Edukira joan

Lankide:Markel Gonzalez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sobietar batasunean eztabaida gutxiago zegoen. Ez komunikabideek, ez hurrengo urteetako liburuek ezta jendeak ere ez zuen eztabaidan ipini txakur bat espaziora bidaltzekoaren erabakia. 1988. urtean, erregimen sobietarraren desagerpenaren ostean, Oleg Gazenko-k, Laika espaziora bidaltzeko lan egin zuen zientzielarietako batek, bere atsekabea adierazi zuen txakurra hiltzen uzteagatik:

«Gero eta denbora gehiago pasa, gero eta gehiago damutzen naiz gertatutakoaz. Ez genuen horrelakorik egin behar… eta misio honetatik ez genuen animaliaren heriotza justifikatzeko adina ikasi gainera.» Oleg Gazenko, animaliak espazioratzeko programaren zientzialari nagusietako bat eta Laikaren entrenatzailea.[1][2]

Zentsura politikoko kontuak zirela eta, Varsoviako ituna[3] sinatu zuten beste herrialde batzuetan zailagoa zen programa espazial sobietarraren aurkako protesta irekia aldarrikatzea. Dena den, kritika nabarigarriak egon ziren zientzialari poloniarren artean. "Kto, Kiedy, Dlaczego" zientzia-aldizkari poloniarrean, 1958an argitaratua, Sputnik 2-aren misioa aipatu zen. Astronautikari buruzko atalean, Krzysztof Boruń-ek Laika lur gainazalera bizirik ez ekartzea gauza “tamalgarria” zela adierazi zuen, eta “dudarik gabe, zientziarentzako galera handia”.

Laikaren omenez, haren estatua eta plaka bat dago kosmonauten entrenamendudu zentro errusiarrean[4], Izarren Hirian.

Txakurren parte hartzea zuten hurrengo misio espazialak haiek berriz lurrera ekartzeko diseinatuko ziren. Beste misio espazial sobietar batean hilko ziren txakur bakarrak Pchyolka eta Mushka izan ziren. Sputnik 6 satelitea intentzionalki lehergailu batekin lehertarazi zuten haren itzuleran, kapsula beste herrialdeetako potentziek azter ez zezaten, satelitea atmosferara berriz sartzean norabideak kontrola galdu zuen eta, 1960ko abenduaren 1ean.  

  1. «Animals as Cold Warriors: Missiles, Medicine, and Mans Best Friend - Laika» www.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. National Society for Medical Research. .
  3. Varsoviako Ituna. 2020-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. (Ingelesez) «First in Orbit, Laika the Dog Made History» Redorbit 2004-12-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).