Lankide:Martintzuri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kapital sozialaren teoriei kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapital soziala oso kontzeptu anbiguoa da, ikuskera teoriko ezberdinetatik landu dena, eta, horrenbestez, irakurketa ezberdinak sortu dituena. Asko erabili den kontzeptua izan arren, honen garapena ez da bukatu, eta oraindik ez dago irakurketa bakar eta orokortu bat hau definitzerako orduan, eta etorkizunean egotea ere oso zaila da, oso planteamendu eta irakurketa ezberdinetatik egiten baitira hurbilketa teorikoak. Egin diren azterketa metodologiko eta enpirikoek ez dute behar bezala definitu eta mugatu kontzeptua, eta horrenbestez sarritan oso anbiguoa gertatzen da. Guk hainbat irakurketetatik Kapital Soziala ulertzen duten era aztertuko dugu, eta irakurketa konkretu horien gainean dauden kritika nagusiak bildu.

Hala ere, esan beharra dago, ikuskera teoriko gehienetatik, Kapital Sozialaren kontzeptua era positiboan aztertzen dela, hau da, kapital sozialarem gainean ikuskera baikorra dutela, edo behitzat batez ere aspektu positibo horiek aztertzean zentratzen direla, atzetik egon daitezkeen elementu negatiboak ezkutatuz, aurrerago azalduko den bezala. Harreman sozialen aspektu positiboak aztertu izan dira, eta alde batera utzi dira horrek eragin ditzakeen elementu ez horren erakargarriak. Horrenbestez eta batez ere, harreman sozial horien atzean beti ematen diren botere harremanak estali dira.

Orden sozialarekin harremana duten teoriei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, Kapital Soziala orden sozialarekin lotzen duten perspektibak aztertuko ditugu. Kapital Sozialaren definizio hauetan, esan bezala, botere harremanak ez dira praktika sozialak aztertzeko elementuak. Teoria hauek (Nazioarteko Erakundeek, Colemanek, Putnamek... ebabesten dituztenak) kontsentsuaren azterketa, integrazioarena, armoniarena... bultzatzen dute. Ez dituzte ezberdintasun sozialak, aktoreen posizio ezberdinak, kontuan hartzen. (Julieta Capdevielle, 2014)[1]

Munduko Bankuaren egoitza

Nazioarteko erakundeen ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikuskera Nazioarteko Erakundeek erabiltzen dutena izango litzateke. Ikuskera honetan botere harremanak, praktika sozialak azaltzeko elementu gisa guztiz baztertzen dira. Errealitate soziala begiratzerako orduan, ordena dute oinarri, hau da, pertsona zein kolektiboen harreman armoniatsuak garatzea. Horrenbestez, kapital soziala aztertzeko era honetan ez da erraza tresna analitikorik aurkitzea, botere eta gatazkaren iturriak aztertzea ahalbidetuko dutenak. Ikuskera hauen arabera sare sozialak, harreman sozial informalak dira, pertsonalak, non batez ere familian ondasun eta zerbitzuak elkartrukatzen diren, elkartruke monetario gabe. Horrela, pobreziaren aurkako tresna baliagarria da familia, non ekonomiak sortutako segurtasun faltaren aurrean, egonkortasuna ematen duten. kapital ekonomiko eta kultural baxua duten familientzat beraien arazoei erantzuteko estrategia da kapital soziala. Adibidez Munduko Bankua bezalako instituzioentzat Kapital Soziala baliagarria da, gizartearen auto-antolakuntzaz merkatuaren desorekak osatuko baitira, Estatuaren interbentzio beharrik gabe.

Argi geratzen da, ikuspegi honek kapital sozialaren aspektu positiboak lantzen ditu, negatiboak alde batera utziz. Ekonomiaren arazoak sozialki konpontzearen logika defendatu nahi izan da. Beraz hauen ustez kapital soziala guztiz positiboa da, komunitatearen bizi mailan onurak ekartzen dituelarik.

