Lankide:Leire Etxano/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

DESKOLONIZAZIOA: KAXMIR[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1846an, Erresuma Batuak, beste herrialde askorekin egin zuen bezala, India kolonizatu zuen, Kaxmir eta Jammu maharajaren esku utziz. 1947ko abuztuan India bitan banatu zen eta orduan hasi ziren gatazka guztiak. Protektoratuak bi herrialdeetako bati batu behar ziren; gehienek erlijio- eta geografia osaketaren arabera hartu zuten erabakia. Haatik, batzuk zalantzan egon ziren eta ez zekiten zer egin, baina behin liskar hauek konponduta, Kaxmirrekoa oraindik airean zegoen. Hari Singhe maharaja Kaxmir eta Jammu estatuak independente mantentzen saiatu zen, baina gehiengo handia musulmanak izanda, matxinatu eta borroka piztu zen.

Inguru horretan erasoak nagusitu ziren eta Maharajak Indiari laguntza eskatu zion. Honen truke, Kaxmir Indiako Batasunean sartzea onartu behar zuten. 1948 inguruan, NBEk Kaxmir eta Jammu herrialdeetan erreferenduma egiteko gomendatu zuen arren, Indiak behin eta berriro  aukera hori ukatzen zuen. 1947tik aurrera, Kaxmir, India, Pakistan eta Txinaren artean dago zatituta. Ordutik bost gerra izan dira Kaxmirren eta egoera ez da ari asko aldatzen.

Kaxmirreko herri mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkada hasieran Kaxmirren Abdullah jekea buru zuen herri mugimendua sortu zen, zeinak izaera politikoko eta ekonomikoko aldarrikapenak egiten  zituen gehien bat. Abdullah jekeak Musulmandar Konferentzia (1932) sortu zuen, beranduago, Kaxmir konferentzia nazionala (1939) izena hartuko zuena, taldea jekeak nahi zuen izaera progresista eta modernoarekin akorde egote aldera, edozein izaera sektariotik aldenduz. Kaxmir konferentzia nazionala distribuzio sistema zaharkituaren aurka eta gobernuak zuen klase gailenduaren aldeko jarreraren aurka aritu zen. Ildo beretik jarraituz, erreforma politikoa eta gobernu arduratsua exijitu zituen. Zentzu sozialean Gandhi eta Nehruren Indiako Kongresu nazionalaren exijentzak eta  Kaxmir konferentzia nazionalak egiten zituenak oso antzekoak ziren.

Hasiera batean Hari Singh  maharaja  edozein erreforma politikoren kontra agertu bazen ere, azkenean, eta herri mugimenduek beregan izan zuten presioak bultzatuta, 65 kidek ostatutako asanblada legegilea (1934) osatu zuen, horietako 35 kide maharajak berak izendatuak zirelarik, eta gainerako 30ak herriak hautatu zituelarik (kontuan izan behar da garai hartan herriaren %8 inguruk soilik zeukala bozka eskubidea). Ondoren, Ministro Kontseilua (1939) sortu zen. Kaxmir konferentzia nazionala ordura arteko lorpenekin pozik zegoen: estatu asanbladako hauteskundeetan modu arrakastatsuan parte hartu zuten, eserleku ugari lortuz. Gainera, ministro kontseiluan haien ildoko kide bat jartzea lortu zuten, eta azkenik, maharajarekin nolabaiteko kooperazioa erdietsi zuten.

Bigarren Mundu gerra amaitu ondoren, Hari Singh  maharajak Ramachandra Kak izendatu zuen lehen ministro, zituen politika kontserbadore, sektario eta zatitzaileengatik ezaguna. Gertaera horrek nolabaiteko tentsioa sortu zuen garaiko eszena politikoan, eta ondorioz,  Kaxmir konferentzia nazionaleko Ministro Kontseiluko kide bakarrak 1946. Urtean ministro karguari uko egin zion. Peathick Lawrence-ek burututako Kabinete misioa-k (1946)  Indiako asanblada konstituziogile-ra Kaxmireko ordezkariak bidaltzea helburu zuen, buruzagiekin nolabaiteko hurbilketa lortze aldera. Ramachandra Kak-ek Kabinete misioa sortu izanaren errepresalia gisa Kaxmir konferentzia nazionala-ren sortzaile izan zen Abdullah jekea atxilotu zuen, eta atxiloketa horren ondorioz manifestazio eta protesta ugari piztu ziren lurralde osoan zehar.

