Lankide:MaialenSA/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Laranja metiloa koloratzaile azoderibatua da, pH adierazle gisa erabiltzen dena, gorritik laranja-horira aldatzen delako pH 3,1 eta 4,4 artean. Indar gutxiko azido baten pKa inguruan aldatzen denez kolorez, normalean ingurune azidoetarako erabiltzen da. Adierazle unibertsal batek ez bezala, laranja metiloak ez du kolore aldaketa espektro osoan hartzen, baina punta zorrotza erakusten du. Adierazlearen IUPAC izena sodio 4-{[4-(dimetilanimo)fenil]diazenil}bentzeno-1-sulfonatoa da. Sodio gatz honen formula molekularra C14H14N3NaO3S da eta bere pisu molekularra 327,34 g/mol.[1]

Gaur egun, aplikazio asko ditu: farmazia-prestakinetan, ehunetan eta plastikoetan % 5eko tindatze-koloratzaile gisa, eta petrolio-prozeduretan lohiaren alkalinotasunaren determinatzaile gisa. Zitologian ere aplikatzen da, Fuschin-en disoluzioarekin batera.

Adierazlearen koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laranja metilo disoluzioak

Bere azidotasuna gutxitzen duen soluzio batean, laranja metiloa kolore gorritik laranjara pasatzen da, eta, azkenik, horira, bere azidotasuna handitzen duen soluzio batean kontrakoa gertatzen delarik.

Azido batean gorrixka da eta alkali batean horia. Laranja metiloak 3,47ko pKa du uretan 25 ° C-tan (77 ° f).[2]

Txantiloi:PH indicator template

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzen den sintesi biderik ohikoena diazotazio erreakzio baten oinarritzen dena da. Lehen urratsean azido sulfanilikoa azido nitrosoarekin erreakzionarazi eta diazotazio erreakzioa gertatzen da, diazonio gatza eratuz. Jarraian, dimetilanilina gehitzen da eta eraso nukleozale baten bidez, anilinaren para posizioan adizio erreakzio ematen da[3].

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laranja metiloak propietate mutagenikoak ditu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) admin. (2011-08-30). «Naranja de metilo» Corporativo Quimico Global (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2.  doi:10.1021/j100670a024..
  3. (Ingelesez) «Synthesis of methyl orange from sulphanilic acid» Labmonk 2017-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).