Lankide:Nahia Novo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Smoke Signals Studio Markel Urrutia (Gernika, 1988) marrazkilari, ilustratzaile eta diseinatzailearen proiektu pertsonala da.



Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markel Urrutiak Arte Ederrak ikasi zituen EHU/UPV-n eta ondoren graduondo bat egin zuen, “Ilustración Creativa y Técnicas de Comunicación Visual”, EINA-n (Bartzelona). Ia hiru urtez egon zen Bartzelonan. Smoke Signals Studio proiektua, musikarien alde bisuala ornitzeko estudioa, bertan hasi zen, 2013an. Proiektu pertsonal hori denborarekin ilustrazio eta diseinu lanak egiteko plataforma bihurtu da, musikarekin lotuta. Bezero gehienak Rock taldeak izaten ditu, klasikoak gehienbat. Marrazkiaren bidez diskoen azalak, kamisetak, kartelak, muralak, erakusketak eta gehiago egiten ditu.

Sortu zenetik hona, musikari, talde eta festibal bai nazional eta bai internazionalentzako diseinu eta ilustrazio lanetan aritu da. Diseinu grafikoan ere lan egin du, festibalekin harremanetan egonda ere, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival edo Viña Rock bezalakoekin.


Lan egiteko modu desberdinak izan arren (paperean, ordenagailuz edo muralen kasuan paretetan), marrazkiari eta eskuzko tipografiari garrantzi handia ematen dio. Bere obran, esparru artistiko desberdinetatik datozen erreferentziak elkartzen dira. Psikodeliarekin adieraziak, naturaren eta kultura desberdinetako mitologien gaiek agintzen dute imajinarioan. Inspirazio iturri nagusiak 60 eta 70 hamarkadetako kartelak ditu.[1]


Fitxategi:"Datcha Mandala", "Izaki Gardenak" eta "Capsula" taldeentzat egindako lanak.jpg
"Dätcha Mandala", "Izaki Gardenak" eta "Capsula" taldeentzat egindako lanak

2021 urtean, musikaren arloko beste diseinatzaile batzuekin batera, SINESTÊSIKA izeneko plataforma sortu da. Musikaren arloko diseinu eta ilustrazioan aritzen diren langile grafikoen lana ikusaraztea dute helburu.[2]

Proiektu honen lehen ideia Markel Urrutia (Smoke Signals Studio) eta Ion Zorrilla (Rodillo Gráfico) sortzaileen arteko elkarrizkitetatik irten zen, ilustrazioaren eta diseinuaren balioak ikusarazten direnean musikarekin elkartutakoak baztertuta nabari zituztela ikusita.

Elkartearen nahia Euskal Herrian musikarekin harremanetan dauden sortzaileen lanak elkartu eta bide desberdinak jarraituta publikoari erakustea da. Horretarako egindako lehenengo ekitaldia erakusketa kolektibo bat izan da, Zorrotzaurreko La Terminal - FICC-en (Bilbo), 2021eko maiatzean.

Web eta sareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Online denda: https://smokesignalsstudio.bigcartel.com/

Web nagusia: http://www.smokesignalsstudio.com/

Facebook: https://www.facebook.com/smokesignalsstudio/

Instagram: https://www.instagram.com/smokesignalsstudio/

Email: contactosmoke@gmail.com

  1. (Gaztelaniaz) «Markel Urrutia, Ilustrador» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  2. «Login • Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).