Edukira joan

Lankide:Maddi Iriondo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakumezkoen gomazko paleta frontoi motzean binaka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumezkoen gomazko paletako gipuzkoako txapelketako finala
Garbiñe Tijero, gomazko paletan aditua

Emakumezkoen gomazko paleta frontoi motzean paletako jokamolde bat da, frontoi motzean jokatzen dena. Jokamolde honetan binaka jokatzen da, beti ere talde bat gerriko gorriarekin eta bestea urdinarekin. Pala izeneko erremintarekin jokatzen da eta pilotak gomazkoak izaten dira. Partiduak normalean 30 tantora izaten dira, eta frontoi osoan jokatu liteke.

Norgehiagoka mota

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norgehiagoka mota bat aurki dezakegu, bi biren aurkakoa, hau da, bikoteka jolasten dena. Pilotako modalitate guztietan bezala, talde batek gerriko gorriarekin jokatuko du eta besteak gerriko urdinarekin.

Bikoteka jolastean, bikoteen artean txandak errespetatzen dira, baina ez bikote barruko jokalarien artean, hau da, bikoteko batek eman diezaioke jarraian nahi duen guztietan, beti ere bikoteen arteko txandak errespetatuz.

Pilotaren ezaugarriak eta pilotarekin erlazionatzeko moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paletako espezialitatean, bi material mota behar izaten dira, alde batetik, pala izeneko zurezko tresna, eta bestetik, gomazko pilota.

Gomazko pilota

Pala, esan bezala, zurezkoa izaten da, eta dimentsio zehatz batzuk edukitzen ditu, alde batetik, gehienezko luzera 55cm-koa izaten da eta zabalera 20cm-koa. Pisuaren aldetik, pisu ezberdinak aurkitu ditzakegu, erabiltzailearen ezaugarrien araberakoa izaten da, baina 500 gramoren bueltan izaten dira. Horretaz gain, zulo txiki batzuk edukitzen ditu, haizearen erresistentzia gutxitzeko.

Gomazko paletako zurezko erreminta

Pilota kautxu trinkoarekin egiten da (caucho macizo), eta ez du airerik izaten barruan. Pilota mota ezberdinak aurkitu ditzakegu, batzuk biziagoak, beste batzu pisutsuagoak, edo arinagoak…, horren araberakoa izaten da pilotaren pisua, baina 65-66 gramo inguru pisatzen dute. Pilotaren ezaugarri hori pilotan bertan ikus daiteke, izan ere, forma eta kolore ezberdineko markak edukitzen dituzte, borobil horia, triangelu horia, edo karratua… Horrekin pilota nolakoa den identifikatu daiteke. Emakumezkoetan, normalean, borobil eta triangelu horiak erabiltzen dira.

Frontoi motza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beti Jai frontoi motza

Gomazko paleta frontoi motzean jokatzen da, 30 metrokoan, frontisaren eta errebotearen arteko aldeari erreferentzia eginez. Frontisa pilotalekuaren aurrean kokatzen den pareta da, 10 metro garai eta 10-11 metro zabal izaten ditu. Horretaz gain, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago, txapa izena duena, eta goialdean eta eskuinaldean ere aurkitzen da txapa hori, eremua mugatzen, izan ere, horri jo edo eremu horretatik kanpo botatzen bada, tantoa txartzat emango da. Frontisaren ezkerraldean, ezker pareta izena duen pareta dago, frontisa bezala 10 metro garai duena, baina kasu honetan 30 metroko luzeera edukiko du. Atzealdean, ezker hormari lotuta, eta frontisarekiko paraleloan, errebotea aurkitzen da, txaparik gabeko pareta. Frontoi motza hiru pareta hauetaz osatzen da, eskuinaldea, kontrakantxa izenekoa, libre geratuz. Hala ere, eskuinaldean, beste txapa bat dago lurrean, frontisetik errebotera doana eta frontoiaren zabalera mugatzen duena, lurreko eremu horri kantxa deitzen zaio.

Ezkerreko paretan, zenbakiak egoten dira idatzita, frontisetik erreboteraino. Hauetako bakoitzari koadro deitzen zaio eta zenbakiak banaka handitzen doaz, errebotera hurbiltzen doazen heinean. Horretaz gain, laugarren eta zazpigarren koadroetan, motz eta luze hitzak agertzen dira idatzita, hurrenez hurren, eta kontrakantxara marra bat ateratzen da hori adierazteko.

Sake-errestoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakea seigarren koadrotik egiten da, frontisetik 21 metrora, eta zenbaki horretan dagoen marra baino atzerago egin behar da botea, bestela falta izango baita. Horretaz gain, sakea ona izateko, laugarren eta zazpigarren koadroen artean egin behar du pilotak botea, laugarrena baino aurrerago egiten badu “motz” izango da, eta zazpigarrena pasata egiten badu “luze” edo “pasa” izango da. Sake bakarra egongo da tanto hasiera bakoitzeko, eta hori txarra izaten bada, zuzenean bestearentzako tanto bilakatuko da. Baina lehenengo sakea “luze” den kasuetan, beste sake aukera bat egongo da. Aldiz, “motz” izaten bada, sakea falta izango da.

Sakea egiterako orduan, ezker horma ikutu dezake, baina kontrakantxara joaten bada, besteentzako tantoa izango da.

Jokalariak kantxatik zehar modu librean mugitu daitezke, edozein tokitan kokatuz, hau da, ez dago eremurik jokalaria egon ezin daitekeena. Hala ere, binaka jokatzen denez, postuaren arabera kokatzen da jokalari bakoitza, aurrelaria aurrean eta atzelaria atzean.

