Eleaniztun
Hiztun eleanitza, eleaniztuna edo poliglota hizkuntza bat baino gehiago dakizkien eta erabiltzen dituen pertsona da. Erabiltzen dituen hizkuntzak bi direnean, gizabanako horri elebidun deritzo; eta hiru hizkuntza erabiltzen baditu, hirueledun.
Eleaniztun ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- John Milton (1608-1674). Ingeles poeta, Paradisu galdua (ingelesez: Paradise Lost) poema epikoa idazteagatik ezaguna. Zekizkien hizkuntzak: ingelesa, latina, frantsesa, alemana, grekoa, hebreera, italiera, espainiera, aramera eta asiriera.
- Guiseppe Caspar Mezzofanti (1774-1849). Italiako kardinala. Hogeita hemeretzi hizkuntza zekizkien, besteak beste: persiera, latina, greziera, italiera, espainiera, alemana eta frantsesa.
- John Bowring (1792-1892). Ingeles politikari eta ekonomialaria. Hong Kong hiriko laugarren gobernadorea. Ehun bat hizkuntza hitz egiten omen zituen.
- Heinrich Schliemann (1822-1890). Enpresaburua eta arkeologoa. Troiako aurriak aurkitu zituen. Zekizkien hizkuntzak: alemana, nederlandera, frantsesa, ingelesa, italiera, portugalera, espainiera, poloniera, suediera, grekera, latina, errusiera, arabiera eta turkiera.
- Ernesto de la Peña (1927-2012). Itzultzailea eta akademikoa. Hogeita hamahiru bat hizkuntza hitz egiten zituen. Besteren artean: latina, greziera klasikoa, ingelesa, frantsesa, italiera, errusiera, hebreera, txinera eta sanskritoa.
- Georges Dumézil (1898-1986). Filologoa eta historialaria. Indoeuropar gizarte eta erlijioak ikertu zituen. Hogeita hamar bat hizkuntza zekizkien.
- Kenneth Locke Hale (1934-2001). Massachusettseko Teknologia Institutuko hizkuntzalaria. Ipar Amerikako eta Australiako hizkuntzak ikertu zituen. Hogeita hamar bat hizkuntza ikasi zituen. Haien artean hopi eta navajo Ipar Amerikakoak, eta warlpiri Australiakoa.
- Guillermo Gomez Rivera (1936). Idazlea, poeta, hizkuntzalaria, kazetaria eta historialaria. Hitz egiten du: tagaloa, espainiera, hiligainona, ingelesa, italiera, kinaraya, cebuera eta portugalera.
- Ziad Fazah (1954). Liberiako eleaniztuna. Brasilen bizi da. Berrogeita hemezortzi hizkuntza inguru hitz egiten ditu.
- Ghil'ad Zuckermann (1971), israeldar hizkuntzalaria da, Adelaideko Unibertsitatean hizkuntzalaritza irakasle dena.[1][2][3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Meet Ghil'ad Zuckermann, master of 11 languages, Pedestrian TV, Noiz kontsultatua: 2.8.2018.
- ↑ Starting from scratch: Aboriginal group reclaims lost language, With the help of a linguistics professor, Barngarla, which has not been spoken for 60 years, is being pieced together, Al Jazeera, John Power, 29.6.2018, Noiz kontsultatua: 2.8.2018.
- ↑ Voices of the land, In Port Augusta, an Israeli linguist is helping the Barngarla people reclaim their language / Anna Goldsworthy, The Monthly, September 2014, Noiz kontsultatua: 2.8.2018.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |