Brontze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marko Aurelio agintari erromatarraren brontzezko erretratu baten zati bat

Brontzea kobrea eta eztainua oinarritzat dituzten zenbait aleazioren izena da. Eztainuaren proportzioa %3 ingurukoa izaten da. Honez gain beste zenbait metal gehi dakioke, betiere material nagusia kobrea den arren: besteak beste, zinka, aluminioa, antimonioa edo fosforoa gehitzen zaizkio, lortu nahi diren propietateen arabera. Brontzeak kobreak baino ahalmen mekaniko hobeak izaten ditu.

Kobre eta zink metalak oinarritzat dituzten aleazioei letoi esaten bazaie ere, askotan hauek eztainua ere dutenez, ez dago oso argi bien arteko muga non dagoen, baina oro har, aleazioak zinka baino eztainu gehiago badu brontze izena ematen zaio.

Gizakiak sistematikoki ekoizten hasi zen lehen aleazioa izan zen, Brontze Aroan hain zuzen. Aplikazio ugari ditu, korrosioa eta marruskadura jasaten dituzten piezetatik hasi, eta musika instrumentuetaraino (kanpaia, gong-a, piano korda...). Milaka urtetan armagintza eta tresnagintza material nagusia izan zen eta historian zehar bitxigile eta eskultore ugarik erabili izan dute. Aurrekoaz gain, brontzezko txanpon eta piezak antzinako ekonomietan oinarrizkoak izan ziren eta garrantzitsuak dira baita gaur ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontzearen erabileraren hasiera oso garrantzitsua izan zen edozein zibilizaziorentzat, teknologiaren historiako aleazio berriztatzaileena da eta. Erremintak, armak eta etxegintzako hainbat material ere brontzea dute osorik edo parte batean, mosaikoak adibidez.

Hasieran kobrea eta artsenikoa nahastuz, aleazio naturalago bat egiten zuten, artseniko-brontzea. Aleazio hau,%2 artseniko zuena, Brontze Aroan hastapenetan erabili zen. Baina geroago ohikoagoa izan zen kobrea eta eztainua erabiltzea, "benetako brontzea" lortzeko

eztainua, herrialde askotan ez zegoenez, beste toki batzuetatik ekarri behar izaten zuten.

Kobrea eta eztainua erraz aleatu daitezke baina halako osagaiak dituzten meategiak, oso gutxitan egoten dira elkarrekin gertu: Iranen eta Tailandian ezagutzen dira meategi mixto garrantzitsuenak. Horietaz aparte, eztainua leku gutxitan aurki daiteke, eta meategietara iristeko bidaiek, merkataritza eta elkartrukatzea sustatu zuten Brontze Aroan.

Antzinako Egipton, material metalikoak kobrearekin nahasten zuten kobrea, artseniko, eztainua, urrea eta zilarrarekin. “Erresuma Berria”n dauden hilobietan, edo “Karnak” tenpluan aurki daiteke horren inguruko informazioa, hor ikus daiteke eta, K.a. XV. mendeko. fundizioa.

Grezia klasikoaren garaian, beraien marmolaren tradizio eskultorikoan, badakigu ere brontzezko fundizio teknika garatuak egin zituztela, K.a V.mendean eginiko Riaceren brontzeak horrela frogatzen baitu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]