Lankide:Kukutxe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maat Mons Artizarreko sumendirik garaiena da, nahiz eta ez den planetako punturik altuena (postu hori Maxwell Montes mendiari dagokio). Sumendiak 8 km-ko altuera du, planetaren erradio nagusitik neurtuta eta bere koordenatuak 0.9° Iparraldera eta 194.5° Ekialdera dira.

Maat izena egiaren eta justiziaren jainkosa egiptoarretik hartzen du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maat Monsek 28x31 km-ko galdara du gailurrean. Galdara barnealdean gutxienez 5 krater txikiagoak ditu, 10 km baino gehiagoko multzoan.

3 eta 5 km arteko diametrodun krater txikiak aurkitzen dira sumendiaren mendebaldeko maldan zehar, 40 km-ko luzeran. Hauen arrazoia pitzadura-erupzioak barik erorketetan legoke, Magallanes zundak ateratako argazkiek ez baitute krater hauetan laba-isurketen aztarnarik erakutsi.

Badirudi gutxienez bi egitura-erorketa handi jasan izan zituela Maat Monsek iraganean.