Lankide:Mikelzb/Ingurumenaren ekonomia eta baliabide naturalak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomia eta ingurumena elementuak elkar mendekoak dira. Ekonomiak errekurtsoetako administrazioa ikasten du, hauek urriak direnean. Baliabideak dira, giza kapitala (lana), kapital fisikoa (makineria) eta baliabide naturalak (lehengaiak). Ekonomia, sistema sozialaren bitartez zuzendutako ekoizpen sistema fisikoa bezala defini daiteke. Gizarte batek egiten dituen oinarrizko bi funtzio ekonomikoak ekoizpena eta kontsumoa dira. Ekonomiako testu konbentzionalek sistema ekonomikoa irudikatzen duten sasoi tradizionala kontsumitzaileen (etxeko ekonomien) eta enpresen arteko fluxu zirkularrekoa da. Ingurune-arazo hauen guztien funtsa ekonomian errotzen da. Ekonomian ingurumenaren degradazioko kantitate “zuzena” zehaztea baimentzen diguten gakoak aurkituko ditugu. Hartarako ikasten dira ingurumenaren degradazio-sorkuntzarekin lotutako sustagarriak, aipaturiko degradazioa saihesteko kostuak, bere kontrolean jatorria duten etekin sozialak, eta aipaturiko kontrola bermatzea baimentzen duten erregulazio mekanismoak. Funtsezko arloa da ere politika publikoko ingurumenaren babeseko diseinuan. Garrantzitsua da ingurumen-politikak ez daitezen eraginkorrak soilik izan, baizik eraginkorrak izan daitezen ere. Azken urteetan ekonomia-hazkundearen eta ingurumenaren arteko erlazioak leku zentrala hartu du ingurune-eztabaidetan.

Bestalde, ekonomia ekologikoak, bere diziplina eta gizakiak kontuan hartzeko paradigma handitu dituzten ekologistak barneratzen ditu. Kontzeptu bien tratamenduan desberdintasunak agertuko dira, kapital naturalaren eta kapital fisikoaren arteko ordezkagarritasunari buruzko kontuetan eta balio natural ingurunearen alderdi desberdinetan egiten den enfasian.

Gure baliabide naturalak normalean ondare-ekoizpeneko lehengaiak eta zerbitzuak bezala begietsi dira. Sozietateak dauka ekoizpen-faktore desberdin aukera: lana, kapitala eta baliabide naturalak.

Kostu pribatuak eta kostu sozialak: Zerga-mekanismoa eta eskubideen erreforma.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera ekonomikoan sortzen den kanpo-efektua, ekoizpenean edo kontsumoan agente edo enpresa batek beste batengan duen eragin positibo edo negatiboa da. Kostu sozialaren eta kostu pribatuaren arteko desberdintasuna da zuzenki. Kanpo-efektuek merkatu-hutsak eta baliabideen esleipen okerrak eragiten dituzte. A.C. Pigou-ren (1877-1959) ustez "Kanpo-efektua, honek duen balorearen neurriko zerga ezarriz, efektua barneratu daiteke". Beste alde batetik, R. Coase-ren (1910-2013) esanetan, kanpo-efektuak, jabetza-eskubideen definizio zehaztugabeari egiten diote erreferentzia eta jabetza-eskubideen erreforma bati esker konpondu daitezke.

A.C. Pigou-ren teoría.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengoz, zerga Pigoubiarra daukagu. Lehen aipatu dugun bezala, kanpo-efektuak barneratzeko edo zuzentzeko mekanismotzat dugu. Kanpokotasun negatibo hauek sozietateari eragiten diote, beste interes-talde batzuen ongizatea kaltetuz. Horregatik, Pigou-ko tesiei jarraituz, estatuak herritarren ongizatean lagundu behar du, ongizate soziala okertzen duten enpresei zerga hori ezarriz. Zergaren efektua da, zerga sartuz, kostu marjinal pribatua (produzitzea enpresara kostatzen den) (enpresa, produzitzen duena, sartuz, sozietatera kostatzen den) kostu marjinal soziala bezalakoa izan dadila lortzea. Zergaren kopuruak, optimo sozialean, kanpokotasunaren kostu marjinalaren balioa hartu behar du. Kanpo-efektu negatiboen aurrean, zerga pigubiarrek ongizateko handiagotze garbia ekartzen dute eraginkortasuneko galera berreskuraezinaren ordez. Laburbilzduz, Pigubiar-zergak, merkatu lehiakortasun orekaren ekoizpen kopurutik, optimo sozialeko ekoizpenera pasatzeko pizgarriak ditu, non merkatuko arazoak konpontzen dira eta ongizate sozialaren kopuru gehigarria lortzen da ekoizpenaren puntu eraginkorragora iritsiz. Kanpokotasun positiboaren kasuan, diru-laguntza unitarioak, eraginkortasuna lortu dezake ikuspuntu sozialean.