Ikuskera honi lotuta, hainbat elementu daude kontutan hartzen ez direnak, eta kritikagarriak direnak. Adibidez klase sozial altuetan kapital sozialak duen garrantzia, baina ez famili pobreen termino berdinetan. Adibide bat jartzearren, klase ertain altu eta altuek, ikasketen bidez baino, beraien harreman edo sare sozialen bidez lortzen dute enplegua. Beraien lan mundura sarrera familia edo ezagunen bidez egiten da, ikasketen eragin oso baxuarekin. Beraz, klase sozial altuentzat ere bereziki garrantzitsua da kapital soziala. Azken batean, kapital soziala positiboa bada pertsona pobreentzat, zeintzuk normalean sare ahulak izaten dituzten, jende aberatsentzat zeintzuk oso sare indartsuak mantentzen dituzten izugarrizkoa da izango duten boterea. Hori, ordea, teoria gehienetan ezkutatua edo isildua izan da. Gainera jende pobrearen sareak bihurtzen dira beraien bizi maila mantentzeko bidea, eta hori gainera indibidualki egiten da, beraz famili pobre horien gain jartzen da erantzukizuna. Sarritan esklusioari erantzuna harreman sareetan jartzen da, ahazturik esklusio hori harreman sare faltak sortzen duela.

Beste alde batetik, familia pobreei dagokionez ere, kapital soziala ez da beti elementu positiboa edo efektu positiboa behintzat, oso mugatu da. Kapital sozialaren harreman sareak ez dira amaiezinak, horiek sortu eta mantendu egin behar dira, kostu bat suposatzen duelarik horrek. Horrek eragiten du sarritan, sare sozial horiek mantentzearen kostuak (denbora eta betebeharretan), onurak gainditzen dituela.

Indibidualismo metodologikoarekin harremana duten teoriei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren ikuskera, indibidualismo metodologikotik egiten dena da bertan, beherago azaltzen diren Coleman eta Putnam kokatzen direlarik. Ikuspegi honetatik sare sozialak aktore indibidual guztien batura baino ez da. Analisirako elementua, beraz, indibiduoa da, beste indibiduo batzuekin harremanetan jartzen dena. Indibiduoaren logika gainera, koste-onura logika ekonomiko bat baino ez litzateke izango. Ikuskera honen arabera pobreziaren oinarriak merkatuaren arazoetan aurki daitezke, baina horren irtenbidea indibiduala izango litzateke. Iniziatiba pertsonalen bidez erantzun behar zaie arazoei, harreman sozialak erabiliz kapital ekonomiko faltari erantzuteko.

Coleman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuskera honetan aurki daiteke Coleman, Aukeraketa Arrazionalaren Teoriaren baitan ulertzen duelarik Kapital Sozialaren arazoa (indibiduo arrazionalaren harremanetan). Indibiduoek elkartruke harremanak osatzen dituzte, interes propioen arabera. Horregatik, Colemanentzat kapitala “produktiboa” den hori izango litzateke, eta kapital sozial horrek zenbait helburu betetzea baimentzen du, kapital gabe lortzea ezinezkoa izango zena. Beraz, Colemanentzat kapital soziala guztiz instrumentala da, kalkulu arrazionalen ondorio bat, interes partikular ezberdinez osatua. Ikuspuntu utilitarista eta unidimentsional gisa definitua izan da. (Coleman, 1987)[2]

Ikuskera honetan ez dira kapital sozialaren kostuak kontuan hartzen, hau da, harreman sare horiek izateak eta mantentzeak sortzen dituzten kostuak. Portes-ek hainbat elementu negatibo deskribatzen ditu: sare sozialak izateak pertsona batzuen aukerak handitzen dituen bezala, beste batzuen aukerak murrizten ditu (sare horietatik kanpo uzten baititu); ezezagunen esklusioa ematen da, taldeko kideei gehiegizko exijentziak egiten zaizkie, askatasun indibiduala murrizten da, autonomia eta pribatutasunarekin batera. Badago beste elementu gako bat: talde barruko elkartasuna arazo komun batek edo posizio komun batek definitzen duenean zera gertatzen da: subordinazio esperientzia komun horrek taldearen egoera bera egonkortzen duela.[3]

Portesen ustetan 3 funtzio betetzen ditu kapital sozialak. Lehena, kontrol sozialaren iturria da. Honek hainbat arau sortzen ditu, kontrol formalak alde batera utziz. Bigarrena, babes familiarraren funtzioa da. Gurasoek seme-alabei egindako transmisioa. Azkena, familiatik gaindiko sare sozialak, onura lortzeko iturri gisa. Beraz, Kapital Sozialak komunitateko balio eta arauak erreproduzitzeko balio du eta, beraz, orden soziala erreproduzitzeko. Horrela Kapital Sozialak kontrol sozialaren funtzio bera ere bete dezake. Kritika nagusi gisa beraz, non geratzen da eraldaketa sozialerako aukera eskema horren baitan?