Indiako independentzia legea eta lehen gerra Indiar-Pakistana Kaxmirren harira: 1947-1949[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Britaina Handiako parlamentuak (alderdi Laboristako Clement Attlee buru zuela) Indiako independentzia legea argitaratu zuen. Lege goraberatsu horrek bi estatu bereizi zituen: Pakistan eta India. Indiako independentzia legearen arabera indiar estatu bakoitzeko gobernariak soilik zuen Indiako  estatura batu, Pakistaneko estatura batu, edo batarekin zein bestearekin “itxaron hitzarmena” sinatzea erabakitzeko eskumena.

Kaxmirreko kasuan azken hitza Hari Singh marahak hinduak zuen. Alde batetik, Indiar estatuan atxikitzeak Kaxmirreko egoera politikoa nahasiko zuen, populazioaren zati handiena musulmandarra zelako, eta aspalditik zegoelako bor-borrean musulmandarren eta hinduen arteko tentsio erlijiosoa. Beste aldetik, Pakistaneko estatuari atxikitzeak maharajaren  boterea arriskuan jar zezakeen Abdullah jekearen mesedetan. Azkenean, Kaxmirreko Hari Singh  marahak “itxaron hitzarmena” sinatu zuen 1947ko abuztuaren 12an. Egoera konplexu horrek Indiaren eta Pakistanen arteko tentsioa areagotu zuen, eta ondorioz, 1947. urtetik eta 1949.urtera iraungo zuen estreinako gerra Indiar-Pakistana piztu zen. Pakistanek  Kaxmirri lehengai hornitzaileak eta komunikazio bide oro moztea erabaki zuen, bertara espedizio militarrak egitearekin batera. Egoera horren aurrean, eta tentsioa apalduko ez zelakoan, Hari Singh marahak hiriburutik alde egin zuen, Kaxmir Indiar estatura atxikitzeko eskaera egitearekin batera (1947).

Kaxmirren atxikitzea indian eta gatazka 1947tik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hari Singh marahak Indian atxikitzea erabaki izanak Indiar tropak Kaxmirreko lurralde osora mugitzea eragin zuen. Tropen mugimendu horren ondorioz, Indiarren eta Pakistandarren arteko gataztak ugaritu ziren, 1949. urtean armistizioa sinatu zen arte, NBE-ren interbentzioaren laguntzaz. Handik aurrera Kaxmir bi zatitan banatua geratu zen: zatirik handiena Indiaren menpe zegoen, eta zati txiki bat, “Kaxmir askea” edo “Pakistaneko Kaxmir” izenaz deitua, Pakistanen protekturatuaren menpe.

NBEren bidez egiten saiatu diren akordio hitzarmen guztiak arrakastarik gabekoak izan dira; baita beraien artean zuzenean egindakoak ere. Pakistanek ez zuen onartzen Indiako printzearen ingresua. Indiak zin egindako plebiszitua ez zen burutu, ez zegoelako tropak batzeko akordiorik eta NBEk ere ez zuen onartu Pakistango erasotzailea kondenatzeatzea.

Bigarren mundu gerraren ondorioak, gerra hotzaren hasiera, bi blokeen sorrera kaxmirren eta india eta pakistanen jarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mundu gerraren ondoren, independentziaren aldeko mugimenduek gero eta indar handiagoa hartu zuten. Batzuk Kaxmirretik alde egin behar izan zuten, eta inguruko herrialdeetako mugen kontrola areagotzen hasi zen. Gatazkak areagotzen hasi ziren heinean, indar militarra ere areagotzen joan zen.

