Lankide:LOS GANGLIOS/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clash Royale, supercell enpresa finlandarrak sakelako mugikorrentzako sortutako bideojoko bat da. 2016ko martxoaren 2an jaurti egin zuten Android eta IOS plataformentzako, historiako arrakastatsuenetariko bat bihurtzen. Online jolasten den freemiun[1] bideojoko bat da, Clash of Clans[2]-eko pertsonaietan oinarrituta. Karta bildumen eta dorre defentsen jokuen hainbat osagai konbinatzen ditu.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideojokoaren beta fasea 2016ko Urtarrilaren 4an jaurti zuten Kanadan, Hong Kongnen, Australian, Suedian, Norvegian, Danimarkan, Islandian, Finlandian eta Zelanda Berrian IOS plataformentzako. 2016ko Otsailean Android plataforman jaurti egin zuten zenbait herrialdetan, azkenean 2016ko Martxoaren 2an globalki jaurti zen.

Jolasgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tropek, estrukturek eta sorginkeriek karta moduan azaltzen dira. Partida hasi aurretik jokalari bakoitzak zortzi kartako multzo bat egin behar du bere aurkariaren kartak erasotzeko eta haietatik defendatzeko.

Karta bakoitzak elixir[3] kopuru bat balio du. Partida bost puntu elixirrekin hasten da eta 2’8 segundura beste elixir puntu bat lortzen da (partidako azken minutuan elixir puntu bakoitza lortzeko denbora erdira jaisten da), hamar puntutara heldu arte.

Jokoa merkaturatu zenean, 42 karta zeuden eskuragarri, 14 bitxitasun maila bakoitzeko (arruntak, bereziak eta epikoak). 2016ko otsailean izandako aktualizazioan karta mota berri bat sartu zuen enpresak, legendarioa. 2021ko urrian beste karta mota bat sartu zuten, garaileak. Gaur egun (2021/11/09), 23 karta arrunt, 25 berezi, 29 epiko, 17 legendario eta 3 garniel daude jokoan.

Karta guztien maila hobetu daiteke, lehenengo mailatik hasita hamalaugarreneraino. Karta arruntak lehenengo mailan hasten dira, bereziak hirugarren mailan, epikoak seigarren mailan, legendarioak bederatzigarrenean eta irabazleak hamaikagarren mailan.

Klanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo mailatik aurrera, jokalariek klan batean sartu edo klan bat sortzeko aukera dute. Klan batean sartzea edo klan bat sortzea lagunarteko gerretan eta klan gerretan parte hartzeko aukera ematen du. 2. mailara iritsi ondoren klankideek kartak trukatzeko eta eskatzeko funtzioa desblokeatzen dute. Klan batek 50 pertsonetako gehinezko muga daukate, eta haien artean hitzegin ahal dute txat baten bitartez.

Klanen arteko gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko modalitate hau 2018ko apirilaren 25ean jarri zen martxan Clash Royalen. Klan edo taldeen arteko gerrak, bost klanetaz osatzen dira eta hauen parekatzea klan bakoitzak dituen kopa eta partaide kopuruen arabera egiten da. Prozesu honetan klan ezberdinek kopa eta partaide kopuru antzekoak izatea hartzen da kontuan, honela, jokoa parekatuagoa egiten da. Klan batek gerran parte hartu ahal izateko hamar partaide izan behar ditu gutxienez eta hauek zortzigarren nibela izan behar dute.

Gerra bi egunetan banatzen da, bilketa eguna eta Gerra eguna. Bilketa egunean partaideek beraien mazoa edo karta-multzoa erabakitzen du eta modalitate desberdinetako erasoak egin ditzake, baina beste klanekin lehiatu gabe. Egunean zehar hiru eraso egin ditzake erabiltzaile bakoitzak eta garaipenen bitartez kartak lortzen ditu gerra egunari begira. Gerra egunean erabiltzaile bakoitzak bere mazoa edo karta-multzoa prest dituela eraso bat egin dezake egunean mazo batekin, alegia, mazo batekin eraso bat egin daiteke egunean, baina mazoz aldatuz gero beste eraso egin daiteke. Oraingo honetan egiten diren erasoak beste klan bateko kideei da. Garrantzia handia dute erasoetan lortutako koroek, izan ere, hauen arabera egiten dira klan ezberdinen arteko rankingak. Ranking honetan lehen postua lortzen dutenak gerra irabazi egiten dute eta sari onena eskuratzen dute. Ranking-eneko postuetan bera egin ahala sariak ere behera egiten dute. Sariak kutxa bereziak eta urrea izan ohi dira, gerra irabazi ezkero karta gehiago eta urre gehiago ematen dituzte.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondar gorenera itxita, hau da, hamabosgarrenera, arena legendarioa deiturikora ligak iristen dira. Kategoria hau 5000 kopatik aurrera dago. Liga desberdinak daude, eta hauen funtzionamendua hondarrenen antzekoa. Kopa kopuru altuagoa eskuratzen duzun heinean, ligaz igotzen zara. Ligen izenak honakoak dira: Borrokalari I, Borrokalari II, Borrokalari III, Maisu I, Maisu II, Maisu III, Garaileak, Garaile handiak, Garaile nobleak eta Behin-betiko garaileak. Ligak tenporadetan antolatzen dira, hau da, hilero kopak berribitu egiten dira eta helburua ahalik eta liga altuenera iristea da tenporada horretan. Liga berrietara iristeagatik urrea, kartak eta kutxa bereziak bezalako sariak ematen dira.

