Viña Rock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Viña Rock Arte Natiboko Jaialdia Espainiako musika jaialdi bat da, 1996an sortua. Urtero egiten da maiatzaren 1aren aurreko asteburuan, Villarrobledon (Albacete).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Musika Apokaliptikoko Jaialdi Nazionala sortu zen, Viña Rocken jatorria. Platero y Tú, Extremoduro, Los Planetas, Los Enemigos eta Australian Blonde izan ziren parte hartu zuten taldeak. Lehenengo edizioak eremu munizipalean egin ziren.

Viña Rock izena 1996an sortu zuten gazte batzuek. Villarrobledo jotzen da munduko mahastirik handiena, 32.000 hektarea baino gehiago dituelako; hortik dator Viña Rock izena.

1997 eta 1998 urteen artean, sortu eta hurrengo urteetan, festibal itxura osoa hartu zuen; rock + reggae + Hip hop nahasketa librea erabili zen eta 3 eguneko iraupena hartu zuen. Testuinguru honetan, O'funk'illo, Mala Rodríguez eta Estopa taldeak aritu ziren, eta geroago ohikoak bihurtu ziren batzuk ere bai: Rosendo eta Def Con Dos, esaterako.

1999. urtean, talde Hego Amerikako taldeak, A.N.I.M.A.L., Sepultura, Molotov; Frantziakoak, Sargento Garcia eta Italiakoak, Banda Bassoti, ibili ziren.

2010eko edizioan XV. urtebetetzeagatik 3 agertoki berri zabaldu zituzten. Viña Beat (musika elektronikoarentzat), Viña Clon (Talde nagusientzat) eta Chill Out. Krisialdia ekonomiko garaia izan arren, ia 60.000 pertsona joan ziren festibalera eta honi 25.000 kanpa-denda kanpinean, 300 kazetari, 15.000 auto eta 120 talde gehitu behar zaizkio.

2012ko edizioak inaugurazio festa batekin hasi zen. Viña Beat eta Chill Out eszenatokiak itxi egin zituzten eta Viña Cloneko kontzertuak Babilonia agertokian egin ziren.

2014 edizioan 200.000 pertsona baino gehiago joan ziren, errekor berria ezarriz. Urte honetan, zerbitzu berri bat jarri zuten: Viña Grow, lehenengo azoka cannabikoa.