Lankide:Lexubadi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inteligentzia emozionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goleman-en (1995) esanetan inteligentzia emozionala honako hau da: Gure sentimenduak eta besteenak errekonozitzeko, motibatzeko eta harremanak era egoki batean maneiatzeko gaitasuna.


Emozioen kontzeptua eta horren sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lawler-ek( 1999) Emozioak egoera ebaluatzaile bezala definitzen ditu eta positiboak zein negatiboak izan daitezke. Hauek, erlatiboki laburrak izaten dira eta elementu fisiologiko, neurologiko eta kognitiboak dituzte.( Lawler,1999; in Bericat, 2012 :2)

Behin kontzeptu hau argi izanda, Daniel Goleman eta Rafael Bisquerrak emozioen inguruan sailkapen bat burutzen dute eta horretarako emozioek subjektuaren jokaeran duten eraginean oinarritzen dira.

Negatiboak

  • Haserrea: amorrua, tentsioa, inpotentzia, inbidia, suminkortasuna…
  • Beldurra: fobia, ezinegona, antsietatea, ziurgabetasuna, larritasuna…
  • Antsietatea: estresa, ardura, urduritasuna, etsipena, estualdia...
  • Tristura: frustrazioa, mina, bakardadea, depresioa, auto-errukia…
  • Lotsa: etsaitasuna , mespretxua, ezinikusia, errefusa, erresumina...

Positiboak

  • Posa: euforia, gogoberotasun, dibertsioa, lasaitasuna, asetasuna…
  • Umorea: barrea
  • Maitasuna: enpatia, estimua, onarpena, konfiantza, eskertasuna…
  • Zoriontasuna: lasaitasuna, ongizatea, dohatasuna, barneko bakea, asebetetzea...

Zalantzazkoak

  • Sorpresa, esperantza, errukitasuna.

Estetikoak

  • Manifestazio artistikoetatik sortuak: literatura, pintura, musika, eskultura.

Emozioen funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Postasuna: beste pertsonekin loturak sortzen laguntzen du, eta ongizatea eta oreka ematen digu.
  • Beldurra: egon ahal den arrisku batez ohartarazi edo babestea da honen funtzioa. Horrekin batera, mehatxatzaile bezala antzematen dugun egoera baten aurrean horri aurre egiteko dugun gaitasuna ebaluatzeko aukera ematen digu.
  • Tristura: honen bidez faltan botatzen edo galdu dugun norbaiten pentsatzea tokatzen da. Baita ere laguntzen du ondo egiten ez diguna usten. Egoera honi buelta ematen lagundu dezaketen gauzak honako hauek izan daitezke: a) negar egitea, b) konponbide posibleetan pentsatzea, c) konfiantzazko norbaitekin hitz egitea d) atsegina den ariketa zein ekintza bat egitea.
  • Amorrua: honek guri zein besteei mugak jartzeko balio du, eta deserosoa den zerbait gainetik kentzeko modua da. Baita ere, min egiten duena, bidegabekoa dena edo molestatzen duena adierazteko balio du. Askotan emozio honek lortu nahi dena lortzen laguntzen du zeren ekintza eta aldaketa bat probokatzen du, beraz, hori dela eta beti ez da txarra amorrua sentitzea. Arazoa sortzen da emozio hau muturrera eramaten denean, kasu horretan ez da konpontzen arazoa eta horrez gain, beste arazo bat gehitu daiteke.( Armas, d.g.)

Pentsamenduak emozioetan duten garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aspektu hauek elkar loturik daude, zeren egoera zehatz bat gertatu aurretik dagoen egoera emozionalak egoera zehatz batean pentsatzea eta hori interpretatzea eragiten du. Egoera horretatik iristen garen ondorioak ere guregan emozio bat sortzen du non interpretatzen denaren arabera aldatzen den. Adibidez, norbaitek bekozkoa izurdunduta begiratzen badigu pentsatu daiteke pertsona horrek gure aurka zerbait duela eta begirada hori kontrako bezala interpretatzea zeren pertsona hori gurekin zer ikusirik ez duen zerbaitengatik egon daiteke haserre.

Inteligentzia emozionalaren definizioa eta horretarako beharrezko gaitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik adierazi bezala, Goleman-en (1995) esanetan inteligentzia emozionala honako hau da: Gure sentimenduak eta besteenak errekonozitzeko, motibatzeko eta harremanak era egoki batean maneiatzeko gaitasuna.

Inteligentzia emozionalarekin jokatzeko beharrezkoak diren gaitasunak bi bloketan bereizten dira: intra-pertsonalak eta inter-pertsonak. (Sandoval, d.g.)

Intra-pertsonalak.

