Lankide:Maite Antolínez Méndez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ZILINDROA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer da zilindro bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geometrian, zilindroa kurbaturiko laukizuzen batez eta bi oinarri zirkularrez osatutako poliedro bat da.

A-B: altuera, B-C: erradioa, C: oinarria eta D-C: ardatza

Zilindro motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zilindro solidoa: gorputz geometrikoa (kandela).
  2. Zilindro hutsa: zilindroaren gainazala (paper-biribilkia).
  3. Zilindro lauki zuzena: Zilindroaren ardatza oinarriekin perpendikularra denean (zutabea).
  4. Zilindro zeiharra (oblikuo): Ardatza oinarriekin perpendikularra ez bada (Pisako dorrea).

Zilindroaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ardatza bira osoan finko mantentzen den laukizuzenaren aldea da (D-tik C-ra doan lerro imaginarioa).
  • Oinarriak bi zirkulu dira, ardatzarekiko perpendikularrak. Zilindroa ixten duten estalkiak dira (C eta D inguratzen dituzten bi zirkuluak).
  • Altuera bi oinarrien arteko distantzia da (A-tik B-rako distantzia).
  • Erradioa (r) ardatzetik zilindroaren muturrerainoko luzera da. Oinarriaren erradioari dagokio (A-D edo B-C arteko distantzia).


Nola kalkulatzen da azalera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindroaren garapena kontuan hartu behar dugu eta bere zatien azalera kalkulatu behar dugu, hau da, laukizuzenarena eta bi oinarriena.

Zilindroaren azalera**Datu interesgarria: Laukizuzenaren luzeera (oinarria ikutzen duen aldearena) oinarriko zirkunferentziaren perimetroa da!
r = erradioa

π = pi (3,14)

h = altuera

Laukizuzenaren azalera = 2 × π × r × h

Oinarriaren azalera[1] = π × r² (Gogoratu bi oinarri dituela!)

Dena gehituz zilindroaren azalera lortuko dugu = (2 × π × r × h) + (2 × π × r²)

Fitxategi:Zilindroaren azalera eta bolumena kalkulatzen.webmhd.webm
Zilindroaren azalera eta bolumena kalkulatzen


Adibidea: Kalkulatu 4cm-ko erradioa eta 10 cm-ko altuera duen zilindro baten azalera.

Laukizuzenaren azalera = 2 × π × r × h

2 x 3,14 x 4 x 10 = 251,2cm²

Oinarriaren azalera = π × r²

3,14 x 4² = 50,24cm²

Zilindroaren azalera (2 × π × r × h) + (2 × π × r²)

251,2 + 2 x 50,24 = 351,68cm²

Nola kalkulatzen da bolumena?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolumena oinarriaren (zirkunferentziaren) azalera bider altuera da. Beraz, kalkulatzeko, honako formularen bitartez egingo dugu. = π × r² × h

Aurreko adibidearekin jarraituz, 4cm-ko erradioa eta 10 cm-ko altuera duen zilindroaren bolumena zein den estimatuko dugu.

Zilindroaren bolumena = π × r² × h

50,24 x 10 = 502,4cm³

Bolumena kontzeptua ulergarriagoa eta ikusgarriago egiteko, imagina ezazu 50,24cm²-ko zirkunferentzia eta 1cm-ko altuera dituen gailetak dituzula. Kasu honetan 10cm-ko altuera duen pakete bat beteko duzu 10 gailetekin, ezta? Gaileta horiek osatuko dute paketearen (zilindroaren) bolumena.

Non aurki ditzakegu zilindroak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindroak uste baino presenteago daude gure inguru eta egunerokotasunean. Gorputz geometriko hauek identifikatzeko gai zaren frogatzeko, hona hemen irudi batzuk: Irudi hauetatik zeintzuk esango zenuke zilindroak direla? Bukatutakoan, beheko taulan "zabaldu" botoia sakatu erantzun zuzenak zeintzuk diren jakiteko.

Erantzun zuzenak
A (enborrak), B (kandela) eta E (paper-biribilkiak) zilindroak dira.

C (ilargia), D (atea) eta F (tostadak) ez.

A) Enborrak
B) Kandela
C) Ilargia
D) Atea
E) Paper-biribilkia
F) Ogi txigortua
  1. (Gaztelaniaz) «Demostración sin palabras de la fórmula para calcular el área de un círculo» Gaussianos 2011-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).