Lankide:Julia Cordero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txekearen definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeke modeloa

Txekea dokumentu bat da, diru fisikoa erabili gabe, ordainketak egiteko balio duena. Libratzailea deituriko pertsona batek Entitate Bankario bati agindua emaen dio diru kopuru konkretu bat beste pertsona edo enpresa bati ordaintzeko.[1]

Erabilera eta zehaztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekea erabili ahal izateko, lehendabizi zehaztasun batzuk bete behar dira. Txekea sinaturik egon behar du (bere libratzaileak sinatuz), eta gainera, erlazionaturiko Entitate Bankarioan fondo nahikoak dituela ziurtatu beharko da.

Legeak dioenez, ezaugarri hauek betetzea nahikoa izango litzateke txekea edonork erabilii ahal izateko. Hala ere, ez da ordainketa-sistema ohikoena, eta komertzio askotan ez dituzte onartzen.

Komeni da adieraztea dokumentu honen erabilera eman daitekeela beti ere, libratzaileak entitateari txekea bera anulatzea eskatu ez badio. Kontrako kasuan, Bankuak kobratzera eraman duenari txekea ez dio onartuko, legala izaten jarraitzen badu ere.[2]

Txekearen elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igortzailea/Libratzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekea emititzen eta sinatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa izango da.

Igorpendua (Entitate Bankarioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekearen totala ordaintzen duen enititatea da.

Edukitzaile legitimoa edo Onuraduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekearen zenbatekoa kobratzeko eskubidea duen pertsona fisiko edo juridikoa izango da.

Historia eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean sortzen da lehenengo txekea Ingalaterran, Bankuen praktikei esker. Hala ere, XIX. mendearen hasieran txekearen legalizazioa ematen hasi zen, konkretuki 1852. urtean hasi ziren lehenbiziko legediak idazten.

Honen atzetik, Frantzian 1865. urtean, txekearen inguruko legeak sortzen hasten dira ere. Eta hortik aurrera, beste munduko tokietan berdina egiten hasi ziren.

Txekearen sorrera gehien bat diru fisikoa poltxikoan ez eramateko sortu zen ideia da, beti Banku batekin lotura izan duenez, bere jatorria Bankuen jatorriarekin loturik gelditzen da.[3]

Txeke motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeke bankario mota asko daude gaur egun, hala ere, aipagarrienak bi dira.[4]

Txeke nominatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekean bertan onuraduna zein den idazten da, bere izen eta abizenekin. Kasu hauetan Bankura joaterakoan ezinezkoa izango du edozeinek txeke hori kobratzea.

Eramailearen txekea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien erabiltzen dena da, dokumentu ofizial eta legal honen entrega soilarekin kobratu dezake edonork. Hau da, txekean bertan ez da izen-abizen espezifikorik zehazten.

Eragozpenak eta fraudea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeke bat ofizialki "txekea" deitura idatzita eramaten ez baldin badu, ez da berez txeke bat izango. Hau oso kontuan edukitzekoa da, hitz soil hori izateak edo ez efektu desberdinak sortu ditzakeelako.

Kontuan izateko beste gai bat libratzailearen Kontu korronteko likidezia egoera nolakoa den jakitea izango da, zenbat eta lehenago kobratu txekea, orduan eta hobe arazoak ekiditeko.

Eramailearen txekeen kasuan, onuradunaren izena ez duenez, txekea bere esku duen edonork kobratzea errazten du eta fraude egoerak sor daitezke. Hau da, txekea galdu eta norbaitek eskuratzen duen kasuan, diru kopuru hori kobratzeko soilik bankura joatea du, benetako onuraduna izango balitz bezala.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Redacción. «¿Para qué sirve un cheque y qué tipos hay?» blog.bankinter.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es y cómo se utiliza un cheque?» Domestica tu Economía 2018-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  3. (Gaztelaniaz) «El Origen Del Cheque | Cheque | Compartir (Finanzas)» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  4. «WCB Poster» Journal of Biomechanics 45 (16): XXIV. 2012-11  doi:10.1016/s0021-9290(12)00603-3. ISSN 0021-9290. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Ventajas y desventajas de pagar y cobrar con cheques» Impulsa Popular - Banco Popular Dominicano 2014-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).