Lankide:LoreM/Zientziaren mugak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Zientziak hainbat muga ditu:


MUGA EPISTEMOLOGIKOAK: (episteme= ezagutza).


Muga epistemologikoak, ezagutza mugatua da, ezin dugu jakin guztia.


Faltsazionismoa: Indukzio osoaren problema da eta ezin dira osoki lege zientifikoak egiaztatu. Zientziak huts egin dezake. Egiara hurbil daiteke, baina inoiz ez du egi osoa lortu duen ziurtasunik.


Eboluzio baldintzak: Eboluzionatzeko, behar dira baldintza batzuk, zientzia hainbat gauzen mendean baitago. Rescher pentsatzen du beste planeta bateko estralurtarrek sortu duten zientzia eta gurea oso desberdina dela. Zientzia, kultura eta gizarte faktoreen mendean dago.Feyerabend sinesten du metodologiak irizpideak eman ditzakeela, baina ezin dituela arauak ezarri. Hau da, zientzia anarkista dela. Ez dago behaketa neutralik, zeren datu sentigarriak beti interpretatzen ditugu aurretik dakigunaren arabera.


MUGA TEKNOLOGIKOAK:


Zientziak gaur egun behar dituen datuak eta aurrerapenak teknologiaren bidez baino ezin dira lortu. Hau da, teknologia ez badu eboluzionatzen, zientziaren ezagutzak mugatuak izango dira eta ezin izango du eboluzionatu. Beraz, zientziak teknologiaren menpe dago.


MUGA EKONOMIKO ETA POLITIKOAK:


Prozedura teknologikoak oso garestiak dira. Estatu aberatsek eta multinazionalek, soilik aurrekontu handiekin finantzatzen dute ikergaiak, hortik etekin ekonomikoa handia atera ahal bada.


Tse-tse erlearen kasuan, loaren gaixotasuna , enpresa handiek ez zuten nahi dirua horretan inbertitu ez zutelako ia etekinik lortuko. Estatuak jendea hiltzea utzi zuen, etekina ez zutelako lortuko.


Hortaz, estetikari dagokion produktu batean inbertitu zuten dirua, hortik etekin handia lortzen zelako. Baina produktu horrek ez zen gaixotasunari aurre egiteko, baizik eta gaixotasunak sortzen zituen aurpegiko ileak kentzeko.


ARRAZOI ZIENTIFIKOAREN MUGAK:


Gizakiari buruzko zenbait arazo zientziarekin ezin dira konpondu: heriotza, askatasuna... baina bai filosofiarekin.


MUGA ETIKOAK:


Etikak zientziari lagundu…


Ikerketak garatzean: ikerketa kaltegarria suertatu izatekotan. Etikak, hori geldiarazteko agintzen dizun pentsamendua da.


Ondorioetan: Aplikazioa kaltegarria izateko arriskua egotekotan. Moratorioak: Kaltea sortu eta gero, arazoa konpontzeko prozesuari deritzo.