Kopen funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopak joko honen oinarriak dira dira. Partidak irabaziz gero, kopak irabazten dira, gehienetan 24-34 kopa irabazten dira partida irabazi bakoitzeko. Kopak bakarrik irabazi daitezke 1vs1-ko guduetan. Kopak irabazi gero, jokalariak hondarrez igoko da. Partidak galtzean kopak ere galduko dira. Galtzean edo irabaztean, kopa kopuruak berdinak dira. Salbuespenak daude,hau da, jokoa hastean kopa gutxi galtzen dira. Izan ere, jokalaria hasiberria da. Partidak jokatuz gero eta hondarrak igotzean, kopa gehiago kentzen dituzte galtzeagatik.

Pass royale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pass royale-a Supercell enpresak jokoan sartu zuen Pass battle bat da. Pass battle-ak hainbat jokoetan aurki ditzakegu (Fortnite, Raimbox Six[4] eta PUGB[5]-en, esaterako). Hau da, Pass battle [6]Joko baterako eduki gehigarria ematen duen diru mota bat da. Hau da, erabiltzaileek zenbat eta gehiago jokatu orduan eta sari gehiago edukiko dituzte. Clash Royalen Pass Battle sistema kopen bidez neurtzen da. Pase honek 30 nibelez osatuta dago

Hau da, nibelez igotzeko eskatzen diren kopak irabazi behar dira. Nibel batzuetan bost kopa eskatzen dituzte, baina beste batzuetan hamar. Gainera, hamar nibeletiatk behin hamar kopa eskatzen dituzte. Pass Royale-ak bi aukera ditu: doanekoa eta ordainpekoa. Doanekoan gehienetan kutxak oparitzen dituzte.Jokoaren denboraldi guztietan sariak aldatzen dira, hau da, hurrengo denboraldiko sariak gaur egungokoaren desberdinak izango dira. Ordainpekoari dagokienez bost euroko prezioa du. Argi eta garbi ordainpeko sariak doanekoak baino hobeagoak izango dira. Gainera, Pass Royale-a erostean, ordainpeko zein doaneko sariak jasotzen dira.

Nominazioak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Saria Kategoria Emaitza
2016/05/19 Google Play Awards[7] Best Game Irabazia
2016/12/1 The Game Awards Best Mobile/handheld game Nominatua
2017/04/06 British Academy Games Awards AMD eSports Audiece Award Irabazia
2016/03/15 International Mobile Gaming Awards Best Upcoming Game Irabazia
2017/02/28 Best Upcoming Game Irabazia
2017/03/01 Game Developer Choice Awards Best Mobile/Handheld Game Nominatua
2017/03/16-18 SXSW Gaming Awards Mobile Game of the Year Nominatua
2017/04/27 Finnish Game Awards The Small Screen Game of the Year 2016 Irabazia
The Main Award – The Finnish Game of the Year 2016 Irabazia
2017/05/17-19 Nordic Game Awards Nordic Game of the Year – Small Screen Nominatua
Nordic Game of the Year Nominatua
2018/04/12 British Academy Games Awards Evolving Game Nominatua
2019/04/04 British Academy Games Awards EE Mobile Game of the Year Nominatua
2020/01/21 Pocket Gamer Mobile Games Awards Best Mobile eSport Irabazia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Spy, Word. «freemium - Word Spy» wordspy.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Clash of Clans, el juego de guerra estratégica para móviles iOS y Android. ¡Descárgalo ya gratis!» Clash of Clans (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  3. (Ingelesez) «Elixir» Clash Royale Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Tom Clancy's Rainbow Six Extraction - PS5, PS4, Xbox Series X|S, Xbox One y más | Ubisoft (ES)» ubisoft.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  5. (Gaztelaniaz) Preci, Augusto Finocchiaro. (2017-12-26). «Qué es PUBG, el nuevo fenómeno de los videojuegos de acción que ya tiene 30 millones de usuarios» La Nación ISSN 0325-0946. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  6. (Ingelesez) «How does the new Clash Royale battle pass work?» Quora (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  7. «You can now vote in the Google Play Users' Choice Awards 2021» Android Central 2021-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).