1948-1965: Txinaren esku hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948tik 1953ra, Abdullah izan zen gobernuko agintaria. Honen eginkizunik esanguratsuena nekazaritza eraberritzea izan zen. 1953an, bere kide politikoen artean tentsioa areagotuz joan zen eta honek bere bukaera suposatu zuen. Abdullahren ondorengoak, Bakshi Ghulam Mohammaek, hau kartzelaratu zuen, Kaxmir estatu independiente egin nahi izanagatik, edo gutxienez Indiara batu nahi izateagatik. Kaxmir-eko gatazkan lehen gutxi ez baziren, hirugarren esku hartze bat egongo zen: Txina. Ekialdeko Asiako estatuko eta Indiako armaden artean borrokak sortu ziren muga inguruan. Txinatarrak nagusitu ziren eta Aksai Chin izango zen eremua konkistatu zuten. Horrez gainera, Txinaren nagusigoak Pakistanek bere kontrolpeko Kaxmirren zati bat ematea ekarri zuen.

1965-1989: Indiaren eta Pakistanen arteko gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean eta 1971n, India eta Pakistan borrokan egon ziren Kaxmir berenganatzeko asmoz. NBEren bitartez, bi herrialde hauen arteko auziei eta gorabeherei amaiera eman zitzaion Simiako akordioarekin. Alabaina, akordioa ez zen nahikoa izan eta gerra egunerokotasunaren parte bilakatu zen. Auziak zeuden muga hori munduko lekurik arriskutsuenetarikoa izateaz gain, militarizatuena izatera ere iritsi zen 2003ko su-etenera arte.

1980eko bigarren erdian, auziak beste norabide bat hartu zuen. 1987an, Konferentzia Nazionala Indiari loturiko alderdiak irabazi zituen bozak Kaxmirren. Orduan hasi ziren protestak eta politikari musulmanen atxiloketak.

1989-2000: borroka armatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzi hauek borroka armatuaren txinparta piztu zuen. Atxilotuak izan ziren politikari horietako batzuek, talde armatuak eratu zituzten. Jarraian borrokan hasi ziren. Honen ondorioz, beste hainbat talde armatu sortu ziren, esaterako, JKLF erakunde laikoa (Jammu eta Kaxmirren Askapen frontea). Alderdi politiko ezberdinetako taldeak sortu ziren; batzuek, Kaxmirren independentzia eskatzen zuten, eta, beste batzuek, Pakistanera batzea. Hala eta guztiz ere, xedea berbera zen: Indiaren agintetik askatzea.

Taldeak, interesen arabera, elkartzen hasi ziren. Matxinatuei aurre egiteko presentzia militarra areagotu New Delhin. Horren ondorioz, Kaxmir munduko herrialderik militarizatuenetako bat bilakatu zen (Indiako armadaren soldadu erdiak bertan zeuden).

JKFL borroka talde nabarmenenetariko bat izan zen Indiako armadak ahuldu zuen arte. 1994an uko egin zion borrokari. 1990etik aurrera, muturreko talde islamista asko Kaxmirren sartzen hasi ziren.

1999an, Pakistango armadak azken ahalegin bat egin zuten Kaxmir hartzeko. Beste talde armatu batzuen laguntzaz herrialdean sartzea lortu eta mendietako hainbat gune eskuratu zituzten. Errepideak blokeatuta, komunikazioak etetearen saiakera… Orduan Indiak erantzun eta borroka handiak piztu ziren. Suntsipen handiko armak erabiltzen hasi eta nazioan beldurra nagusitzera iritsi zen. AEB sartu zen, eta honen presiopean, Pakistanek erretiratzea baino ez zuen izan.

2000-2008: bakea lortzeko saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende hasieran bakea lortzeko saiakerak egin zituzten. Garaiko talde armatu indartsuenak su-etena iragarri zuen, baina negoziazioek ez zuten aurrera egin. 2003ra arte ez zen mugan su-etenik hitzartu. Orduan hasi ziren India eta Pakistan akordioak lantzen.

2008an, 60 urte igarota, bi herrialdeen arteko salerosketak hasi ziren blokeoa kendu ostean. Gerra ez zen bukatu, eta mugako soldaduen artean oraindik ere bazeuden tiroketak, baina gutxinaka talde armatuen ekintzak eta heriotza tasak behera zihoazen.

