Lankide:Joxan Garaialde/Rocky Marciano

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haurtzaroa eta nerabezaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marciano Brockton-en (Massachusetts) hegoaldean jaio, eta hazi zen Pierino Marchegiano eta Pasqualina Picciuto gurasoengandik, biak Italiatik etorritako etorkinak. Bere aita Abruzzoko Ripa Teatinakoa zen, eta ama, berriz, Campaniako Galdoko San Bartolomeokoa zen. Rockyk bi anaia zituen, Peter eta Louis, eta hiru arreba, Alice, Concetta eta Elizabeth. 8 hilabeterekin pneumonia jasan zuen, eta, heriotzatik, oso gertu egon zen.

Gaztaroan, bere anaia Sonny eta David Rooslet-ekin (Marcianoren lagun bizilaguna) beisbolean jokatu zuen, gimnasiotarako ekipoak fabrikatzen lan egin zuen (gero, Marciano Charles Atlas-en bezeroa ere izango zen), eta, bizkarrean esekita, maleta bat erabiltzen zuen poltsa astun gisa. Brockton High School-era joan zen, non beisbol eta futbol taldeetan jokatu zuen. Hamargarren mailaren amaieran utzi zuen eskola. Marcianok Brockton Ice and Coal Companyrentzat kamioiak deskargatzen lan egin zuen, eta bulldozeretan, trenbidean eta zapatagile gisa ere lan egin zuen. Rocky, hala, Hanson-en (Massachusetts) ere bizi izan zen. Bizi zen etxea Kale Nagusian dago.

1943ko martxoan, Marciano AEBko armadan errekrutatu zuten bi urteko epe baterako. Galesko Swansea goardia-taldean izan zen, Mantxako kanala Normandiara gurutzatzen zuten ferryen hornikuntzan laguntzen. 1946ko martxoan amaitu zuen bere soldaduska zerbitzua, Fort Lewisen, Washingtonen. [[Kategoria:Hegazkin istripuan hildakoak]] [[Kategoria:Pisu astuneko txapeldunak]] [[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako boxeolariak]]