Lankide:Nahinchausti/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bae Joo-hyun (Hangul배주현; Daegu, Hego Korea; 1991ko martxoaren 29), Irene izenez ezagututa, hegokorear abeslari, aktore eta aurkezlea da. 2014ko abuztuan SM Entertainment-en debuta egin zuen Red Velvet musika-taldeko kide izateagatik ezagutzen da. 2016an, debuta egin zuen aktore bezala Descendants of the Sun draman.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991-2014: Lehenengo urteak eta ibilbidearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko martxoaren 29an jaio zen Daegun, Hego Korea[1]. 2009an SM Entertainment-era sartu zen, eta bost urtez egon zen dantza, kantua eta rapa entrenatzen. 2013ko abenduan, SM Rookies[2] taldeko kide gisa aurkeztu Lami eta Jaehyunekin (NCT) batera. Debuta egin baino lehen, hainbat bideoklip eta bideoetan parte hartu zuen.

2014ko abuztuaren 1ean, Irenek debuta egin zuen Red Velveteko kide gisa, eta taldeko lider bihurtu zen[3].

2014-orainaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzatik, 2016ko ekainara arte, Park Bo-Gum aktorearekin batera, Music Bank programaren aurkezle izan zen[4]. 2016ko utzailan, aktore bezala egin zuen debuta, Women at a Game Company telesailean[5]. 2016ko urriaren 14an, Laundry Day, OnStyleko moda-desfilearen aurkezle bihurtu zen[6]. Urte berean, Maxwell House kafe markaren babesle bihurtu zen[7], eta 2017an, Hyundai Auto Advantage programaren babesle ofizialean[8]. 2018ko maiatzaren 3an, Lemona Vitamin C bitamina marka ospetsuaren modelo bihurtu zen, eta «giza bitamina» titulua jaso zuen[9]. Abuztuaren 9an, 2018ko udazken/negurako eta 2019ko udaberri/udarako Eiderren modeli esklusibo berri gisa iragarri zen. Abenduan, abeslaria HiteJinro Chamisul Soju markaren modelo berria izango zela iragarri zen[10]. 2019ko otsailean, Irene Damiani luxuzko bitxien marka italiarraren musa berria bezala iragarri zen, marka musa gisa irudikatzen zuen lehen asiar musa bihurtuz[11]. 2020ko apirilaren 20an, SMk baieztatu zuen Irenek, Seulgirekin batera, Red Velveten lehen azpiunitatea osatuko zuela eta uztailaren 6an debuta egin zuten Monster abestiarekin[12]. Uztailaren 21ean, abeslaria Double Patty pelikulako protagonista izango dela iragarri zen, Shin Seung-ho aktorearekin batera. Filma urte amaieran estreinatu zen[13].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. «SM Rookies» web.archive.org 2016-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  3. «SM Entertainment debuts new girl group Red Velvet» web.archive.org 2016-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  4. (Ingelesez) «Park Bo Gum and Red Velvet’s Irene Stepping Down From “Music Bank”» Soompi 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  5. «Red Velvet singer Irene to make acting debut as female lead in new web drama» web.archive.org 2016-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  6. (Ingelesez) «Red Velvet's Irene to MC fashion program "Laundry Day"» Koreaboo 2016-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  7. [https://web.archive.org/web/20170212164537/http://www.joseilbo.com/news/htmls/2016/09/20160906303189.html «���� �ƽ���, '�����硤���̸�'�� ��Ʈ ��ģ TV CF ���� :: 1�� ����ȸ�贺�� �����Ϻ�»] web.archive.org 2017-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  8. «더피알 모바일 사이트, [광고多 떠남과 쉼, 놂이 공존하다»] web.archive.org 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  9. .
  10. (Koreeraz) «Red Velvet’s Irene, new face of world’s bestselling liquor brand Chamisul soju - Pulse by Maeil Business News Korea» pulsenews.co.kr (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  11. (Koreeraz) www.etnews.com. (2019-02-18). «100년 전통 이탈리아 럭셔리 주얼리 다미아니, 브랜드 뮤즈로 '레드벨벳 아이린' 발탁» 미래를 보는 신문 - 전자신문 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  12. (Koreeraz) 뉴스엔. «SM 측 “레드벨벳 아이린X슬기 유닛 준비 중”(공식입장)» entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  13. (Ingelesez) «Red Velvet's Irene & Shin Seung Ho attend first script reading for upcoming film 'Double Patty'» allkpop (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).