Espazioaren erabilera eta tanto amaierak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotako jokamolde hau joko ez zuzena da, hau da, pilota jotzen den aldiro frontisa jo behar du, baina hori egin aurretik edo ondoren, ezker horma ikutzeko aukera dago. Horrelakorik gertatu ezean, tantoa txartzat emango da. Beraz, pilota zuzenean kontrakantxara joaten bada, frontisa ikutu baino lehenago lurra ikutzen badu, edo frontisaren goiko edo beheko guneetara joaten bada, txarra izango da.

Jokalari batek pilota debekatutako guneetara bideratzen badu, tantoa amaitutzat eman eta bestearentzako tanto bezala kontatuko da. Aldiz, pilotak frontisean jo eta gero kantxan bote bat baino gehiago ematen badu, pilotari jo dion jokalari horrentzat izango da tanto. Horregatik, bi bote egin baino lehenago eman beharko zaio pilotari, bote baten ondoren edo boterik eman gabe airez.

Postu espezifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binaka jokatzean bakoitzak postu espezifiko bat dauka kantxan, eta horren arabera bakoitzak joko ezberdin bat edukitzen du. Bikoteko bat aurrelaria izaten da eta bestea atzelaria.

Aurrelaria lau eta bosgarren koadroen artean kokatzen da normalean, eta joko azkarrago bat egiten du. Airez jotzen du gehienetan, atzelariari lana kentzeko eta erasora jotzeko, aukerakoak dauzkan pilota horietan, tantoa amaitzeko jokaldiak eginez. Horretarako, hau da, tantoa bukatzeko, alboko kolpea erabiltzen du aurrelariak.

Atzelaria aldiz, seigarren koadro inguruan kokatzen da eta aurrelariak bezala, ahalik eta pilotakada gehienak airez jotzen saiatzen da, alde batetik, jokoa azkarragoa izateko, eta bestetik, ahalik eta distantzia gutxien mugitzeko, eta horrela gutxiago nekatzeko. Atzelariaren helburua aukako aurrelaria pasatzea izaten da, horrek aukerarik ez izateko erasora pasa eta tanto egiteko. Horregatik, atzelariak normalean atzean bukatzen ditu tanto gehienak, pilota ezker horman sartuz edo aurkaria lekuz kanpo harrapatuz, hala ere, atzelari batzuk aukera daukatenean, aurreko jokaldiak ere egiten dituzte.

Puntuazio sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tantoak banaka-banaka igotzen dira markagailura, eta ona egiten duenak lortzen ditu, aldiz, txarra egiten duenak ez du tantorik irabazten ez galtzen.

Partiduak 30 tantora izaten dira, nahiz eta, beheragoko maila batzuetan, 25 tantora egiten diren. Lehenengo iristen denak irabazten du, hori gertatzean, partidua bukatutzat ematen da.

Sakalaria atzelaria izan ohi da paleta gomazko modalitatean, izan ere, sakea seigarren koadrotik egiten da eta beraz, atzelariak bere postura itzultzeko errazago dauka. Behin sakea eginda, pilotak laugarren koadroa pasa behar du botea egin ahal izateko, eta zazpigarren koadroa izaten da muga.

Sakean pilotarien kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotariek beraien postu espezifikoaren arabera, sakean kokapen ezberdin bat edukiko dute, eta baita jokatzeko modu ezberdin bat ere.

Pilotarien kokapena sakean

Irudian ikusi dezakegun bezala, sakalaria, borobil gorria, sakeko marraren atzetik kokatzen da, lehen esan bezala, seigarren marraren atzetik.

Aurkariak, hau da, errestoa egin behar dutenak, ezker hormaren ondoan kokatzen dira, normalean sakea ezker hormara egiten baita. Aurrelaria sakeak botea egin behar duen koadroen tartean kokatzen da, laugarren eta zazpigarren koadroen artean, hain zuzen. Horrela, sakeari airez erantzuteko aukera izango du, atzelariari lana kentzeko. Azkeneko hau, aurrelariaren atzean kokatuko da, sakea egin behar den gunearen atzean, sakeari botez erantzuteko.

Erabilitako kolpe mota ohikoenak postu espezifikoaren arabera desberdindu daitezke. Aurrelariak gehien erabiltzen duen kope mota airea da, atzelaria lagundu dezan. Atzelariak, aldiz, atzera botatzea da. Izan ere, bere kolpe ohikoenak indar handia erabiltzen burutzen dira.

Jokaldi nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien burutzen diren jokaldiak ere postu espezifikoen arabera desberdindu daitezke. Aurrelariek erabiltzen duten jokadi ikusgarriena horma-bikoa eta mozketa izaten dira, airez jotzearekin batera. Hala ere, aurrelari indartsuek pilota bigarren zenbakiaren inguruan hartzen badute atzera, erreboteraino, botatzeko joera dute. Bestalde, zabalera botatzea jokaldi oso arrakastatsua da, baina ez da maiz erabiltzen.

Atzelariek, gehien erabiltzen duten jokadia momentu aproposaren zain eustea da, eta orduan ezker hormara botatzea indar handiz. Askok ere dejada egiten dute, eta beste batzuk bipareta egiten dute. Hala ere, bigarren hau zailagoa da kantxa aurrean jende gehiegi dagoelako. Beste batzuk ere, atzerako zabalera boatzen saiatzen dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araudi ofiziala