  • Auto-kontzientzia: agertzen den une berean sentitzen duenaren inguruko kontzientzia du, eta preferentzia batzuk erabiltzen dira bere gaitasunen ebaluazio errealistan eta berarekiko konfiantza sentsazioan oinarrituta dauden erabakiak bideratzeko. Auto-kontzientzia duten pertsonak, konpromesua hartzeko eta beraiekin lan bat egiten duten pertsonengan konfiantza izateko gaitasuna dute.
  • Auto-erregulazioa: emozioak kontrolatzeko gaitasuna dugu. Hots, norbere burua lasaitzea, antsietatea, suminkortasun eta muturreko tristuratik libratzeko gaitasuna.
  • Motibazioa: gaitasun hau zailtasunak daudenean( nekea, frakasoa…) jartzen da martxan. Horrelako egoeren aurrean pentsamendu bat edo beste bat izateak porrota, arrakasta edo abandonua eragin dezake.

Inter-pertsonalak.

  • Enpatia: besteen egoera emozionalak antzemateko gaitasuna izateak sozialki era egokian harremantzeko aukera ematen du.
  • Gaitasun sozialak: a) komunikazioa(modu irekian entzuten duzu eta mezu sinesgarriak bidaltzen dituzu) b) eragina(konbentzitzeko tresnak ditu) c) gatazken maneiua( egon ahal diren gatazkak errekonozitu, eta desadostasunak kanporatu) d) aldaketaren katalizatzailea( aldaketa hasi edo kontrolatzen da) e) lidergoa (pertsonak zein taldeak bideratzen eta inspiratzen dituzu) f) loturak sortzea (taldearekin laguntasun pertsonala sortu eta sendotu) g) talde lana (sinergia laborala sortu helburuak lortzeko) h) kooperazioa(besteekin lan egin banandutako helburuak lortzeko)

Inteligentzia emozionalarekin jokatzen duten pertsonen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Auto- motibaziorako gaitasuna: beraien jokaera ez doa besteen errekonozimenduetara loturik, baizik eta beraien kabuz zerbait egiteko desira dute.
  • Sariak ateratzen dakite: pertsona mota hauek ahalegina aurrera eramaten dakite nahiz eta honen bidez bilatzen dituzten emaitzak beranduago iritziko diren. Adb: karrera bat ikastea, oposaketak prestatzea...
  • Beraien bulkadak kontrolatzen dituzte: ez dira beraien bulkaden eta momentu zehatz batean hartutako erabakien biktima. Hausnartu egiten dute eta aukera desberdinak era egokian baloratzen dakite.
  • Frustrazioa jasaten dakite: beraien helburuak betetzen ez direnean ez dira errenditzen.
  • Beraien egoera emozionalak kontrolatzen dituzte: pertsona orok bezala emozioak sentitzen dituzte baina arazoak ez eragiteko hauek erregulatzen dakite. Esaterako, haserretzen direnean haserre hori usten dakite gatazkei aurre egin baino.
  • Gaitasun sozial egokiak aurkezten dituzte: besteekin komunikatzeko aukeratzen duten estiloa asertiboa da, eta pertsona enpatikoak dira. (Goleman, 1995; in Fernández, 2018:1)

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inteligentzia emozionala pertsonen egunekotasunean gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da, honek pertsonen alor desberdinetan eragin zuzena baitu. Zehazki esateko, sentitzen ditugun emozioak oso loturik daude aurretik izandako pentsamenduekin eta emozio horiek gure gorputzean eragina dute.

Inteligentzia emozionalaren konpetentzia bizitza osoan zehar garatu daitekeen trebetasun bat da eta inteligentzia honekin jokatzeko orain arte funtzionatzeko erabili diren patroiak ezagutzea beharrezkoa da, horren arabera pertsonaren jarrera desberdina izango delako. Aipatutako patroi horiek ere pertsonak bere buruarekiko duen barneko elkarrizketarekin oso loturik daude, eta beraz inteligentzi emozionala trebatzen joateko bakarrizketa horren kontzientzia hartzeak garrantzia du.

Erreferentzi bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Armas, R. (d.g). Nuestras emociones básicas y su función. psicologo en casa, 1. Hurrengo helbidetik hartuta: https://www.psicologoencasa.es/nuestras-emociones-basicas-y-su-funcion/

-Bericat, E. (2012). Emociones. sociopedia.isa, 205, 1-13. Hurrengo helbidetik hartuta: http://www.sagepub.net/isa/resources/pdf/Emociones.pdf

-Fernández López Vanesa. (2018). Características de la inteligencia emocional. Hurrengo helbidetik hartuta: https://www.webconsultas.com/mente-y-emociones/emociones-y-autoayuda/caracteristicas-de-la-inteligencia-emocional-11874

-Gobierno de España, ministerio de sanidad servicios sociales e igualdad. ( d.g). Bienestar emocional. Hurrengo helbidetik hartuta: http://www.bemocion.msssi.gob.es/emocionEstres/emociones/consecuencias/emocionesPensamiento/home.htm

-Goleman, D. (1995). Inteligencia emocional. Barcelona. Kairos.

- Punset, E., Bisquerra, R., (2015). Universo de emociones. Valencia. Paulagea.

-Sandoval, E. (d.g.). Inteligencia emocional y liderazgo para una futura ciudadanía [Diapositivas de PowerPoint]. Hurrengo helbidetik hartuta: http://slideplayer.es/slide/5399131/