mailako hezkuntzak lortu du nazioarteko ospea. Munduko unibertsitate pribatu onenetakoak dira, urtero egiten diren sailkapenen arabera, Harvard University eta Massachusetts Institute of Technology, biak Cambridge hirian. Bi unibertsitate horiek munduko unibertsitate bikainenen goi-goiko postuetan hamarkadetan egon dira, baina bi horiekin batera, beste hainbat erakunde ere bai: Tufts University, Boston College, Brandeis University, Boston University eta Northeastern University, besteak beste. Massachusettseko unibertsitate publikoak (UMass) ere ospe ona du AEBetan. Bost campus ditu.

Massachusettsen ospe handiko goi mailako arte eskolak ere daude: Williams College, Amherst College eta Wellesley College.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.