Edukira joan

Lankide:Julenecp/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sobietar zientzialariek Laikak hamar egunen buruan kontsumituko zuen pozoitutako janariarekin sakrifikatzea antolatu zuten. Urte askoz, Sobietar Batasunak[1] Laikaren heriotzari buruz azalpen kontraesankorrak eman zituen, batzuetan bateriek huts egin zutenean txakurra oxigeno ezagatik hil zela edo besteetan eutanasia jaso zuela esanez. 1999an, sobietar iturriek Laikak gutxienez lau egunez bizirik iraun zuela baieztatu zuten eta ondoren, ontziaren gainberotzearen ondorioz bizia galdu zuela. 2002ko urrian, Dimitri Malashenkovek, Sputnik 2aren[2] jaurtiketan parte hartu zuen zientzialariak, Laika aireratzetik bost eta zazpi ordu artean pasata hil zela ezagutarazi zuen, estresaren eta ontziaren gainberotzearen ondorioz. Houstonen Espazioko Mundu Kongresuan aurkeztu zuen artikulu baten arabera:

<<Ia ezinezkoa izan zen tenperaturaren kontrol fidagarri bat sortzea hain denbora gutxian.>>

Sputnik 2ak Lurra 2.570 aldiz orbitatu zuen 163 egunez. Ontzia atmosferan sartzean desintegratu zen, 1958ko apirilaren 14an.

Estatu Batuen[3] eta Sobietar Batasunaren espazioko lasterketaren opakotasuna zela eta, esperimentuaren eztabaida etikoak hein handi batean denbora batez jorratu gabe egon ziren. 1957ko prentsa kezkatuago zegoen esperimentuak izandako eragina ikuspuntu politiko batetik erakusteagatik. Aldi berean, Laikaren osasuna arazo txikiagoa bihurtu ziren.


Animalien eskubideak babesten dituzten hainbat taldek sobietar enbaxadaren aurrean egin zuten protesta. Beste batzuk New Yorken[4] manifestatu ziren Nazio Batuen Erakundearen [5]aurrean. Hainbat zientzialari estatubatuarrek, ordea, laguntza eskaini zieten haien sobietar kideei, behintzat Laikaren heriotzaren berri eman baino lehen.

  1. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna. 2019-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. Sputnik 2. 2019-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. Ameriketako Estatu Batuak. 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. (Gaztelaniaz) Nueva York. 2020-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  5. Nazio Batuen Erakundea. 2020-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).