Lankide:Lamilagrosalaudio/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

La Milagrosa Laudio Ikastetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Milagrosa Laudio
[[Fitxategi:
La Milagrosa Laudio
|285px]]
Kokapena
EragileaSan Bizente Paulen Karitateko Alabak

La Milagrosa Ikastetxea Laudion (Araba) kokatzen da. San Bizente Paulen Karitateko Alabek sortu zuten ikastetxea duela 100 urte, eta haiei esker 2022. urtean ikastetxeak mendeurrena ospatu ahal izan du.

Gizarte-ekimeneko ikastetxe pribatua eta hitzartua da La Milagrosa, kristau izaera duena eta kulturaniztasunera irekia dagoena. Ikastetxeak haurtzaindegitik 4.DBH mailara arteko hezkuntza eleaniztuna eskaintzen du. Ikastetxeak dituen instalazioen artean hurrengo lekuak dira aipagarrienak: patio estalia, haurtzaindegi berriztua, musika gela, futbol eta saskibaloi zelaia, aretoa, jantokia edota laborategia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko abuztuaren 7an, Karitateko Alabak Laudiora iritsi zirenean, jendearen beharrei erantzuten hasi ziren ospitale-asiloan eta Urkixoko Markesaren Patronatuko kide zen parrokia-eskolan. Garai hartan oso ohikoa zen gizonezkoentzako eskolak aurkitzea, eta oso zaila zen emakumei bideratutako eskolak aurkitzea. Hori dela eta, Karitateko Alabek 1922tik aurrera herriko neskei eskolak ematen hasi ziren.

Laudioko hospitalean lau ahizpa zeuden lanean eta eskolan sei ahizpek ematen zuten klase. Alde bateko eta besteko ahizpak desorekatuta daudela dirudien arren, kontuan hartu behar da garai hartan Laudioko biztanleria 3.500 biztanle ingurukoa zela. 1946an, ikasgelak handituta zeudela eta hainbeste eskariren aurrean, La Milagrosa Ikastetxea ofizial egiteko baimena eskatu zen. Hiru urte beranduago, ikastetxeak ofizialtasuna lortu zuen.

Hasieran neskei zuzendutako eskola zen, baina gurasoen eskariak direla medio, 1979. urtean hezkuntza aldatu zuten. Urte horretatik aurrera, sexuaren arabera bereizitako hezkuntza deuseztatzea erabaki zuten ikastetxean. 1981. urtean ikastetxea gaur egun ezagutzen dugun tokian kokatu zen; Ugarte auzoan. Urte horietan guztietan, ikastetxea egokitzen eta hezkuntza hobea eskaintzen joan da. Ibilbide horren eta mende bateko lanaren ondoren, gaur egun ere La Milagrosa Ikastetxea ikastetxe erreferentea jarraitzen du izaten Laudion. [1]

La Milagrosa Laudio Logoa

Mendeurrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an 100 urte bete ziren Karitateko Alabak Laudioko udalerrira iritsi zirenetik. Horren harira, hainbat jarduera prestatu zituen ikastetxeak urtean zehar. Eskolako ikasle guztien artean liburu bat osatu zuten; Polimetría izenekoa. Ikasle bakoitzak poema bana egin zuen, eta guztiek egindako olerki eta marrazkiekin liburu bat publikatu zen. Olerkien gai nagusia urtean zehar ikastetxeak erabili duen lema izan zen: maitasuna.

Bestalde, ikastetxearen izaerarekin bat egiten duten hainbat hitzaldi eskaini ziren urtean zehar. Adibidez, Catalunyako Oberta Unibertsitateko irakaslea den Silvia Gironés protagonista izan zen Laudioko kultur-etxean geure burua berrasmatzeak duen garrantzia landu zen solasaldian. Irakaslea etengabe aldatzen ari den mundu honetan trebeak izateko beharrizana azpimarratu zuen. Ezin ahaztu Assumpta Serna aktoreak mendeurrenean aurkeztu zuen filma: Red de libertad. Assumptak pelikula horretan bere gain hartu zuen Helena Studler-en (Karitateko Alaben Konpainiako ahizpa bat) papela eta aitzakia horrekin, ikasleek aktorea ezagutzeko aukera izan zuten.

Azkenik, Mendeurrenera merituak aitortzeko garaia ere izan zen, eta horretarako, Laudioko alkatea den Ander Añibarro Maestrek, udalerrian elementu sinbolikoa den lantza eman zion ikastetxeari. Gasteizko apezpikua den Juan Carlos Elizalde ere mendeurrenean parte hartu zuen, ikastetxeak urtean zehar egingo zituen ekimen erlojiosoei hasiera emanez.

Eskola barruko taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxean zuzenean parte hartzen duten bi talde nagusi aurki daitezke: JMV eta AMPA.

JMV[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JMV familia bizentziar gazte bat da. La Milagrosako JMV-n(Juventudes Marianas Vicencianas) txangoak antolatzen dituzte urte osoan zehar eta horiei esker herri berriak ezagutzeko aukera, parke tematikoetan disfrutatzeko aukera, edota Done Jakueko etapak egiteko aukera eskaintzen zaie gazteei. Hala ere, La Milagrosako JMV taldeak gauza asko egiten ditu txangoetaz aparte. Taldeari esker ikastetxean Domunaren eguna ospatzen da eta dirua, janaria, edota jostailuak biltzeko deialdiak egiten dira.

AMPA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxean egiten diren jarduera espezialak antolatzeaz arduratzen da AMPA. Ikastetxean seme-alabak dituzten gurasoez antolatuta dago, ikasturtean zehar sortzen diren beharrizanak erantzuteko. Barne ekintzetaz aparte, ekintza publikoak ere atolatzeaz arduratzen dira; hala nola, inauterietako desfilearen karroza eta mozorroak prestatzeaz.

  1. User, Super. «Gure Historia» lamilagrosalaudio.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).