Lankide:Mikeel02/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BamHI[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BamHI Bacillus amyloliquefaciens bakterioak ekoizten duen II motako errestrikzio entzima bat da, 6 base pare-tako DNA sekuetzia palindromiko labur zehatz batzuk ezagutu eta mozketa egiten duena. Behin mozketa gertatzen den eran mutur itsaskorrak geratzen dira. aa

Ezagutze sekuentzia Mozketaren emaitza
5’ GGATCC

3’ CCTAGG

5’ G  GATCC

3’ CCTAG  G

BamHI eta DNAren arteko ezagutze guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BamHI entzimak DNArekin kontaktu ugari egiteko gaitasuna du, behin DNA sekuentzia ezagutzen duenean ez-ohiko aldaketa konformazional batzuk pairatzen ditu. Honek ahalbidetzen du DNAk ohiko DNA-B konformazioa mantentzea. BamHI dimero simetrikoa da.

DNA dimeroen artean sortzen den arrakala handi batean lotzen da entzima "gurutzatu" moduko bat sortzen. BamHI azpiunitate bakoitzak bere kontaktu nagusi gehienak DNA fosfatoekin egiten ditu, baina oinarrizko base pare kontaktuak BamHI azpiunitate bakoitzaren eta kontrako DNA sekuentziaren begizta nagusiaren base nitrogenatuen artean gertatzen dira. Entzimak baseetara lotzen da hidrogeno-lotura zuzenean bidez edota uraren bidezko H-loturen bidez.

Garrantzi biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DNA sekuentzia espezifikoak ezagutzeko eta nukleasa baten bidez banatzeko duen gaitasunari esker, BamHI garrantzi handia du II motako erreztrikzio endonukleasen funtzionamenduaren eta DNA klonazioaren ulermenean eta garapenean. Baita DNAren mutaziotik eratorritako gaixotasun batzuk terapia genetikoaren bidez tratatzeko entzima nabarmena da. NARP eta MILS sindromeak, adibidez, gaixotasun mitokondrialak dira DNA mitokondrialaren mutazioen bidez sortzen direnak. Organulu honek bere funtzioa berreskuratu dezake mutatu sekuentziaren erauzketa bidez, mozketa burutzeko erreztrikzio endonukleasa bat beharrezkoa izango da, adibidez, BamHI.