Hangul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hangul alfabetoko letrak eta haien ahoskatzea

Hangul (hangul: 한 글, koreeraren erromanizazio berrituan: hangeul, McCune-Reischauer sisteman: han'gŭl), Ipar Korean Chosŏn'gŭl deitua, korear alfabetoa da, koreeraz idazteko erabiltzen dena. Berrogei letra dauzka: 19 kontsonante eta 21 bokal.

XV. mendean asmatu zen, Sejong Handiaren agintaldian. Ordura arte, hanja izeneko txinatar karaktereak erabiltzen ziren. Aristokraziak hanjari eutsi zion denbora luzean, baina XX. mendean hangul gailendu zen. Gaur egun, hanja erabat bazterturik dago Ipar Korean, baina Hego Koreako ikastetxeetan irakasten da oraindik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hangul Aldatu lotura Wikidatan