Lankide:Leire Castro/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kass Morgan 2018.urtean

Kass Morgan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kass Morgan edo Mallory Kass idazle eta editorea da. “The Hundred” liburuagatik ezaguna. Zientzia-fikziozko liburuen edo nobelen idazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallory Kass 1984. urteko uztailaren 21ean jaio zen, (Brooklyn, Ameriketan). Hau da, 38 urte ditu gaur egun.

Bere aita Sam Henry Kass da eta ama Marcia Bloom deitzen da, neba bat ere badauka; Petey Kass izenekoa. Kass-ek ingelesa eta historia ikasi zituen Brown eta Oxford unibertsitateetan. Kass-ek unibertsitatea amaitu ondoren, editore munduan hasi zen lanean. Hasieran nobelak editatzen zituen baiana gero, liburu bat idaztea erabaki zuen; The Hundred, bere lehen nobela izan zen. Bera, zientzia-fikziozko nobelen jarraitzailea da, beraz, “The Hundred” zientzia-fikziozko liburua da.[1]

Daily Double-ko lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daily Double izeneko telesail batean ere aurkeztu zen. Kassek dioenez, saioaz aspaldi gozatzen duen arren, ez zuen beti bere burua lehiakide gisa imajinatu. Ez zuen telebistarik izan New Yorken bizi izan zen lehen hamarkadan, baina Jeopardyren zale handi batekin irteten hasi zenean, dena aldatu zen. Biak elkartu ziren programa elkarrekin ikusteko. "Nahiko ona izaten hasi nintzen", dio berak. 2019an lineako sarrera-proba egiteko saiakera batek porrotarekin topo egin zuen, baina iaz berriro saiatu zenean, berriro deitu zuten proba txanda gehigarrietarako. "Aurtengo otsailaren hasieran jaso nuen albiste ofiziala", esan zuen. "Oso profesionala izan nintzen telefonoz, gero eskegi  eta zorion dantzan hasi nintzen".[2]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Famatuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Hundred izeneko nobela, zientzia- fikziozko nobela bat da, batez ere, gazte literaturari eskeinita dago. Serie hau, 4 atalez osatuta dago; The Hundred, Día 21, vuelta a la tierra eta rebelión. Lehen nobela aipatzen den moduan, The Hundred izan zen. The hundred nobela, 2013.urteko irailak 3an argitaratu zen. Little, Brown books for young readers-en eskutik.[3]

Día 21, 2014.urteko irailak 25ean argitaratu zen, hirugarren nobela; vuelta a la tierra 2015.urteko otsailak 26 ean argitaratu zen, azkenik, Rebelión, 2016.urteko abenduan 6-ean argitaratu zen. Espainian, lehenengo bi liburuak Alfaguararen eskutik argitaratu ziren eta hirugarren eta laugarren liburuak 2017.urteko amaieran argitaratu ziren. Lehen liburua argitaratu aurretik, Jason Rothenberg, telebista-ekoizleak  istorioa pantailara eraman nahian hasi zen. Telesaila 2014ko martxoaren 19an estreinatu zen The CW Network-en, Eliza Taylor, Bob Morley eta Marie Avgeropoulosekin, Clarke Griffin, Bellamy Blake eta Octavia Blake protagonisten rolean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kass Morgan
Datu pertsonalak
Izen osoa Mallory Kass Bloom
Jaio 1984ko uztailak 21-ean
Brooklyn (Ipar Amerika)
Lanbidea Idazlea eta editore
  1. la., Cruz Santos, Ileana Dayamina de. (2011). Propuesta de biblioteca virtual para la ecured. Editorial Universitaria PMC 929038087. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Ingelesez) O’Sullivan |, Joanne. «Editor-Author Mallory Kass Makes 'Jeopardy!' Debut» PublishersWeekly.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Libros de KASS MORGAN | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Kass Morgan» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo Estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non erosi bere liburuak: https://www.casadellibro.com/libros-ebooks/kass-morgan/20094225

Bere Instagram kontua:https://www.instagram.com/kass.morgan/?hl=es

Bere liburuei buruzko instagram kontua:https://www.instagram.com/kassmorganbooks/?hl=es