Lankide:June Ladislao/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza Instrumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu batean dauden hezkuntza mota guztiak aztertzen baditugu, baieztatu dezakegu denek helburu berdina daukatela: hezkuntza jasotzen duen pertsona orok  integraziorako beharrezkoak diren balioak ikasten dituela ziurtatzea.

[1]Helburu hau betetzen duen hezkuntza orok jomuga instrumentala daukala esan dezakegu. Hezkuntza honen bitartez pertsonak gizartean integrazio bat izateaz orokorki produktiboak izateaz ziurtatzen dira (gaur egungo hezitzaileak).

[2]Adibide erreal bat jartzearren, Chilen ume kopuru handi batek ezin du hezkuntza mota honi dagozkion ezaugarri hauek jarraitu. Horren arrazoietako bat bere egunerokotasunean aurre egin behar dieten egoerak izango lirateke, hau da, bizirauteko beharrezkoak diren beste gauza asko ikasi behar dituzte, eta garrantzia gauza hauei ematen zaie, haien artean: nutrizioari, alkoholismoari, janzkerari, higiene pertsonalari, delinkuentziari, prostituzioari, biolentziari, analfabetismoari besteak beste. Egoera hau latza izaten da Chile bezalako herrialdeetan eta urteetan zehar ikusi ahal izan dugun moduan, oraindik asko dira umeak bigarren hezkuntza ikasten hari direnak eta irakurtzen ez dakitenak, datu hauekin, analfabetismoa oraindik badagoela esan dezakegu.

Aurrerik zehaztu bezala, hezkuntza instrumentala jakintza multzo bat lortzeaz ziurtatzen da, ondoren jakintza multzo horrekin bilakaera bat izango duelako pertsona horrek eta hain zuzen, bere integraziorako beharrezkoa da. Beraz, laburbilduz, esan dezakeguna zera da: ikasle batek bere ikasketa periodoan derrigorrez eskuratu behar dituen jakintzaz osatuta dago hezkuntza instrumentala.

Hezkuntza Instrumentala beharrezkoa da bizitzan zehar beharrezkoak diren ekintzak jakin ahal izateko, matematika eta gaztelania horren adibide on bat izan daitezke. Matematika ikasten duen orok jakingo duen bezala, lehenengo momentutik eskuratzen den informazioa bereganatzeko kapazak ez bagara, ondoren zailagoa egingo zaigu (kasu askotan ezinezkoa) datorren materia berria ulertzea. Gaztelaniarekin edo orokorrean lengoaiekin berdina gertatzen da, txikiak garenetik ez badugu irakurtzen eta idazten ikasten, gero oso zaila egiten zaigu hizkuntza bat ikastea.

Beraz, laburbilduz esan dezakeguna zera da, hezkuntza instrumentala ez duela mundu guztiak jasotzen, denok ez ditugulako aukera berdinak hezkuntza jasotzerako orduan. Beharrezkoa izan beharko litzateke mundu mailan, mesedegarria delako pertsona bakoitzaren etorkizunerako.[3]

  1. (Gaztelaniaz) «Aprendizaje instrumental» formacion.educalab.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) La educación instrumental. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) Diario, El Nuevo. «¿Educación transformadora o instrumental?» El Nuevo Diario (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).