Lankide:MirenDiazLiValeroIOO

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eeva Ruoppa, Distantzia hondoko eskiatzaile finlandiarra izan zen, 1960ko hamarkadan lehiatu zuena.

Eeva Ruoppa, Eino Saarainen alaba; Miehikkälä[1], Finlandian jaio zen; 1932. urteko Maiatzaren 2an. 2013ko apirilaren 27an 80 urte zituela hil zen.

Kirol emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko Neguko Olinpiar Jokoetan egin zuen debuta nazioartean, non 11. izan zen 10 km-an eta brontzea irabazi zuen. Finlandiako errelebo selekzioko kide gisa. 1962ko Munduko Txapelketan Ruoppa zortzigarren izan zen 5 km-tan, bederatzigarren 10 km-tan eta beste brontze bat irabazi zuen erreleboan. 1964ko Neguko Olinpiar Jokoak ez ziren arrakastatsuak izan Ruopparentzat, 5 km-an[2] zortzigarren postuan bakarrik sailkatu baitzen, 10 km-tan bederatzigarren, eta ez zen erreleboko talderako hautatua izan. Ruoppak 1966ko Munduko Txapelketan [3]egin zuen bere azken agerraldia, non dominarik lortu ez zuenez, bederatzigarren sailkatu zen 5 km-tan, 11. 10 km-tan eta bosgarren erreleboan.

Etxean Ruoppak ez zuen inoiz Finlandiako titulurik irabazi, baina bost zilar (1961 eta 1963an 10 km-tan; 1963-64 eta 1966 5 km-tan) eta hiru brontze (1962 eta 1966 10 km-tan; 1962 5 km-tan). Hiru aldiz irabazi zuen Puijo[4] 10K (1962-63, 1965) eta 1963ko Ounasvaara[5] 10 km irabazi zuen. Lahtin bigarren sailkatu zen 10 km-an, 1962an eta 1966an. Lanbidez Ruoppa baserritarra zen.


(Ez daude argazki baimendurik, ondorioz ezin izan ditugu jarri)

  1. seurakunta., Suomen kirkko. Miehikkälän. (2006-2007). Kirkonkirjat. Mikkelin maakunta-arkisto PMC 866531220. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  2. Nasarre Sarmiento, José María; Hidalgo Rúa, Gloria María; Lucía Bernad, Pilar. (2011-03-31). «La regulación jurídica de las pistas de esquí de fondo» Acciones e Investigaciones Sociales (19): 31.  doi:10.26754/ojs_ais/ais.200419274. ISSN 2340-4507. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  3. 1911-1980., O'Kelly de Galway, A. (Alberic),. (1966). Campeonato del Mundo 1966 : match Petrosian-Spasski : Moscú, abril-maya 1966. Aguilera PMC 906374096. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  4. «(2841) Puijo» Dictionary of Minor Planet Names (Springer Berlin Heidelberg): 233–233. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  5. hiihtoseura., Ounasvaaran. (1987). Ounasvaara suunnistuskartta.. Ounasvaaran hiihtoseura PMC 58688044. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).