Putnam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Putnam

Putnamen teoriak Colemanen influentzia handia dauka baina hala ere desberdintasun nabarmenak daude haien artean. Putnamentzat kapital soziala ez da soilik harremanen estrukturaren ezuagarri bat, harreman horien nolakotasunari eta antolatzeko erari ere erreparatzen dio. Putnamek, funtzionamendu demokratikoaren inguruko teoria bat eraikitzeko erabiltzen du kapital sozialaren inguruko teoria.

“Gizarte kapitalak gizarte antolakuntza sozialaren ezaugarriei egiten die men, hala nola, konfiantza, arau eta sareei, zeinek gizartearen efizientzia hobe dezaketen ekintza koordinatuak erraztu ahal dutelarik.” (Putnam, 1995, 212)[4]

Hiru osagaiez gain, 2 dimentsio bereizten dira, antolakuntzari erreferentzia egiten diotenak eta norabideari erreferentzia egiten diotenak:

Antolakuntzari erreferentzia egiten diotenak:

  1. Zenbakidun zerrendako elementua Formala edo informala.
  2. Zenbakidun zerrendako elementua Lodi edo argala.

Norabideari erreferentzia egiten diotenak:

  1. Zenbakidun zerrendako elementua Barneko edo kanpokoa.
  2. Zenbakidun zerrendako elementua Barne harremanak indartzeko edo zubiak eraikitzeko.

Putnamen teoriak hainbat kritika jaso ditu, teoriari orokorrean eta baita ikerketari dagokionean. Teoria orokorrari dagokionean, Boix eta Posnerrek Putnamek aipatutako zirkulu birtuosoek kapital sozialetik erakundeetara doan zirkularitatea soilik lantzen duela diote, erakundeetatik kapital sozialaren norabidean doana alde batera utziz. Honekin guztiz harremanetan dago konfiantza eta sareen arteko harremana, Kenneth Newtonek[5] (1997) bien arteko harremanaren norabidea zein den ere galdetzen baitu.

Lemannek (1996), Putnamek teoriak gizarteak hautematen duen gizartearen hondatzearen arazoari konponbide errez eta orokorregia ematen diola kritikatzen du, kapital sozialaren sustapenaren bidez gizarteak bakarrik “konpontzeko” ahalmena duela baztertuz. Horrez gain, Lemannek ikuspegi hain orokorregia izateak arazo lokal eta etnikoak alde batera ustea dakarrela aipatzen du, era horretan kapital soziala biltzeko desberdintasunak ezkutatuz.

Bestetik Olsonek, Putnamek bere ikerketan talde barneko harremanak lantzen dituen arren, talde arteko harremanak, hau da harreman inter-taldeak alde batera usten dituela dio.


Kapital soziala botere harreman gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bourdieuren kapital sozialaren ikuspegiak, botere harremanak eta gatazka aztertzeko aukerak ematen ditu.


Bourdieuren ikuspegitik Kapitala beste ezer baino lehen harreman sozial bat da (Marxengandik hartutako kontzeptu gisa). Beraz, Bourdieuk erabiltzen duen Kapital kontzeptua harremanei guztiz lotua azaltzen da, eta baita kapital soziala bera ere. Honela definitzen du kapital soziala:

"Momentuko edo etorkizun hurbileko errekurtso multzoak, harreman sareen jabetzari lotuak azaltzen direnak; beste era batera esanda, talde batean parte hartzea, taldea, agente multzo bat bezala ulertuta, zeinak jabetza komunak izateaz gain, harreman sare iraunkor eta baliagarriz eratuak daudenak." (Bourdieu 1980, p. 2).[6]

Azken batean, kapital soziala agente batek (eragile sozial, interes talde...) momentu batean mobilizatu dezakeen harreman sozial kopurua da, berak aurretik duen jabetza ( kapital ekonomiko eta kulturala batez ere) hobeto aprobetxatzea errazten duelarik. Beraz, kapital soziala, kapital ekonomiko eta kulturalaren biderkatzaile bat izango litzateke.