2008-gaur egun: gatazkaren berpizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera hobetzen hasi zela uste zen arren, 2008an bertan, Indiako Gobernuak landa eremu babestu bat eman zien hindu erromesei. Bertan, protesta jendetsuak eta hinduen eta musulmanen arteko gatazkak jazo ziren. Hori gutxi ez balitz, Bombayko erasoen bi gobernuen arteko tentsioa igotzea suposatu zuen. Argia eta Berria egunkariek gertutik jarraitu dute gatazka honen nondik norakoak. Komunikabide hauen esanetan, koordinatutako hainbat eraso egon ziren hotel eta eraikuntza ezberdinen aurka. 3 eguneko sufrimendua izan zen; 155 hildako eta 327 zauritu ekarri zituen. 2010ean, Indiako soldaduen presentziaren aurkako protestak izan ziren eta Poliziaren errepresioarengatik 112 lagun hil ziren.

2014an, New Delhik (Indiak) Kaxmirren eremurik handiena zeukan, % 43. Pakistanen esku, ordea, % 37 zegoen. Eta azkenik, Txinaren esku, geratzen dena, hots, % 20 inguru.

2018ko apirilean, Indiaren aurkako manifestazioak egon ziren, eta bertako Poliziak, independentziaren aldeko dozena bat militante hil zituen. Horrez gainera, ziento erdi zauritu baino gehiago egon ziren.

2019ko abuztuan, Indiak, Kaxmir eskualde autonomoak zeukan estatus berezi bat kendu zion. Tentsioa areagotzen joan zen herrialdean, komunikabideak, errepideak eta abar blokeaturik zeuden eta Kaxmir itxita. Mobilizazioak, etxeratze aginduak, poliziak kaleetan… egoera latza zegoen. Hori gutxi ez balitz, koronabirusa etorri zen eta egoerak okerrera egin zuen. Pandemiaren aitzakiarekin, Indiako Gobernuak herritarrak etxera bidali zituen;  kaleetako tentsioa baretzeko aukera paregabea izan zen. Urte bete igaro da ordutik eta gaur egungo egoera lehen zena baino okerragoa da: bizi baldintzek okerrera egin dute, giza eskubideak urratzen ari dira, indar poliziala eta neurriak are gogorragoak dira eta egoera ekonomikoa negargarria da. Etorkizunera begiratzea zaila egiten da.  

Historiaren joanean ikusi ahal izan den legez, gaur egun ere bi joera ikus daitezke: batetik, Kaxmirren independentzia nahi dutenak, eta bestalde, Pakistanera batu nahi dutenak. Hala ere, oraindik ez da egin Nazio Batuen Erakundeak agindutako erreferendumik herrialdearen etorkizuna zein izango den erabakitzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bose, Sumantra (2005). Kashmir: Roots of Conflict, Paths to Peace. Cambridge, Estatu Batuak: Harvard University Press. (32-33. or)
  2. Elizegi, Arantxa eta Bastida, Jone (2020). “Kaxmir urtebete lotuta”. Berria. Abuztuaren 5a. Mundua saila. [On-line] Eskuragarri hemen: https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2020-08-05/kaxmir-urtebete-lotuta.htm [Kontsulta eguna: 2021/04/16]
  3. Gonzalez de Matauko, Iñaut (2019). “Pakistan eta Indiaren arteko gerra nuklearraren ideia auto-suntsiketa da”. Argia. Uztailaren 24a. [On-line] Eskuragarri hemen: https://www.argia.eus/albistea/pakistan-eta-indiaren-arteko-gerra-nuklearraren-ideia-auto-suntsiketa-da [Kontsulta eguna: 2021/04/16]
  4. Kaxmirreko Gatazka. Wikipedia. [On-line] Eskuragarri hemen: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kaxmirko_gatazka  [Kontsulta egunak: 2021/04/16-2021/04/25]
  5. Lopez, Axier (2017). “Kaxmirren borroka estalia”. Argia. Urriaren 4a. [On-line] Eskuragarri hemen: https://www.argia.eus/blogak/begi-bistan/2017/10/04/kaxmirren-borroka-estalia/ [Kontsulta eguna: 2021/04/19]
  6. SarDesai, D. R. (2008). “La cuestión de cachemira”. D. R. SarDesai, India, la historia definitiva. Luis Alfonso Noriega Hederich (Trad.) Bartzelona: Norma. (537-557. or)
  7. Stein, Burton (1998). A History of India. Oxford, Erresuma Batua: Oxford University Press. (368. or)