R. Coase-ren eskubide-errefoma proposamena eta merkatuaren tamaina handitzea.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coase-k interesa jartzen du agente ekonomikoaren jardueran, nahiz herritar pribatu edo gobernu erakundea, legez kontrako interferentziak beste baten jabetza eskubideen gainean eragiten dituen kostu sozialaren arazoan. Kasu honetan, kanpokotasunen arazoa eskubideetako eta bere izaera bokitzaren arazoa da, azken batean: alde bateko eskubide esleipenak, eskubide hoien garapenean, beste agenteek edo aldeek efektu hori jasaten dute. Coase-ren teoremak dion modua, eskubideen hasierako espezifikazioak ezarrita eta transakzio-kostuak faltan emanda, nahasitako bi aldeek kanpokotasun-arazoak ebatziko dituzte eraginkorki prozesu negoziatzailearen bidez. Baina zoritzarrez, negoziazio-akordioek, hoien ezarpena egiteko eta akordio hoiek zaintzeko zailtasunen ondorioz, kostuak dakartzate. Transakzioek kostu batzuk dakartzatela kontuan hartzerakoan, R, Coase-ren (1960) esanetan «argi dago, eskubideen erreformaren gomendioa bakarrik aintzat hartuko dela, eskubide hoien bitartez lortutako ekoizpen balioa, nagoziazio kostuak baino handiagoak direnean».

Halako suposizio batzuen azpian merkatu hutsa (kanpokotasuna) zuzen daiteke “pribaturen” eta “kanpokoen” arteko negoziazioa errazten duten jabetza eskubideak esleituz. Kanpokotasun negatiboak eragindako merkatu hutsa konpontzeko, Coase-k merkatua handitzea proposatzen du eta kaltea jasaten dutenei merkatura sartzea. Merkatu honetan, kutsatzen duenak ordaintzen du. Sistema honen bitartez, kutsatzeko jabetza-eskubidea dutenek, efektu negatibo hori jasaten dutenekin negoziatzen dute ongizate sozialeko ekoizpen kantitatera heltzeko, guztion onura bilatuz. Hau da, kaltetuek, diru kantitate bat ordainduko liekete eskubidea dutenei ondasunaren ekoizpena eteteko, kostu hori jasaten dutean kaltearen kostua baino baxuagoa bada.  

Ingurune-zerga-sistema aplikazioak .[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune-tresna ekonomiko ohikoenak fiskalak dira. Inposizioak baino diru-laguntza gehiago daude. Merkatua guztiz lehiakorra izango ez balitz, analisiaren ondorioak alda daitezke. Alde batetik, monopolioaren kasuan, merkatuak, berezko eraginkortasun-galera sortzen du barne kanpo-efekturik gabe. Bestalde, ziurgabetasuna edo informazio asimetrikoaren presentzia dela eta, zergek ez dute gizarte-ongizatea berez handitu behar. Ingurune-politika fiskalaren adibideak: Garraiorako zergak, nekazaritza-subsidioak, hondarren gaineko zergak eta ingurune-helburuekiko diru-bilketako zergak adibidez.

Ingurune-politika zergen onura bikoitza.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilketarako zerga arrunt bat, ingurune-politikak ezarritako zerga batengatik ordezkatzeak, kanpo-efektuak konpontzeko, onura bikoitza lor dezake: 1) Merkatuko akatsa konpontzen da, ingurunean efektu positiboa suposatzeaz gain. 2) Ordezkatutako zergatik ondorioztatutako distortsioak saihesten dira. (Adibidez: lan enpleguaren gaineko zerga jaisterakoan, enplegua igotzen da). Erreforma-fiskal berdeak, ingurune-politika fiskalaren onura bikoitza dakar: Ingurumena hobetzen du eta eraginkortasun ekonomikoa sortzen du.

