Lankide:Joxan Garaialde/Kate trofiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Energia eta maila trofikoen arteko erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismo bat elikatzen den eta jaten duten faseen segida horretan, energia, hala, nibel trofiko batetik bestera igarotzen da. Landare berdeek edo beste organismo fotosintesitzaileek eguzki-energia erabiltzen dute karbohidratoak sortzeko beren beharretarako. Energia kimiko horren zatirik handiena metabolismoan prozesatzen da, eta, arnasaldian, bero gisa galtzen da. Landareek, gainerako energia, biomasa bihurtzen dute, lur gainean egur eta belar ehun gisa eta lur azpian sustrai gisa. Azkenik, biltegiratutako energia den material hori larre-belarjaleak, deskonposatzaileak eta detritus-elikatzaileak biltzen dituen bigarren nibel trofikora pasatzen da.

Bigarren nibel trofikoan asimilatutako energia gehiena, arnasaldian, bero moduan, berriro galtzen den arren, zati bat biomasa bihurtzen da. Nibel trofiko bakoitzean, organismoek jasotzen dutena baino energia gutxiago bihurtzen dute biomasa. Beraz, zenbat eta urrats gehiago eman ekoizlearen eta azken kontsumitzailearen artean, orduan eta energia gutxiago geratzen da eskuragarri.

Elika-sare batean, gutxitan daude lau maila edo bost nibel baino gehiago. Denborarekin, nibel trofikoetatik igarotzen den energia guztia bero moduan galtzen da. Energiak lan erabilgarria egiteko gaitasuna galtzen duen prozesuari, entropia deitzen zaio.

Landareek, fotosintesiaren bidez, eguzkitik zuzenean lortzen dute energia. Animaliek, berriz, jaten duten elikagaietatik lortzen dute energia, dela landarea edo animalia. Arnasketaren bidez, landareek zein animaliek energia aprobetxatzen dute, baina horren zati bat bero moduan xahutzen dute, kanpoko ingurunera pasatzen dena. Beraz, ekosistema batean zehar, energia-fluxua norabide bakarrekoa da.

Mikroorganismo batzuek gatz mineral bihurtzen dute hildako materia organikoa. Gatzak autotrofoek erabiltzen dituzte, eta autotrofoak heterotrofoek jaten dituzte. Ondoren, organismo autotrofoak zein heterotrofoak hiltzen dira, eta haien aztarnak mikroorganismoek eraldatzen dituzte, zikloa berriro hasiz. Horrela, materiak ekosisteman zirkulatzen du, modu ziklikoan. [[Kategoria:Ekologia trofikoa]]