Pilotako materiala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilota
Paleta
Xistera edo Zesta
Eskulekua
Xarea

Pilotako materialak pilotan aritzeko erabiltzen diren materialak dira. Asko dira, eta modu askotara sailka daitezke. Hemen, honela sailkatu ditugu: lehenik, pilotaleku motaren arabera; eta, bigarrenik, espezialitatearen arabera. Bestalde, berezi daitezke pilotari profesionalek darabiltzaten joko tresnak eta afizionatuek erabiltzen dituztenak. Hala nola, ofizialki arautu gabekoak diren jokoetakoak, laxoa kasu, eta nazioarteko lehiaketa ofizialetakoak, modalitate zenbait ez baita horietan sartzen, erremontearen kasua esate baterako.

Pilotako materialen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trinketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskupilota:
    • Pilota: pisua 92-95 gr
  • Larruzko paleta:
    • Pilota: pisua 52-54 gr
    • Palaren neurriak: gehienezko pisua 600 gr, gehienezko luzera 50 cm, gehienezko zabalera 13,5 cm, eta gehienezko lodiera 3 cm
  • Xare:
    • Pilota: pisua 78-83 gr
    • Xarearen neurriak: luzera 57-58 cm, eta zabalera 17-18 cm.
  • Gomazko paleta:
    • Pilota: gehienezko pisua 40 gr
    • Paletaren neurriak: gehienezko pisua 500 gr, gehienezko luzera 55 gr, gehienezko zabalera 20,5 cm, eta gehienezko lodiera 1 cm.

36 metroko pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskupilota:
    • Pilota: pisua, guztira, 101 gr-tik 103 gr-ra.
  • Larruzko paleta:
    • Pilota: pisua, guztira, 50-55 gr
    • Paleta: gehienezko pisua 600 gr, gehienezko luzera 50 cm, gehienezko zabalera 13,5 cm, gehienezko lodiera 3 cm.
  • Pala motza:
    • Pilota: pisua, guztira, 85-91 gr
    • Pala: gehienezko pisua 800 gr, gehienezko luzera 51 cm, gehienezko zabalera 11,5 cm, gehienezko lodiera 4 cm.

54 metroko pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zesta punta:
    • Pilota: pisua, guztira, 125-130 gr
    • Zesta: gehienezko luzera, 68 cm; gehienezko zabalera, 13 cm; gehienezko sakonera, 16 cm; gehienezko kurbadura, guztira, 110 cm.
  • Pala:
    • Pilota: pisua, guztira, 100-110 gr
    • Pala: luzera, 52-54 cm; gehienezko zabalera, 11,5 cm; lodiera, 3,5-4,5 cm.

30 metroko pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gomazko paleta:
    • Pilota: 40 gr
    • Paleta: gehienezko pisua 500 gr, gehienezko luzera 55 cm, gehienezko zabalera 20,5 cm, gehienezko lodiera 1  cm.
  • Frontenisa:
    • Pilota: 39-42 gr
    • Erraketa: tenisko erraketa.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaz eta jotzeko tresnaz gain, partida ofizialetarako beste material batzuk ere behar dira, jantzia esate baterako:

  • Beheko mailetan (eta, antzina, goiko mailetan ere bai), pilotariek zuriz jantzita jokatzen dute, eta oihalezko gerrikoak bereizten ditu (batek gorria du, besteak urdina). Orain, goiko mailetan, prakak edo gonak zuriak dira, eta elastikoak bereizten ditu (batek gorria du, besteak urdina).
  • Emakumeek galtzak, gonamotzak, gona-galtzak edo bermudak janzten dituzte. Gizonek, galtzak.
  • Jotzeko tresnarekin eta larruzko pilotarekin jokatzen diren modalitateetan, burua babesteko kaskoa eraman behar dute. Zuria da.
  • Gomazko paletan, larruzko paletan, frontenisean eta xarean, jokalariek begietako babesgarriak eraman behar dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]