Nazioarteko alderdiak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko akordioak eta arazo internazionalak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumenak aurkezten dituen arazo globalak, herrialdeen arteko ingurune-politika aplikazioei buruzko hitzarmenak behartzen ditu. Bi herrialdeen arteko adibide batekin azaldu dezakegu:

Gobernu bien artean karbono emisioak (klima-aldaketa) txikiagotzeko adostasunera iristeko aukera eztabaidatzen dute. Aukera bakarrak, emisioak txikiagotzea edo ez txikiagotzea dira. Borondatezko akordioa egotekotan, esandakoa betetzen ez bada ez dago inongo isunik. Berez, herrialdearentzako kostua, hazkunde ekonomikoa murriztean datza eta estatu bakoitzaren onura barne emisio-murrizketan dago.

Herrialdeen arteko konponbide kooperatiboa bilatzen da. Honetarako, emisioen murrizketak dakartzan onura eta kostuaren arteko maximizazioa lortu behar da helburu globala izanez. Adibidez, sufre-emisio protokoloak, %30-eko sufre emisioa baimentzen du gehienez herrialde bakoitzean; baina, erabaki hauek eraginkorrak izateko, herrialdeen arteko kostuen parekotasuna eman behar da. Nazioarteko hitzarmenak borondatezkoak izen behar dira. Herrialdeek haien interesen arabera sinatzen dituzte akordioak eta ingurumen praktikan, ez dago autoritaterik, adostutakoa betetzen ez bada edozein herrialde zigortzeko.  

Ekonomia irekia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera honetan, kanpoaldera irekita dauden herrialde txikiez osatutako nazioarteko eszenatokiaren egoera aztertuko dugu. Honetarako, klima-aldaketaren kasua erabiliko dugu, gaur egun guztion ahotan baitago. Aurreko atalean ikusi dugun bezala, nazioarteko egoerak, herrialde bakoitzaren ingurune-politikan eragina izango du. Agente ekonomikoek, prezioak emanda, barne merkatuan eta nazioarteko merkatuan lehiatzen dute.

Demagun gure herrialdeko karbono emisión gaineko zerga jartzen dela. Kasu honetan, munduko oreka-prezioa mantentzen da, baina barne merkatuan eragina dauka; ekoizpena, inportazioen eraginez murriztu egingo da. Eta zer gertatzen da emisio totalekin? Emisio totalak, ekoizpenean erabilitako teknologiarekin zerikusia daukate. Inportatutako ondasunen ekoizpenak, barne merkatuan ekoiztutakoak baino emisio gehiago eragiten badituzte, emisio globalek gora egingo lukete (alderantzizkoa gerta liteke). Lurralde konkretu batean zentratzea ingurune-babesa, helburu globalerako kaltegarria da; Ingurumenaren erregulazioa, herrialde gehiagotan aplikatzen de einean, efektu positibo globalak gero eta nabariagoak izango dira.  

Bibliografia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- eGela. 2021. eGela UPV/EHU: Sartu gunean. [online] Available at: https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/3936380/mod_resource/content/1/Tema_1.pdf

- eGela. 2021. eGela UPV/EHU: Sartu gunean. [online] Available at: https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/3936382/mod_resource/content/2/Tema2.La_asignacion_de_recursos_con_efectos_ambientales.pdf

- eGela. 2021. eGela UPV/EHU: Sartu gunean. [online] Available at: https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/3936392/mod_resource/content/1/Tema3._Politica_economica_ambiental_I_modificacion_de_precios.pdf

- eGela. 2021. eGela UPV/EHU: Sartu gunean. [online] Available at: https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/3936398/mod_resource/content/1/Tema4._Politica_economica_ambiental_II_._Otros_instrumentos.pdf

- Colaboradores de Wikipedia. (2020, 9 noviembre). Gestión de los recursos naturales. Wikipedia, la enciclopedia libre. https://es.wikipedia.org/wiki/Gesti%C3%B3n_de_los_recursos_naturales

- (2021). Retrieved 2 March 2021, from https://www.researchgate.net/profile/Victor-Vazquez-6/publication/308524624_Externalidades_y_medioambiente/links/57e6470008ae9227da9a0b18/Externalidades-y-medioambiente.pdf