Harreman sareak, beraz, ez dira pertsona berdinen edo parekideen artean egiten diren elkartruke eta konfiantzazkoak, baizik eta desberdintasun sozial, interes eta gatazka ezberdinen ondorio, zeintzuek sare ezberdinak osatzen dituzten. Beraz, kapital sozialaren banaketa oso desorekatua da, sare oso ezberdinak daudelarik eta ondorio oso ezberdinekin. Desorekak sortzen dituzten elementu asko daude eta guzti horiek kontuan hartzea beharrezkoa da.

Bourdieuren ikuspegitik kapital soziala errekurtso bat da, eta ondorioz botere iturri bat, zein eskuratu daitekeen, inbertitu, galdu edo beste kapital forma batzuetara eraldatu.

Kritika zehatzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, talde batek kapital soziala izatea ontzat hartzen da, kapital sozial hori arrakastaren funtsa dela argudiatuz. Kapital sozialaren erabileraren ondorioak ordea negatiboak izan daitezke gizarte maila eta maila indibidualean ordea. Adibidetzat AEBko komunitate zuri bateko kide batek ez bazituen segregazio arauak betetzen sozialki zigortua zen, jarrera horiek gizarte osora zabalduz.

Jenny Muirrentzat[7], gizarte kapitalaren eta komunitate bateko harremanen indarraren arteko harremana ez dago enpirikoki demostratutik bereziki maila makroan, definizio elusibo, dimentsio multifazetiko eta herraminta gehiegikeriaren ondorioz.

Durlaufen[8][9] esanetan, gizarte kapitalak ordezkatzen dituen arauen eta honen presentzia edo ausentzia adierazten duten adierazleen arteko harremanaren inguruko teoria baten falta dago. Bere ustetan, gizarte kapitalaren iturriaren eta ondorioaren artean dagoen ezberdintasunaz jabetzea beharrezkoa da.


Gizarte kapitalaren teoria tradizionalak instituzioei behar besteko garrantzia eman ez izana ere kritikatu da, eta ikerketa markoa gehiegi mugatu izana baita. Instituzioak eraldatu eta hauen influentzia jasaten duten prozesu historikoen argitara, kapital kulturalak jasaten dituen eraldaketak denbora eta espazio analisiei tokirik utzi gabe.

Bowles eta Gintisek[10] (2002) kapital sozialaren existentzia argudiatzen duten kooperazioak eta bestelako jarrerak interakzio estrukturen baitan aztertu behar izana kritikatzen dute, indibiduo bakoitzak talde desberdinetan jarrera desberdinak erakuts ditzakeela argudiatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Capdevielle, Julieta. (2014). «Capital social: debates y reflexiones en torno a un concepto polémico» Rev. Sociol. Polit. (Curitiba) 22 (51) ISSN 0104-4478..
  2. Coleman, J. 1987. Norms as Social Capital. In: G. Radnitzky; P. Bernoholz, eds. Economic Imperialism: The economic method applied outside the field of economic. New York: Paragon House Publishers.
  3. Portes, A.1999. Capital social: sus orígenes y aplicaciones en la sociología moderna. In: J. Carpio; I. Novacovsky, eds. De igual a igual. El desafío del Estado ante los nuevos problemas sociales. Buenos Aires: Fondo de Cultura Económica.
  4. Putnam, Robert, 1995, “Bowling Alone: America’s Declining Social Capital”, Journal of Democracy, 6, no. 1.
  5. Newton, K. “Social capital and democracy”. American Behavioral Scientist, vol.40, n°5(1997): 575-586.
  6. Bourdieu, P. 1980. Le capital social. Notes provisoires. Actes de la Recherche en Sciences Sociales
  7. Muir, Jenny, 2011, “Bridging and Linking in a Divided Society: A Social Capital Case Study from Northern Ireland”, Urban Studies, 48, no. 5: 959–976.
  8. Durlauf, Steven, 1999, “The Case ‘Against’ Social Capital”, Focus, 20: 1-5.
  9. Durlauf, Steven, 2002a, “On the Empirics of Social Capital”, The Economic Journal, 112, no. 483: F459-F479.
  10. Bowles, Samuel; Gintis, Herbert, 2002, “Social Capital and Community Governance”, The Economic Journal, 112, no. 483: F419-F436.